Urtarrilaren 22an EPELeko Binakako Txapelketa eta Binakako Promozio Txapelketa antolatu dituzte Etxebarriko frontoian. Binakako Txapelketan Jaka eta Aranguren (elastiko gorriz) Peña II eta Mariezkurrena IIren aurka lehiatuko dira (urdinez).Jaka eta Aranguren EPELeko sailkapenaren 8. postuan daude gaur egun eta Peña II eta Mariezkurrena II 3.ean.
Jarraian eta Promozio Txapelketan Agirrek eta Iztuetak (gorriz) Bakaikoa eta Morgaetxebarriaren aurkako partida jokatu dute. Hitzordua 17:00etan izango da eta sarrerak frontoiko tabernan eskuratu daitezke 10 eta 15 eurotan.
