→Etxebarri

Behekoa Jubilatuen Etxeko komunak berritu eta irisgarriago egin ditu Etxebarrik

// Argazkiak: Etxebarriko Udala

Beheko Jubilatuen Etxeko komunak berritu eta irisgarriago egin ditu Etxebarriko Udalak. Zehazki, kafetegiko eta areto nagusiko komunak berritu dituzte eta horietako bi irisgarriago jarri ditu Udalak, “mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako”. Esku-hartze honetan 37.500 euro bideratu ditu Udalak eta obrak Cormax enpresak burutu ditu.

Ez labaintzeko zoruak eta automatikoki pizten diren led argiak jarri dituzte komunetan. Gainera, metro erabilgarriak handitu dituzte eta gidaridun atea ipini dute komenetako batean. “Barne hornikuntzari buruz, oinik gabeko eta palanka-txorrota duen konketa bat instalatu da; ispilua inklinatuta dago eta komunak bi helduleku irristagaitz ditu”, diote udal ordezkariek: “Gurpildun aulkietan dauden pertsonentzat behar bezala hornituta daude komunak”. Areto nagusiko komunak, gainera, larrialdietarako deigailu bat eta pixatoki bat ditu.

Kafetegiko komunei dagokionez, altzairu berriak jarri dituzte, baita zoru ez-labainkorra eta argi automatikoak ere. “Berrikuntzaren geroztik, kafetegiko komunak unisex dira“, diote. Ametzola 4 kalean dago Beheko Jubilatuen Etxea, udaletxearen ondoan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak