2020. urterako energia kontsumoa %20an jaisteko eta bukaerako kontsumoaren %20a energia berriztatzaileetatik eratorria izatearen konpromisoa hartu du Etxebarriko Udalak Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) elkarlanean. Modo horretan, negutegi efektua eragiten duten gasak saihestea eta udalerriko argiztapenaren kalitatea hobetzea ahalbidetuko dute.
Gauzak horrela, energia zerbitzuen kontratua lizitaziora aterako du Udalak, argiztapen publikoa energetikoki efizientea eta iraunkorra izateko helburuarekin. “Abantailak ingurumen arloko hobekuntzak dira, CO2aren murrizketa eta hobekuntza ekonomikoa lortzea energia kostuak doituz egungo araudia kontuan izanda“, diote udal ordezkariek.
Kontratuaren iraupena 10 urtekoa izatea aurreikusten dute eta lizitazioaren prezioa 270.000 eurokoa izango da. Prezio horren baitan kontuan izango da kudeaketaren balorazio teknikoa, mantenuaren balorazioa, babes osoaren balorazioa eta hobekuntzen eta berriztatzeen hobekuntzen balorazio teknikoa.
