→Etxebarri

Erdi Aroko Azoka maiatzaren 29tik 31ra bitartean Etxebarrin

Musikariak, zankaluzeak, joku didaktikoak, ipuin kontalariak, ikuskizunak, Erdi Aroko tresnen erakusketa, haurrentzat Erdi Aroko torneoa eta gaueko kalejirak antolatu ditu Etxebarriko Udalak.

Maiatzaren 29an 18:00etan hasiko da Etxebarriko Erdi Aroko Azoka eta maitzaren 31ra arte luzatuko da. Goizeko zein arratsaldeko ordutegia izango du azokak (11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 23:00etara).

ETXEBARRI-BUS DOAKO ZERBITZUA

Maiatzaren 30ean eta 31n 16:00etatik aurrera Etxebarri-Bus zerbitzua dohainik izango da. Mugikortasunaren hobekuntza, ingurumenarekiko errespetua eta Etxebarriko jaietan parte hartzea sustatu nahi izan du Udalak proposamen honekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak