Basauriko Berriztu elkarteak ‘Balioetan heztea’ programaren bidez, pertsonak laguntzen ditu. Igaro berri diren Gabonetan Etxebarriko Bizipoz Nerbioi adinekoen zentroan ‘Etorkizunerako mezuak’ jarduera prestatu zuten eta nerabe eta gazteek denbora tarte berezi bat elkarbanatu zuten zentroko adinekoekin. Modu honetan, programan ikasitakoa praktikan jarri eta jarduerarekin gozatzeko aukera izan zuten.
Berriztuko nerabe eta gazteek egurrezko pieza batzuk eraiki zituzten eta Etxebarriko Bizipoz Nerbioi adinekoen eguneko zentrora eraman zituzten: “Berriztuko gazteen eta Bizipoz eguneko zentroa erabiltzen duten adineko pertsonen arteko elkarrizketa emankor baten ondoren, bi kolektiboek mezu positiboak, alaiak, aholkuak eta antzekoak idatzi zituzten zurezko pieza horietan”, azaldu dute Etxebarriko udal ordezkariek. Mezu horiek eguneko zentroko kanpoaldeko zuhaitzetan eskegi zituzten: “Horrela, irakurketari denbora eskaini nahi dioten guztiek probetxua atera diezaikete mezuei”.
“‘Balioetan heztea’ programazioaren barruan, laguntza jasotzen duten pertsonak aldi berean laguntzaile bihurtzen dira eta esperientzia jakin batzuk antolatzen ditu; horretarako, gizarte-sentsibilizazioko, boluntariotzako, elkartasuneko eta bestelako lanak egiten dituzte”. Berriztu elkartearen helburuen artean kalitatezko laguntza interaktiboko alternatibak kudeatzea da eta EAEn zein Nafarroan jarduerak antolatzen dituzte.
