→Etxebarri

Bengoetxea-Larunbe eta Elezkano-Zabaleta bikoteek Eskuz binakako txapelketa jokatuko dute Etxebarrin

etxebarri epel eskuz binakako txapelketa 2016 finalaurdenak larunbe

Etxebarriko frontoiak EPELen Eskuz binakako txapelketa hartuko du abenduaren 30an, ostiralez. Sarrerak dagoeneko salgai Frontoiko tabernan.

Etxebarriko frontoiak EPELen Eskuz binakako txapelketa hartuko du abenduaren 30an, ostiralez. Bertan arituko dira Bengoetxea VI.ak eta Larunbe galdakoztarrak osatutako bikotea eta Elezkano II.a zaratamarrak eta Zabaletak osatutako bikotea.

Aurretik, Arretxe II-Apraiz eta Arteaga II-Salaverri bikoteek partida jokatuko dute 20:00etan hasita. Sarrerak 10 eta 15 euroan salgai daude Etxebarriko Frontoiko tabernan.

Argazkian Mikel Larunbe pilotari galdakoztarra Lekeitikoko pilotalekuan, Eskuz binakako txapelketan jokatutako bigarren partidan :: Argazkia: Asegarce
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak