→Etxebarri

Basauri eta Abusuko Benjamin eta Alebinek Etxebarriko herri kiroletan hartuko dute parte asteburuan

Urtarrilaren 15ean lokotx bilketa, txingak, ingudeak, zakuak eta sokatira probak antolatu dituzte Etxebarriko frontoian

Lokotxak // Geuria

Bizkaiko Herri Kirol Federazioak, Etxebarriko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz Eskola Kirolako denboraldiari hasiera eman dio Benjamin eta Alebinen herri kiroletako probekin. Urtarrilaren 15ean (igandea) lokotx bilketa, txingak, ingudeak, zakuak eta sokatira probak antolatu dituzte Etxebarriko frontoian eta bertan, eskola ezberdinetako umeen artean Basauriko Bidebieta, Kareaga Goikoa eta Abusuko ‘Abuxka’, ‘Erroharrihar’, ‘Errotarri’ eta ‘Orea’ko gaztetxoek hartuko dute parte.

10:00etan benjaminen probak hasiko dira eta bertan izango dira Basauriko Kareaga Goikoako eta ‘Abuxka’ Abusu ikastolako haurrak. Gainera, Karmelo ikastolako 3. eta 4. mailakoak, Kirikiño ikastolakoak, Loiola Gorri eta Zurikoak, Lorontxo Gorri eta Zurikoak, Lauroko Premini A, B eta Ckoak, Arangoitiko Indarrak eta Txinpartak, Aupada HKeko A, B, C eta D, Deustuko Ikastolako 1 eta 2 taldeak, El Pilar Bilbo Benjamin eta Goikolanda Arriaga eta Unbekoak.

12:00etan Alebinen txanda izango da eta bertan Bidebieta, Kareaga Goikoako eta ‘Erroharrihar’, ‘Errotarria’ eta ‘Orea’ Abusuko gaztetxoak izango ditugu. Horiez gain, Arangoiti, Aupada HKko A, B, C eta D, Deustuko ikastola, Goikolandako Asua eta Goiherri, Karmelo ikastolako LH eta 5. mailako, Kirikiño ikastolako eta Lorontxo Berdeako gazteak izango dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak