Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Etxebarri

Eneko Etxarri: «Adimen Artifiziala tresna izan behar da, ez gu ordezkatuko gaituen makina»

Etxebarriko Zientzia Astean Inteligentzia Artifiziala izan da ardatz nagusia. KZGuneko lagunek IAren inguruko hitzaldia antolatu zuten eta bertan izan zen GEURIA

|

Etxebarriko Zientzia Astean Inteligentzia Artifizialari buruz hitzaldia eman zuen Eneko Etxarri basauriarrak // Geuria

Inteligentzia Artifiziala (IA) muga teknologiko iraultzailea da. Informazioarekin, teknologiarekin eta, azken batean, inguratzen gaituen munduarekin elkarreragiten dugun tresna da. Baina zehazki zer da Inteligentzia Artifiziala? Eneko Etxarri Muñecas (Bilbo, 1980) KZguneko hezitzailea da eta Etxebarriko Zientzia Astean IAri buruzko hitzaldia eskaini zuen. Berarekin izan gara eta solasaldi interesgarria izan dugu IAren inguruan.

Hasteko, eta denok ulertu dezagun, zer da IA?
Edonork ulertuko lukeen azalpena hurrengo izango litzateke: Inteligentzia Artifiziala, makina batek gizakien gaitasun berberak erakusteko duen gaitasuna da, hala nola, arrazonamendua, ikaskuntza, sormena eta planifikatzeko gaitasuna. Adimen artifiziala, jaso duen entrenamenduaren eta erabiltzaileekin izan dituen hartu emanen arabera, bakarrik ikasteko gai den teknologia da.

Algoritmoez osatzen da IA. Zer da algoritmo bat? Besteak beste, Chatbot algoritmoa aipatu zenuen Etxebarriko Zientzia Asteko hitzaldian.
Algoritmoa arazo bat ebaztea ahalbidetzen duen arau multzoa da. Argibide edo urrats hauek datuetan oinarritzen dira. TikTok-en adibidez, bere algoritmoa gomendio sistema bat da, erabiltzaile bakoitzarentzat ahalik eta modurik optimizatuenean edukia pertsonalizatzen saiatzen dena.

Chatbota Adimen Artifizialean oinarritutako softwarea. Denbora errealean elkarrizketak edukitzeko gai da testu-ahots bidez. Banku, aseguru, bidaia edo jatetxeetako webguneetako bezeroarentzako arreta zerbitzuak dira adibiderik argienak. Askotan Chatbot bategaz ari gara hizketan, nahiz eta ez jakin.

Ematen du IA gaur eguneko kontua dela, baina egia esan, aspalditik gizarteratuta dagoen zerbait da.
Askok eta askok ezagutzen dugu Arnold Schwarzeneggerren 1984eko ‘Terminator’ filma. Bertan Skynet delako makina adimen artifizialean oinarritutako makina da, dena kontrolatzeko gai dena. Aurretik, ordea, 1943an, Warren McCullochek eta Walter Pittsek neurona artifizialen eredua aurkeztu zuten. Adimen artifizialaren alorreko lehen proiektutzat hartzen da, nahiz eta terminoa, IA, oraindik existitzen ez zen.

Gure egunerokoan erabiltzen dugu IA nahiz eta askotan kontziente ez izan.
Telefono mugikorra edo smartphonea erabiltzen dugun bakoitzean IA erabiltzen ari gara. Azken finean, makina batek gure egunerokotasunean laguntzen gaitu: eguraldia bilatzen dugunean, GPSa, mapak, aplikazio desberdinak erabiltzean edota mugikorra desblokeatzeko aurpegi ezagutza.
Sare sozialetan ere nabarmena da IAren presentzia. Ortografia zuzentzaileak, Google eta gainontzeko bilatzaileek IA erabiltzen dute. Siri, Alexa, Cortana eta Google Assistant ahots laguntzaileak ere IAren adibide dira. Era berean, domotika eta etxeko tresnetan, publizitate, iragarki eta sarean egiten ditugun erosketen atzean ere badago.

Medikuntzan ere IA erabiltzen hasi direla ere komentatu zenuen. Zein esparrutan? Osakidetzan, adibidez?
Adimen artifiziala medikuntzan ikaskuntza automatikoko ereduak erabiltzean datza, datu medikoak bilatzeko eta osasunaren emaitzak eta pazienteen esperientziak hobetzeko. Informatikaren azken aurrerapenei esker, adimen artifiziala osasungintza modernoaren osagarri bihurtzen ari da. Algoritmoak eta IA bidezko beste aplikazio batzuk erabiltzen dira mediku profesionalei entsegu klinikoetan eta etengabeko ikerketetan laguntzeko. Besteak beste, gaixotasunen detekzioan eta diagnostikoan, gaixotasunaren tratamendu pertsonalizatuetan. Osakidetza ere ari da mundu honetan gero eta gehiago murgiltzen eta IAko hainbat aplikazio erabiltzen ditu gaixotasunei aurre egiteko.

Programa informatikoak eta IA bi kontzeptu desberdin dira, baina zertan desberdintzen dira?
Orokorrean, programa informatiko bat pentsatzen ez duen makina da. Programatutako ekintzak baino ez ditu egiten. Hau da, aginduei erantzuten die: hau gertatzen bada egizu hau edo bestea. Zein da arazoa? Agindu bati erantzuten ez dakienean akats bat dagoela adierazi eta bertan behera geldituko da, ez atzera ez aurrera. Adimen artifizialak, ordea, akats batekin topatuz gero, irtenbideak bilatuko ditu erantzuna lortu arte.

Zeintzuk dira IAren app edo tresnarik nagusienak?
Asko dira, eta egunero gehiago. Adibidez: ChatGPT (munduko elkarrizketa adimen aurreratuena da); Craiyon (zerbait idatzi eta irudia sortuko du), Chat PDF (PDFen laburpenak egingo ditu, baita edukiari buruzko galderaren bat egiten badiozu erantzuna eman ere), Jenni (jasotzen dituen argibideetan oinarrituta testuak sortzen dituen idazketa sistema aurreratua), Jukebox (musika sortzeko aukera), edota Dall-E (irizpideak eskatu eta horietan oinarrituz irudiak sortuko ditu).

IA doan ala ordainpean eskaini beharko lukete enpresek?
Esate baterako, Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile neuronala doakoa da, baina Elhuyarrek Aditu zerbitzua sortu zuen bideo- eta audio-fitxategien transkripzioak eta azpitituluak sortzeko eta ordainpekoa da. Doakoak zein ordainpekoak daude. Hala ere, prezioa baino, software horien atzean nor dagoen jakitea ondo legoke. Izan ere, horiek erabiltzeko izena eman behar dugu eta gure datuak idatzi, eta azken finean, gure pribatutasuna dago kolokan. Etorkizunera begira eta dagoena ikusita, zerbitzu hauek gero eta gehiago ordaindu beharko ditugu.

IAk gizakiak izan ditzakeen gaitasun berberak ditu. Hau ona ala txarra da gizartearentzat?
Ona eta txarra aldi berean. IAk ezagutza handitu dezake, esate baterako, informaziorako sarbidea erraztu eta datu kopuru handiak prozesatu, informazio erabilgarri berria sortuz. Azken finean IAk gizakion tresna izan behar du, ez gizakiak IAren tresna.

Zeintzuk dira IAren alde positiboak edo abantailak?
Zehaztasuna, potentzia, erabakiak hartzea errazten du, argazkiak interpreta ditzake, datu base handien kudeaketa, gizakiok baino akats gutxiago, prozesuen automatizazioa, eta sormena sustatzen du.

Eta alde negatiboak eta arriskuak?
Bots-ak iritzien manipulaziorako, argazki eta bideo faltsuak, fake news, langileak alboratu eta lana are gehiago automatizatu eta erabiltzen dituen algoritmoek arraza, genero eta beste faktore batzuetan oinarritutako aurreiritziak erabiltzea.

IAren erabilera txarrari aurre egiteko OpenAI enpresa sortu zuten Sam Altman-e,k Elon Musk-ek eta beste batzuek 2015aren amaieran.
OpenAIaren sortzaileen kezka nagusia da IA-ren erabilera okerra ekar dezakeen ondorio larria. Izan ere, IAk esku txarretan kalte handia sor dezake, esate baterako, zure datu pertsonalak lapurtzea eta iruzurra egin duenak irabazi ekonomikoak lortzea.

Tresna bezala ikusi beharko genuke IA eta ez gu, pertsona errealak, ordezkatuko gaituen tresna bezala. Baina zelan bilatu behar dugu oreka hori?
Adimen Artifizialaren arloa beti izan da eztabaidagai. Zergatik? Bada, profesional askok betidanik izan duten beldurragatik. Beldur hori da gizakiak ordezkatuz makinak jartzea lanpostuetan. Ez da harritzekoa, izan ere, kasu askotan, frogatuta dago ordenagailu batek denbora gutxiagoan egin dezakeela pertsona erreal batek egiten duen lana, eta askotan baliabide gutxiago erabiliz. Beraz, hau adierazi eta gero, egiteke asko dago. Erronka handiak daude zentzu horretan.
IA dagoeneko gure artean dago. Teknologia hau garatu ahala oreka bilatzea ez legoke gaizki, izan ere, helburua da IA gizakiontzat tresna lagungarria izatea, eta ez kontrakoa.

Zeintzuk dira IAren erronkak?
Teknologiako aditu nagusiak zerbaitetan ados jartzen badira, gizartearen historia aldatuko duen fenomeno geldiezin baten aurrean gaudela baieztatzean da. AI-a gure eguneroko bizitzan aplikatzea ez da etorkizuneko zerbait, gure artean dagoeneko badagoelako. Erronkak asko dira, hala ere, beti argi izan behar dugun premisa hauxe da: adimen artifiziala ez da helburua, bidea baizik. Tresna izan behar da, eta ez gu ordezkatuko gaituen makina.

☉ Etxebarri

Euskara ikasteko “eskaintza zabala” prestatu du Etxebarriko Euskaltegiak

Etxebarriko Euskaltegiak matrikulazio epea zabaldu du. Interesdunek irailaren 30era arte dute izena emateko epea zabalik

|

Etxebarriko Euskaltegiak matrikulazio kanpaina jarri du martxan 2024-2025 ikasturterako. Izena ematea aurrez aurre egin daiteke Euskaltegian bertan, Bekosolo parkeko txalet horian, irailaren 30era arte, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

“Etxebarritarrek euskara ikastaro eskaintza zabala daukate euren herrian bertan, erritmo eta ordutegi zabalarekin, baita ikastaro berezien kasuan Ulibarri euskaltegira bertara joateko, beti ere Udalak eskaintzen dituen baldintza ekonomiko interesgarrietan”, diote udal ordezkariek.

Kostuari dagokionez, aurten Udalak ezarritako tasaren arabera 1,09 euro/orduko eta ikaslekoa izango da, eta ikastaroak behin bukatutakoan diruz lagunduko ditu.

“Aurten berrikuntza gisa HABEk ezarri dituen baldintza bereziak aipatu beharra dago. Izan ere, A1 maila (hasierako maila) eta C1 maila (16-18 urte) bereziki sustatuko dira komunikagarritasun maila handitzeko asmoz, eta horretarako kuota merkea ezarri du HABEk, eta asistentziaren % 75 bermatuz gero, kopurua itzuli egingo dute. Gainontzeko mailetan HABEk dirulaguntza bidez itzuliko ditu ordaindutako kopuruak euskaltegian maila gaindituz gero”, diote.

Pasa den ikasturtean 170 ikasle izan zituen Etxebarriko Euskaltegiak. Aurten, beste behin ere, Euskaltegiaren zerbitzua oraintsu esleitu zaio lehiaketa bidez Ulibarri Euskaltegiari datozen lau urteetarako.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Euskararen erabilera bultzatzeko Berbalapiko ekimenean izena emateko epea zabaldu dute Etxebarrin

|

Etxebarriko euskaldunei mintzatzeko aukerak sortzen laguntzeko ekimena da Berbalapiko // Geuria

Etxebarrin euskararen erabilera bultzatzeko Berbalapiko ekimena antolatuko du beste urte batez Udaleko Euskara Zerbitzuak.

Irailean zabaldu dute izena emateko epea eta azaroaren 4ra arte luzatu dute. Interesdunek izena eman behar dute Etxebarriko Euskara Zerbitzuan, CIME eraikineko bigarren solairuan.

“Ez da euskara ikastetxeko ikastaro bat, oinarrizko maila izanik, aisialdiarekin lotuz euskaraz hitz egiteko aukera baizik”, diote udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Programa / Kukullagako jaiak 2024

|

Besteak beste, Artzain txakurren erakusketa izango da Kukullagako jaietan // Geuria

Gaur hasiko dira Kukullagako jaiak, Etxebarrin! Irailaren 15era arte hogeina ekitaldi antolatu ditu Jai Batzordeak.

Egitaraua / Kukullagako jaiak 2024

Irailak 13, ostirala
18:30 Auzoan poteoa Primo Bayoren animazioarekin, kiroldegiko tabernatik
20:00 Txupinazoa San Antonio etorbidean
21:00 Herri afaria San Antonio etorbidean
21:30 Guitarra Cow Boy San Antonio etorbidean
23:00 Rool DJ San Antonio etorbidean

Irailak 14, larunbata
09:30 Indaba lehiaketaren hasiera. Izena ematea 12:00ak baino lehen
10:45 Orienting tailerra familia osoarentzat Eskenatoki plazan
11:45 Haurrentzako puzgariak eta jolas tradizionalak Eskenatoki plazan
14:30 Indabak aurkeztea San Antonio etorbidean
17:30 Mus txapelketa Coto tabernan
18:00 Magia ikuskizuna: Nicolás Chevalie
19:00 Hirugihar-jana La Plaza tabernan
19:00 Haurrentzako animazioa: DJ Kaktus
20:00 Patxangeoa Alo tabernan
23:00 Dantzaldia San Antonio etorbidean: Stereo Star Band

