Sareak

☉ Etxebarri

Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako ‘Aldaleku inklusiboak’ proiektuak irabazi du Etxebarriko ideia berritzaileen lehiaketa

‘Aldaleku inklusiboak’ proiektuak irabazi du Etxebarriko ETE eta ideia berritzaileen lehiaketa. Urriaren 1ean Madrilen aurkeztuko dute proiektua.

|

Txokobide Elkartearen 'Aldaleku inklusiboak' proiektuak irabazi du lehiaketa // Argazkia: Geuria

Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) eta ideia berritzaileen lehiaketa jarri du martxan beste urte batez Etxebarriko Udalak. Aurten lehiaketaren laugarren edizioa izan da eta hartara bi proposamen aurkeztu dira: ‘Aldaleku inklusiboak’ eta ‘Ikhazi’. Horien artean epaimahaiak ‘Aldaleku inklusiboak‘ ideia saritu du. Ideia honen helburua da dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako aldaleku inklusiboak fabrikatzea eta komerzializatzea.

Oinarrizko beharrizan batetik sortu dugu ideia. Txokobide Elkartean zenbait tailer antolatzen ditugu eta ikusi genuen dibertsitate funtzionala duten pertsonek ez dutela aldaleku egokirik beren egitekoak egiteko. Denok ezagutzen ditugu haurrentzako aldalekuak, baina dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako ez dago aldalekurik egokituta. Ez Euskadin ez beste inon. Horregatik arazo honi irtenbidea emateko ‘Aldaleku inklusiboak’ proiektua sortu dugu”, dio Eriz Delgado Txokobide Elkarteko kideak. Delgadorekin batera proiektua gauzatu dute Saioa Santana etxebarritarrak eta Marian Andrés dibertsitate funtzionala duen bizkaitarrak. Lehiaketa irabazteagatik 1.500 euro jaso dituzte Udalarengandik, proiektua bera exekutatzeko gastuak estaltzeko eta komunikaziorako.

Dibertsitate funtzional larria edo behar konplexua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko proiektua da ‘Aldaleku inklusiboak’. “Pertsona aniztasuna errespetatzen duen osasun zerbitzua da, giro segurua eta garbia eskaintzen ditu, ekipo egokiak eta espazio egokia jarrita, era honetan pertsona bat bera bakarrik edo lagunduta aldatzeko gai izango da”, dio Delgadok.

Marian Andrések azpimarratu du, proiektua “oso beharrezkoa” dela: “Dibertsitate funtzionala dugunon beharrak asetzeko balio du. Guretzat benetako arazoa da aldaleku egokiturik ez aurkitzea. Oso zaila da gure egoera. Dauden aldalekuak (kiroldegietan, tabernetan, hondartzan, parkeetan) ez dira guretzako egokiak”, dio Andrések: “Orain arte komunen edo aldagelen zoruan aldatzen gaituzte gure laguntzaileek. Eta hori ez da batere higienikoa. Bakterio asko daude zoruan, eta horrek gure osasunean ondorioak ekar litzake”. Era berean, euren bizitza baldintzatuta dagoela adierazi du Andrések: “Kalean gaudenean pentsatu behar dugu zenbat ur edo likido edan, sarritan ez joateko komunera”.

Proiektuak zera hartzen du kontuan: dibertsitate funtzionala dutenentzako aldaleku edo komun egokiak eraikitzea. “Egokiena litzateke 12 metro karratuko espazioa izatea, eta bertan pertsonak altxatzeko garabia eta aldatzeko esku-ohea izatea”. Helburu nagusia da aldaleku inklusibo hauek gune publiko eta pribatuetan jartzea: “Hala nola, ospitaletan, parkeetan, aireportuetan, hezkuntza zentroetan, kirol instalazioetan, hondartzan, tren geltokietan edota lantegietan”, dio Delgadok.

Etxebarriko ideia berritzaileen lehiaketa irabazteaz gain, proiektua beste hainbat erakundeetan ere aurkeztu du Txokobidek: “Bizkaiko Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan proiektu bera azaldu diegu. Beste helburuetako bat da gaurko irisgarritasun-araudian sartzea aldagailu inklusiboen kontzeptua”, dio Delgadok: “Proposamena aztertu behar dutela esan digute. Izan ere, inbertsio handia suposatuko luke”. Etxebarriko Udaletik proiektua errealitate bihurtzeko azterketa egingo dutela adierazi dute: “Udaletik Txokobiderekin elkarlanean egongo gara Etxebarrin bertan aldaleku inklusibo bat eraikitzeko“, dio Loren Oliva Etxebarriko alkateak.

