→Etxebarri

Etxebarrik Gazte Bonuaren kostua %50era murriztuko du EtxebarriBus zerbitzua erabiltzeko

Joan den uztailaren 29ko Etxebarriko Udaleko osoko bilkuran aho batez onartu zuten Gazte Bonua tituluaren beherapena

EtxebarriBusa // Geuria

Joan den uztailaren 29ko Etxebarriko Udaleko osoko bilkuran aho batez onartu zuten Gazte Bonua tituluaren beherapena, ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuari gehituz. Horren bidez, neurri jakin batzuk hartu eta luzatuko dira gerrak Ukrainan dituen ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko.

Horiek horrela, irailaren 1etik abenduaren 31ra Gazte Bonuaren prezioa 5,60 eurokoa izango da (3,05 eurokoa familia ugarien kasuan). Partzuergoko tituluak %50era murriztuko direla gehitu du Etxebarriko Udalak, EtxebarriBus Bizkaiko bidaiarien garraio-sarearen barne baitago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak