20 euroko balioa duen paketea eroski ahal izango du parte hartzaileak, 15 euroren truke. Parte hartu nahi duten dendek eskaera egin behar dute eta epea azaroaren 6an bukatuko da.
Merkataritza txikia laguntzeko helburuarekin, Etxebarriko Udalak bigarren urtez jarraian udalerriko saltokietan erosteko Bonuak jarriko ditu martxan. Guztira, 2.000 pakete ipiniko dituzte salgai 15 euroren truke eta erosleak hiru bonu jasoko ditu: 5 euroko bi bonu eta 10 euroko bonu bat. Balio osoa 20 eurokoa izango da, beraz %25eko deskontua izango du kontsumitzaileak.
Ekimen honekin merkataritza txikiarentat 40.000 euroko inbertsioa bermatuko da, Etxebarriko Udalak horietatik 10.000 euro jarriko dituelarik.
ETXEBARRI 2015 BONUA – NON ETA NOIZ ESKURATU?
Bonuak salgai egongo dira La Caixan eta Kultur Etxean azaroaren 9tik 2016ko urtarrilaren 5era bitartean eta NAN bakoitzarekin gehienez 5 bonu erosi ahal izango dira.
Salmenta ordutegiak:
– La Caixa (San Esteban etorbidea, 6): Astelehenetik ostiralera 08:15etik 14:00etara eta ostegunetan 16:30etik 19:45ra.
– Kultur Etxea (Andalucía, 3): Asteazkenetan 16:30etik 19:30ak arte.