“Aldaleku inklusiboak fabrikatzea oso garestia da. Horregatik pentsatu dugu hasieran edukiontzi mugikor bat erostea eta bertan beharrezkoak diren materialak jartzea. Mugikorra izanik, leku ezberdinetara eramateko aukera emango luke”, dio Delgadok.

Etxebarritik Madrilera

Innpulso Sarea ekimenaren barruan, urriaren 1ean IV. Alkateen eta Ideia Berritzaileen Topaketa ospatuko da Madrilen (South Summit azoka). Bertan Innpulso Sarea (Zientziaren eta Berrikuntzaren aldeko Sarea) osatzen duten 72 udalerrietatik 33 proiektu lehiatuko dira.

Ekimen honek geografia osoko talentu berritzaileak bilduko ditu eta “erakusleiho ezinhobea” izango da talentu berritzailea gainontzeko udalerriei aurkezteko. Tartean, Etxebarritik ‘Aldaleku inklusiboak’ proiektua aurkeztuko dute. Saioa Santana, Marian Andrés eta Eriz Delgado Etxebarriko IV. Ideia Berritzaileen Pymeen Lehiaketako irabazleak eta Loren Oliva Etxebarriko alkatea izango dira Madrilen ideia aurkezten.

☉ Etxebarri

Sexualitate jardunaldiak, irakurle txokoa eta zineforuma antolatu dituzte Etxebarrin, A25aren harira

|

A25eko performance bat Hego Uribe eskualdean // Artxiboa, Geuria

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna da azaroaren 25a. Etxebarrin hilaren 20tik 30era bitartean egitaraua antolatu dute. Esate baterako, Sexualitate jardunaldiak, sentsibilizazio jarduerak neska-mutilekin, irakurle txoko feminista, zineforuma, antzerkia eta elkarretaratzeak deitu dituzte Udalak eta erakunde feministek.

A25 / Egitaraua

Azaroak 20, 27
III. Sexualitate Jardunaldiak
Etxebarriko Gazteguneak

Azaroak 21-24
A25aren inguruko sentsibilizazio jarduerak neska-mutilekin
Etxebarriko Gazteguneak

Azaroak 23, osteguna
Irakurle Txoko Feminista
19:00 Kultur Etxea

Azaroak 24, ostirala
Adierazpen instituzionala
12:00 Udaletxeko plaza

Azaroak 25, larunbata
Antzerkia
19:00 Udaletxeko plaza

Elkarretaratzea
19:15 Udaletxeko plaza

Mihiseak margotzea
19:25 Udaletxeko plaza

Azaroak 26, igandea
Zineforuma: ‘Biografía del cadáver de una mujer’ (Mabel Lozano)
18:00 Kultur Etxea
Dinamizatzailea: Lucía Nieto

Azaroak 30, osteguna
Greba Feminista Orokorra. Elkarretaratzea
19:00 Udaletxeko plaza

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

EtxebarriBus zerbitzuak app bat izango du, autobusen ordutegiaren jarraipena denbora errealean jasotzeko

Hiru autobus hibridorekin berritu du EtxebarriBus zerbitzua Udalak. 7.110 litro erregai aurreztuko dituzte eta 17,56 tona CO2 isurtzeari utziko diote

|

Etxebarribus autobusak Etxebarriko Metroaren sarrera-irteeran // Geuria

Datozen lau urteetarako EtxebarriBus zerbitzua esleitu dio Udalak Cuadra Bus enpresari, urteko 770.167 euroren truke. Esleipen horren ondorioz, hiru autobus hibrido izango ditu Etxebarrik Metroa-Santa Marina (1. Linea) eta Metroa-Legizamon (2. Linea) ibilbideak egiteko. Era berean, beste autobus normal bat ere izango da erabilgarri.

Autobus hibridoak edukitzeak “ingurumena hobetuko” duela diote udal ordezkariek. “Izan ere, gutxienez 7.110,31 litro erregai aurreztuko dira emakidaren 4 urteetan, eta 17,56 tona CO2 isurtzeari utziko zaio”, diote udal arduradunek. Enpresak konpromisoa hartu du erregai-kontsumoa % 3 eta % 6 artean murrizteko, lehen urtean zerbitzu berria martxan jarri ondoren.

