Sareak

☉ Etxebarri

Mundakan hilda aurkitu dute Etxebarrin kokatu zuten desagertutako gaztea

|

Bilbon 21 urteko emakume bat desagertu zen joan de urtarrilaren 31n. Vost Euskadik Etxebarrin egon zitekeela zabaldu zuen.

Orain gutxi jakinarazi dute gaztea hilda aurkitu dutela Mundakan, eta bere desagerpenaren albistea sare sozial guztietatik kentzeko eskaria luzatu dute.

☉ Etxebarri

Bideoa / Etxebarriko Euskarazko Liburu eta Disko Azokak ateak zabaldu ditu bere 20. edizioan

|

Euskarazko Liburu eta Azokak ateak zabaldu ditu Etxebarriko plazan. Aurten 20. edizioa da eta “urteurren berezi” honetan “aipamen berezia” egin nahi izan diete San Antonioko eta Bekosoloko Elena eta Koldo liburuzainei.

Azokaren irekieran (atzo, maiatzak 9), gainera, Alex Txikon eta Unai Ormaetxea izan ziren, ‘Mundu bat motxilan’ liburua aurkezten.

Euskarazko Liburu eta Azoka zabalik dago gaur (17:00-20:00) eta bihar (10:00-14:30 eta 17:00-20:30).

Era berean, azokarekin batera, kale antzerkia antolatu dute: ‘Marraka’ hankapalu ikuskizuna (maiatzak 10, 18:00), ‘DanzJolas jaia’ (maiatzak 11, 13:00) eta ‘Egun on Sikiera!’ (maiatzak 11, 19:00).

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko ‘Presa’ aisialdi guneko mahaiak erreserbatzeko zerbitzua zabalik dago urrira arte

|

Etxebarriko herritarrek lehentasuna dute mahaiak erreserbatzerako orduan // Geuria

Etxebarriko ‘Presa’ aisialdi guneko mahaiak erreserbatzeko zerbitzua hasi da eta urriaren 29ra arte luzatuko da.

Asteburuetan soilik funtzionatuko du zerbitzuak, eta mahaiak erreserbatzea 08:30etik 09:30era bitartean izango da Presa tabernan. Erreserba egiten duenak 20 euroko fidantza utziko du, “eta bukatutakoan mahaia eta eremua garbi eta egoera egokian uzten badu, fidantza itzuliko zaio”, diote udal ordezkariek. Etxebarriko herritarrek lehentasuna dute mahaiak erreserbatzerako orduan.

“Eremu hau guztion gozamenerako gunea da. Beraz, espazioa ondo erabiltzeko eta dauden arauak errespetatzeko eskatzen dizuegu, iritsi orduko zeuden baldintza beretan uzten saiatuz eta hondakinak uzteko birziklatzeedukiontziak erabiliz”, diote udal arduradunek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Mirador proiektuko etxebizitzen zozketa maiatzean egingo du Etxebarriko Udalak

|

Mirador proiektuko etxebizitzak eraikitzen hasi dira dagoeneko // Geuria

San Antonio auzoan, Institutu berriaren ondoan, 95 etxebizitza eraikitzen ari dira: babes ofizialeko 60 etxebizitza eta udal-tasazioko 35.

Etxebiden izena emanda eta udalerrian erroldatuta dauden herritarrei zozketaren berri eman zien Udalak apirilean eta eskaerak apirilaren 8tik 26ra bitartean aurkeztu zituzten. Udalak onartutakoen behin-behineko zerrenda publikatun du:

Etxebiden erosketa-aukeran izena emanda egoteaz gain, zozketan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: bizikidetza-unitateko pertsona bat gutxienez Etxebarrin erroldatuta egotea 2022ko apirilaren 27tik aurrera edo udalerrian erroldatuta egon izana aurreko 10 urteetatik bostetan; “hau da, bost urtez erroldatuta egon izana 2013ko apirilaren 27tik 2023ko apirilaren 27ra bitartean.

