Datorren urtarrilaren 5ean harrera egingo diete Hiru Errege Magoei Etebarriko Kultur Etxean eta frontoian. Kultur Etxean 17:00etatik 19:00ak arte izango dira erregeak. Handik frontoira joango dira eta 18:00etatik 20:00ak arte izango dira bertan.
Lekuak mugatuak izango direla iragarri dute Etxebarriko Udaletik eta izena ematea beharrezkoa izango da. Azken eguna bihar izango da (urtarrilak 4) eta etxebarri.eus webgunearen bidez edo 944 267 005 telefono zenbakira deituz egin daiteke.