Zerbitzuan beste berrikuntza bat izango da mugikorretarako aplikazio bat jarriko dutela erabiltzaileen eskura. App horren bidez autobusen ordutegiaren jarraipena eta ibilgailua bera non dagoen denbora errealean jasotzeko aukera izango dute erabiltzaileek.

Autobusak Mercedes Citaro markakoak izango dira: hiru hibrido eta normal bat. Ibilgailuen ezaugarriei dagokienez, aurrekoen berberak izango dituzte: gutxienez 20 pertsona eserita egoteko lekua; mugikortasun urriko bi leku; gutxienez 60 lagun zutunik egon ahalko dira; arrapala zabaltzeko kanpoko botoia izango dute; inklinazio-sistema bat izango dute (kneeling), ibilgailuaren alboko altuera jaistea lortzeko eta espaloira hurbildu ahal izateko; High Efficiency Particulate Air iragazkia; eta bizikletak eramateko euskarria.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko ArcelorMittal enpresak iaz greba eskubidea urratu zuela ebatzi du Lan Ikuskaritzak

Bizaiko Metalaren hitzarmenaren alde sindikatuek eta langileek iaz deitutako greba eguetan greba eskubidea urratu zuelako arau haustearen akta zabaldu diote Etxebarriko ArcelorMittali

|

Iaz izan zen Bizkaiko Metalaren hitzarmenaren aldeko greba // ELA sindikatua

Etxebarriko ArcelorMittal enpresak greba eskubidea urratu zuela ebatzi du Bizkaiko Lan Ikuskaritzak. Hain zuzen ere, Bizkaiko Metalaren hitzarmenaren alde sindikatuek eta langileek iaz deitutako greba egunetan greba eskubidea urratu zuelako arau haustearen akta zabaldu dio.

Gauzak horrela, multinazionalaren aurkako zehapen prozedurari ekin diote orain. Ebazpena hemendik urtebetera helduko dela adierazi dute ELA sindikatutik —Etxebarriko batzordean gehiengoa du—.

ELAk salaketa jarri zuen Bizkaiko Lan Ikuskaritzaren aurrean eta salatutako gertakariak ikertu ondoren, ELAri arrazoia eman eta Ikuskaritzak “larritzat” jo ditu greba eskubide oinarrizkoaren urraketak.

ArcelorMittal Etxebarrik 350 bat langile ditu, eta hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari da oraintxe bertan. “Ikuskaritzaren akta hori funtsezkoa izan daiteke beste greba deialdi gehiago deitzen badira”, diote ELAtik.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Inteligentzia Artifiziala espazio publikora hurbiltzeko zikloari hasiera eman diote Etxebarrin

|

Tailerrak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta esperimentuak prestatuko dituzte azaroaren 18ra bitartean // Geuria

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteari hasiera eman diote Etxebarrin. Aurten, berrikuntzatik abiatuta, Inteligentzia Artifiziala (IA) izango da ardatz nagusia: IA arkeologian, IA zibersegurtasunean, IA industrian, IA aisialdian, IA hezkuntzan, IA teknologian, IA enpresan, IA zientzian edota IA merkataritzan bezalako arloak izango dira hizpide. Tailerrak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta esperimentuak prestatuko dituzte adin guztietako herritarrei zuzendutakoak.

Besteak beste, Lezama Legizamon irin-fabrikara bisita egingo dute eta bertan georadarra eta magnetometria erabiltzen ikusiko dute bertaratuko direnek. Era berean, ArcelorMittal enpresara ere bisita antolatuko dute. Hitzaldiei dagokienez, esaterako, zibersegurtasunerako erronka berriez, IAren egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkez edo ziberkrimenaz arituko dira hainbat aditu.

Gaur, azaroak 13, aurkezpena egin dute udaletxean. Bertan izan dira: Iker Lopez alkatea; Ruth Martinez zinegotzia; Marco Bini ArcelorMittaleko Plant Managerra; Gorka Añibarro EUSKAPEren sortzailea; Sergio Oleaga KZGUNEko koordinatzailea; Gotzone Larrea Etxebarriko BHIko irakaslea eta Steam proiektuko koordinatzailea; Paul Riley Greenpower Iberia programako presidenteordea; eta Kimikarinen bozeramaileak.