Irailak 15, igandea
09:30 Paella, sangria eta tortilla txapelketen hasiera. Izena ematea 12:00ak arte
11:45 Artzain txakur erakusketa Atzeko plazan
13:30 Apar jaia San Antonio etorbidean
14:30 Paellak, sangria eta tortillak aurkeztea San Antonio etorbidean
17:30 Igel-toka lehiaketa San Antonio etorbidean
18:00 Txokolatada San Antonio etorbidean
18:30 Malabareak San Antonio etorbidean
19:30 Txitxarrilloa San Antonio etorbidean: Orquesta Laklandestina
21:00 Sari banakera San Antonio etorbidean
21:30 Jaien amaiera eta su artifizialak

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Zabor tasa igoko du 2025ean Etxebarriko Udalak, Europak hala behartuta

Araudi berrien arabera, zaborraren bilketaren gastua herritarrek eta enpresek hartu behar dute beren gain

|

Oraindik ez dute igoera zenbatekoa izango den zehaztu // Geuria

Datorren urtean gora egingo du zabor tasak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri gehienetan, eta horren berri eman die Etxebarriko Udalak herritarrei. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu Etxebarrin igoera hori zenbatekoa izango den: “Zaborraren tasa berria datorren urteko aurrekontuan islatuta egon behar da eta, hortaz, 2024a amaitu baino lehen eztabaidatu eta onartu behar dugu osoko bilkura batean”, diote udal ordezkariek.

Tasaren igoera hori Europako Hondakinen Zuzentaraua eta Estatuko hondakinen eta lurzoru kutsatuen legea ekonomia zirkular baterako betetzearen ondorio da. Araudi berrien arabera, hondakinen kudeaketak “zero kostua” izan behar du erakunde publikoentzat, eta horrek esan nahi du zaborraren bilketaren eta tratamenduaren gastua sortzen duenak bere gain hartu behar duela, hau da, herritarrek eta enpresek.

Gaur egun gastuen eta zabor tasarengatiko diru-sarreren arteko aldea % 40 ingurukoa da Etxebarrin. Nolanahi ere, eta Europako araudiek eskatzen duten bezala, Udala lanean ari da “sortze bakoitzeko ordainketa” sistema bat ezartzeko, erabiltzaile bakoitzeko zerbitzuaren benetako kostua islatzeko. Horrek esan nahi du hondakin gehiago sortzen dituzten erabiltzaileek gehiago ordainduko dutela. Era berean, Udala zaborren tasaren igoeraren eragina arintzeko hainbat neurri aztertzen ere ari da. Horien artean daude, besteak beste, gutxieneko birziklatze organikoa betetzen duten erabiltzaileentzako hobari fiskalak, hondakin gutxiago sortzen dituzten erabiltzaileak saritzeko “sortzeagatiko ordainketa” sistemak ezartzea eta hondakinen murrizketa, berrerabilera eta birziklapena sustatzeko sentsibilizazio kanpainak.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko dendetan on line erosteko merkataritza plataforma aurkeztu du Udalak

Hilabete honetan webgunearen lehen bertsioa martxan jarri dute, eta etorkizun hurbilera begira erosketak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek

|

Etxebarri airetik // Etxebarriko Udala

Udalerriko saltokiei laguntzea eta hurbileko ekonomia bultzatzea. Hori da Etxebarriko Udalak aurkeztu berri duen GO!!ETXEMARKET online merkataritza-plataformaren helburua. “Tresna berritzaile honen bidez, bizilagunek aukera dute bertako dendetako ehunka produkturen artean klik bakar baten bidez nabigatzeko eta erosketak edozein unetan egiteko” diote.

Hilabete honetan webgunearen lehen bertsioa martxan jarri dute, eta etorkizun hurbilera begira erosketak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek. Udalaren arabera sistema hau denda fisikoaren “osagarri” izango da. Elikadura, moda, estetika, papergintza, informatika edo burdindegia aurkitu daitezke Go!!Etxemarketen.

Europar Batasunaren NextGeneration laguntza lerroaren bitartez finantzatu dute ekimen berritzaile hau, “tokiko merkatariek eraldaketa digitalarekin bat egin dezaten”. eta eraldaketa hori funtsezkoa delako “lehiakortasuna handitzeko eta merkataritza hurbil eta iraunkor baten biziraupena bermatzeko” borobildu dute udal arduradunek.

Osorik irakurri