Izena emateko epea amaitutakoan, onartutakoen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Udalak (guztira 146 herritar daude zerrenda horretan), eta alegazioak egiteko eta akatsak zuzentzeko epe bat irekiko dute. Epe hori igarota, zozketa egingo du Udalak. Udal ordezkariek adierazi dutenaren arabera, zozketa maiatzean zehar egingo dute, oraindik data zehatzik jakin barik.

Zozketaren prozedurari dagokionez, pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzari zenbaki bat esleituko diote. Bi zozketa egingo dituzte: bata etxebizitza babestuetarako eta bestea tasatuetarako.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Bideoa / Koadrila Egunak Etxebarriko eta San Antonioko lagunak batu ditu Zintururin

|

Koadrila Eguna ospatzen ari dira gaur, maiatzak 4, Etxebarriko Zintururi plazan. Sukalki eta pintxo txapelketak, umeentzako tailerrak eta puzgarriak, bermut saioa, kuadrillen arteko jolasak eta kontzertuak antolatu dituzte gauera arte. Egitaraua osorik hemen.

Joseba Gorospe Koadrila Eguneko batzordeko kidea da eta berarekin berba egin dugu goizean.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Euskarazko Liburu eta Disko Azoka, Alex Txikon eta kale antzerkia, Etxebarriko Udaberri Kulturalean

|

Maiatzaren 2tik 12ra bitartean hamaika jarduera antolatu dituzte Etxebarrin Udaberri Kulturalaren barruan // Geuria

Maiatzaren 2tik 12ra bitartean hamaika jarduera antolatu dituzte Etxebarrin Udaberri Kulturalaren barruan. Besteak beste, Laburbira zirkuitua, Euskarazko Liburu eta Disko Azoka, Alex Txikonen aurkezpena eta kale ikuskizunak.

“Bereziki azpimarratzekoa da aurten Euskarazko Liburu eta Azokaren XX. edizioa ospatuko dela. Horretarako Azokaren irekiera ekitaldi berezia izango da maiatzaren 9an”, diote udal ordezkariek. Hain zuzen ere, Alex Txikon mendizale lemoaztarrak ‘Mundu bat motxilan’ liburua aurkeztuko du eta proiekzioa ere izango da.

Eta maiatzaren 2an Laburbira zirkuituko euskarazko film laburrak proiektatuko dituzte Kultur Etxean. Gonbidatu izango da Ane Cuesta, ‘Zirrara’ film laburraren zuzendaria.

Horretaz gain, maiatzaren 12an beste bi jarduera antolatu dituzte: Herri Urratsera joateko autobusa eta ‘Hirira’ ABAO txikiren umeentzako opera. Batean zein bestean tiketak salgai jarri ditu Udalak.

Egitaraua / Udaberri Kulturala 2024

Maiatzak 2, osteguna
Laburbira, euskarazko film laburren XXI. Zirkuitua
19:00 Kultur Etxea

Maiatzak 9-11
Euskarazko Liburu eta Disko Azoka
17:00-20:00 Udaletxeko plaza
*Aurkezpena eta irekiera-ekitaldia: 18:00

Maiatzak 9, osteguna
Alex Txikon: ‘Mundu bat motxilan’ liburuaren aurkezpena eta ondorengo proiekzioa
19:00 Cime, bigarren solairua

Maiatzak 1o, ostirala
Kale antzerkia: ‘Marraka’
18:00 Udaletxeko plaza

Maiatzak 11, larunbata
Kale antzerkia: ‘Danzjolas’
13:00 Udaletxeko plaza

Kale antzerkia: ‘Egun on Sikiera’
19:00 Udaletxeko plaza

Maiatzak 12, igandea
Herri Urrats jaia Senperen
08:30 Autobusa Etxebarritik

Haurrentzako opera: ‘Hirira’, ABAO txiki
12:00 Arriaga Antzokia

Osorik irakurri