Zientzia Astea 2023 | Egitaraua

Inteligentzia Artifiziala

Azaroak 13, astelehena
10:30-11:00 Zientzia Astea 2023ren irekieta eta aurkezpena udaletxean
11:30-12:30 IA Arkeologian: Lezama Legizamon irin-fabrikara bisita. Georadarra eta magnetometria. Aitziber Gonzalez Garcia

Azaroak 14, asteartea
Goizean: IA Industrian: ArcelorMittalera bisita
15:00-16:00 IA Zibersegurtasunean: ‘IA eta ingeniaritza soziala: zibersegurtasunerako erronka berriak’ hitzaldia CIMEn. Aritz Posada eta Daniel Rio (Perseus)

Azaroak 15, asteazkena
09:00-10:00 IA Aisialdian: ‘Zer da IA?’ hitzaldia CIMEn (KZ Gunea)
18:00-19:30 IA Hezkuntzan: ‘Berrikuntzarako eta enpleguko etorkizun baterako sarbidea’ mahai-ingurua CIMEn. Parte-hartzaileak: Pilar Calvo (EHU), Borja Calvo (EHU), Roberto Errekagorri (LHII Txurdinaga) eta Susana Zabala (Telefonica Fundazioa)

Azaroak 16, osteguna
10:00-11:00 IA Teknologian: ‘Bridgestone’ hitzaldia Kultur Etxean Etxebarriko Institutuko ikasleei zuzenduta. Asier Ipiñaza eta Kepa Ajuria
16:30-17:30 IA Enpresan: ‘ArcelorMittal Etxebarri Steam Talentua’ ArceloMittalera bisita
19:00-20:00 IA Zientzian: ‘IAren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak’ hitzaldia Ortzi Kafen.

Azaroak 17, ostirala
10:00-11:00 IA Teknologian: ‘Rayuela, ziberkrimenaren aurka borrokatzeko modu dibertigarria’ hitzaldia Kultur Etxean Etxebarriko Institutuko ikasleei zuzenduta. Ana Moya (Tecnalia)
17:00-18:00 / 18:00-19:00 / 19:00-20:00 Eskape Room karpan (5-8 urte / 9-12 / >12 urte)
17:30-19:00 Berrikuntza Zelulak Karpan: elur artifiziala, hare biziak, sumendia eta Midjourney (5-8 urte)
19:00-20:30 Berrikuntza Zelulak karpan: elur artifiziala, hare biziak, sumendia eta Midjourney (9-12 urte)

Azaroak 18, larunbata
10:30-12:00 IA Teknologian: Bridgestone Greenpower: ekipoak muntatzea. Udaletxeko plaza
12:00-13:00 IA Teknologian: Bridgestone Greenpower: erakustaldia. Udaletxeko plaza
13.00-14:00 IA Teknologian: Bridgestone Greenpower: workshop. Udaletxeko plaza
11:00-12:00 / 12:00-13:00 / 13:00-14:00 / 16:00-17:00 / 17:00-18:00 / 18:00-19:00 Eskape Room karpan
17:30-20:00 IA Merkataritzan: ‘Go! Etxemarket – Showcooking’ erakustaldia karpan

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Inteligentzia Artifiziala izango da Etxebarriko Zientzia Astearen ardatz nagusia

Azaroaren 13tik 18ra bitartean Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren VII. Astea antolatuko dute Etxebarrin. Tailerrak, hitzaldiak eta esperimentuak prestatu dituzte doan herritarrentzat

|

azaroaren 13tik 18ra bitartean izango da Zientzia Astea Etxebarrin // Argazkia: Alex Knight, Unsplash

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea antolatuko dute zortzigarren urtez Etxebarrin azaroaren 13tik 18ra bitartean. Aurten, berrikuntzatik abiatuta, Inteligentzia Artifiziala (IA) izango da ardatz nagusia: IA arkeologian, IA zibersegurtasunean, IA industrian, IA aisialdian, IA hezkuntzan, IA teknologian, IA enpresan, IA zientzian edota IA merkataritzan bezalako arloak izango dira hizpide. Tailerrak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta esperimentuak prestatuko dituzte adin guztietako herritarrei zuzendutakoak.

Besteak beste, Lezama Legizamon irin-fabrikara bisita egingo dute eta bertan georadarra eta magnetometria erabiltzen ikusiko dute bertaratuko direnek. Era berean, ArcelorMittal enpresara ere bisita antolatuko dute. Hitzaldiei dagokienez, esaterako, zibersegurtasunerako erronka berriez, IAren egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkez edo ziberkrimenaz arituko dira hainbat aditu.

