Sareak

☉ Etxebarri

Etxebarrik Erdi Aroko Azoka hartuko du maiatzaren 27tik 29ra bitartean

Aurten berrikuntza izango da animalien presentzia, baita piroteknia ekitaldi musikatua maiatzaren 28an 22:30ean. Era berean, ez dira faltako kale animazioa, umeentzako jarduerak, tailerrak eta jolasak ere.

|

Maiatzaren 27ik 29ra bitartean Etxebarrik itxura aldatuko du, izan ere Erdi Aroko Azoka hartuko du asteburuan. Aurten berrikuntza izango da animalien presentzia, baita piroteknia ekitaldi musikatua maiatzaren 28an 22:30ean. Era berean, ez dira faltako kale animazioa, umeentzako jarduerak, tailerrak eta jolasak ere.

Erdi Aroko Azoka 2016 – Egitaraua

Maiatzak 27, ostirala

17:30 Azokaren irekiera

18:00-22:00 Abereen landetxea

18:00-22:00 Erdi Aroko ikuskizunak, ludoteka, Dromedarioan ostera eta Astoen karabana

18:30 Kalejira eta inaugurazio-pregoia

18:30 Ipuin kontalaria: Amamaren magalean

19:00 Ipuin kateatuak

19:30 Fakirren ikuskizuna

20:00 Herejea

20:00 Txotxongiloak

20:30 Antzarak eta txiroak

20:30 Ipuin kontalaria: Amamaren magalean

21:00 Fakirren su-ikuskizuna

21:30 El Cabaretto Medievale

Maiatzak 28, larunbata

11:30 Azokaren irekiera

11:30-14:30 Abereen landetxea

11:30-14:30 / 17:00-20:00 Erdi Aroko ikuskizunak, ludoteka, Dromedarioan ostera eta Astoen karabana

12:00 / 17:30 Ipuin kontalaria: Amamaren magalean

12:30 David Ogroa

13:00 Fakirren ikuskizuna

13:30 Zoroen konpartsa

17:30 Azokaren irekiera eta Trobadoreen musika ikuskizuna

18:30 Farina abeslaria eta Sultan

19:15 Fakirren ikuskizuna

21:00 Zalduna eta ezkutaria

21:30 Fakirren su-ikuskizuna

22:00 El Cabaretto Medievale

22:30 Ikuskizun piromusikala

Maiatzak 29, igandea

11:30 Azokaren irekiera

11:30-14:30 Abereen landetxea

11:30-14:30 / 17:00-20:00 Erdi Aroko ikuskizunak, ludoteka, Dromedarioan ostera eta Astoen karabana

19:30 Amaierako kalejira

 

☉ Etxebarri

Igeriketa sinkronizatuko Bizkaiko txapelketa jokatuko da igandean Etxebarrin

|

Otsailaren 15ean, igandez, izango da txapelketa Etxebarriko kiroldegian // Argazkia: Cottonbro Studio, Pexels

Otsailaren 15ean Etxebarriko kiroldegiak Bizkaiko Igeriketa Sinkronizatua Txapelketa hartuko du.

Urbarri Sinkro Etxebarriko klubak antolatuta, 09:00etatik 15:00etara bitartean izango da txapelketa.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin otsailaren 12tik 22ra bitartean

|

Otsailaren 14an eta 21ean izango dira mozorro desfileak Etxebarrin // Geuria

Otsailaren 12tik 22ra bitartean inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin. Txikientzako, gazteentzako eta nagusientzako ekintzak prestatu dituzte.

Txikientzako prestatu duten programan ludoteka izango da otsailaren 12an 17:00etatik 19:00etara Kultur Etxean; hilaren 13an Kukullaga ikastetxeko inauteriak izango dira; eta otsailaren 14tik 17ra Tarrastako Inauteriak ospatuko dituzte.

Herriko gazteek bazkaria, karaokea, desfilea eta musika izango dituzte otsailaren 14an. Jarduera horiek Kultur Etxea eta Zintururi plazaren artean izango dira.

Eta nagusiei dagokienez, otsailaren 14an Goiko Jubilatuen Inauteriak izango dira eta hilaren 21ean Beheko Jubilatuena.

Ekintza horiez guztiez gain, otsailaren 21ean publiko guztiarentzako inauteriak ospatuko dituzte: desfilea, mozorro lehiaketa, Txiki Festa eta Super Disko Festa antolatuko dituzte herrian.

Egitaraua | Etxebarriko Inauteriak

Otsailak 12, osteguna
17:00-19:00 Txiki Ihauteriak Ludoteka Kultur Etxean (5-9 urte)

Otsailak 13, ostirala
Inauteriak Kukullaga ikastetxean

Otsailak 14, larunbata
Tarrastako Inauteriak: Jaia
Gazte Inauteriak Kultur Etxean eta Zintururin: bazkaria, karaokea, desfilea, poteoa, txaranga, bingoa eta musika
17:30-20:30 Nagusien Inauteriak Goikoa Jubilatuen Etxean

Otsailak 15, igandea
Tarrastako Inauteriak: Filma

Otsailak 16-17
10:00-13:00 Tarrastako Inauteriak

Otsailak 21, larunbata
18:00 Etxebarriko III. Inauterietako desfilearen hasiera Barrondo industrialdetik
18:00-20:00 Nagusien Inauteriak Behekoa Jubilatuen Etxean: dantza, mozorro lehiaketa eta txokolatada
18:30-20:30 Txiki eta helduen mozorro lehiaketa frontoian
18:30-21:00 Disko Festa Txikia udaletxeko karpan
21:15 Sari banaketa udaletxeko karpan
22:00-02:00 Super Disko Festa udaletxeko karpan

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Txalaparta tailerra antolatu dute Etxebarrin helduentzat eta umeentzat

|

Bi lagun txalaparta jotzen // Argazkia: JaviSIfoto, escapadarural.com

Etxebarriko Euskara Zerbitzuak Txalaparta tailerra antolatuko du otsailaren 27an eta martxoaren 1ean.

Otsailaren 27ko saioa helduei zuzenduta dago eta 18:00etan izango da Cime eraikineko bigarren solairuan.

Eta, martxoaren 1eko saioa familientzat izango da: gurasoentzat eta euren seme-alabentzat, hain zuzen. Familientzako tailerra Kultur Etxean izango da 11:30ean.

Txalaparta tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua bidalita edo 944 267 005 telefono zenbakira deituta.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Bideoa | Etxebarriko adinekoek eta aisialdi taldekoek bat egin dute Santa Ageda bezperan

|

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Etxebarriko Partekatu adinekoen proiektuko kideak eta aisialdi taldeko arduradunak kalera atera dira lurra esnaraztera.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Sagardotegira eta Chillida lantokira irteera antolatu dute otsailean Etxebarrin

|

Astigarragako Alorrenea Sagardotegian bazkalduko dute irteerara joango direnek // sagardoa.eus

Sagardotegi garaia hasi da eta Hego Uribe eskualdetik hainbat eta hainbat irteera antolatzen dituzte urtero.

Etxebarrin otsailaren 14an izango da irteera eta Astigarragako Alorrenea Sagardotegian izango da bazkaria.

Aurretik, ordea, Chillida lantokira bisita antolatu dute, Legazpin.

Etxebarritik 09:30ean izango da irteera (Cime eraikinaren aurrean) eta itzulera 21:00etan izango da Hernanitik.

Irteerara joan nahi duenak izena eman behar du etxebarri.eus webgunearen bitartez. Etxebarritarrek 40 euro ordainduko dituzte eta Etxebarrin erroldatuta ez daudenek 45 euro. Leku mugatuak dira.

Osorik irakurri