“Inteligentzia Artifizialak hazkunde esponentziala izan du azken urteotan, eta eragin sakona izan du gure bizitzako alderdi guztietan. Zientziaren Aste honen helburu nagusia da informazioa helaraztea eta herritarrak modu aktiboan inplikatzea IAren esanahiaren ikaskuntzan, ezagutza hori erabili eta sortzen dituen aukerak eta ongintzazko aukerak beldurrik gabe aprobetxa baititzake, gure egunerokoan integratuz, lanbidea eta adina alde batera utzita, etorkizunean zentzu horretan eten digitalik gerta ez dadin”, diote udal arduradunek.

Zientzia Asteak herritarrak teknologia eraldatzaile horri buruz hezteko, isnpiratzeko eta kontzientziatzeko “aukera paregabea” eskaintzen duela diote Udaletik: “Gainera, IAren inguruko lankidetza, berrikuntza eta eztabaida etikoa sustatzen ditu Zientzia Asteak, eta horrek mesede egiten dio gizarte osoari. Aste hau egiteko, erakundeak, enpresak, erakundeak eta eragileak inplikatzen dira, IA espazio publikora hurbilduz ikusaraztea sustatzen dutenak, eta hori garatzeko, egunero lan-arlo eta gai desberdinak hartu dira kontuan”, diote.

Zientzia Asteko jarduera guztiak doakoak dira, baina ekintza batzuetarako beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Etxebarriko Udal Berrikuntza Zentroaren webgunean (www.cimenet.net).

Zientzia Astea 2023 | Egitaraua

Inteligentzia Artifiziala

Azaroak 13, astelehena
10:30-11:00 Zientzia Astea 2023ren irekieta eta aurkezpena udaletxean
11:30-12:30 IA Arkeologian: Lezama Legizamon irin-fabrikara bisita. Georadarra eta magnetometria. Aitziber Gonzalez Garcia

Azaroak 14, asteartea
Goizean: IA Industrian: ArcelorMittalera bisita
15:00-16:00 IA Zibersegurtasunean: ‘IA eta ingeniaritza soziala: zibersegurtasunerako erronka berriak’ hitzaldia CIMEn. Aritz Posada eta Daniel Rio (Perseus)

Azaroak 15, asteazkena
09:00-10:00 IA Aisialdian: ‘Zer da IA?’ hitzaldia CIMEn (KZ Gunea)
18:00-19:30 IA Hezkuntzan: ‘Berrikuntzarako eta enpleguko etorkizun baterako sarbidea’ mahai-ingurua CIMEn. Parte-hartzaileak: Pilar Calvo (EHU), Borja Calvo (EHU), Roberto Errekagorri (LHII Txurdinaga) eta Susana Zabala (Telefonica Fundazioa)

Azaroak 16, osteguna
10:00-11:00 IA Teknologian: ‘Bridgestone’ hitzaldia Kultur Etxean Etxebarriko Institutuko ikasleei zuzenduta. Asier Ipiñaza eta Kepa Ajuria
16:30-17:30 IA Enpresan: ‘ArcelorMittal Etxebarri Steam Talentua’ ArceloMittalera bisita
19:00-20:00 IA Zientzian: ‘IAren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak’ hitzaldia Ortzi Kafen.

Azaroak 17, ostirala
10:00-11:00 IA Teknologian: ‘Rayuela, ziberkrimenaren aurka borrokatzeko modu dibertigarria’ hitzaldia Kultur Etxean Etxebarriko Institutuko ikasleei zuzenduta. Ana Moya (Tecnalia)
17:00-18:00 / 18:00-19:00 / 19:00-20:00 Eskape Room karpan (5-8 urte / 9-12 / >12 urte)
17:30-19:00 Berrikuntza Zelulak Karpan: elur artifiziala, hare biziak, sumendia eta Midjourney (5-8 urte)
19:00-20:30 Berrikuntza Zelulak karpan: elur artifiziala, hare biziak, sumendia eta Midjourney (9-12 urte)

Azaroak 18, larunbata
10:30-12:00 IA Teknologian: Bridgestone Greenpower: ekipoak muntatzea. Udaletxeko plaza
12:00-13:00 IA Teknologian: Bridgestone Greenpower: erakustaldia. Udaletxeko plaza
13.00-14:00 IA Teknologian: Bridgestone Greenpower: workshop. Udaletxeko plaza
11:00-12:00 / 12:00-13:00 / 13:00-14:00 / 16:00-17:00 / 17:00-18:00 / 18:00-19:00 Eskape Room karpan
17:30-20:00 IA Merkataritzan: ‘Go! Etxemarket – Showcooking’ erakustaldia karpan

Osorik irakurri