→Etxebarri

Gabonen baitan abendua eta urtarrila bitartean 30 jarduera baino gehiago antolatu dituzte Etxebarrin

// Etxebarriko Udala

Gabonen atarian, hamaika jarduera antolatu ditu Etxebarriko Udalak. Abendua eta urtarrila bitartean 30 jarduera baino gehiago antolatu dituzte herriko elkarteen laguntzarekin. Besteak beste, Olentzero eta Mari Domingiren bisitak, Errege Magoen kabalgata, kirol jarduerak, antzerkia eta Gabonetako Parkeak izango dira Etxebarrin. Covid-19ak eraginda Gabonetako egitarau honetan aldaketak egon daitezke. Adi egon Udalaren web orri eta sare sozialetara.

Gabonak Etxebarrin | 2021

Egitaraua

Abenduak 1, asteazkena
18:00 Kontzertua Kultur Etxean: Bihotz Gorospe, ‘Bihotz anpuluak’

Abenduak 3, ostirala
10:00 Etxebarri Txiki Jaia Kukullaga ikastetxean ikasleentzat
17:00 ‘Haurren aurrean helduok heldu’ ariketaren amaiera: Kalejira Zintururitik udaletxeko plazara eta Euskararen Eguneko manifestua

Abenduak 5, igandea
09:30-11:30 X-Treme Etxebarri. Kiroldegia

Abenduak 6-8
09:00-13:00 Mugi zaitez, multikirola kiroldegian

Abenduak 8, asteazkena
10:30-13:00 / 16:00-19:30 Tailerra Elkartegunean: Gabonetako girnalda

Abenduak 10, ostirala
19:30 Dokumental proiekzioa Kultur Etxean: ‘Konfinatu ezinezko ahotsak’ (Kiskali)

Abenduak 12, igandea
09:00 Petanka txapelketa: Gabonetako txapelketa

Abenduak 13-16
17:00-19:00 Euskarazko produktuen txokoa

Abenduak 16-19
Eskulanen, maketa eta bildumen erakusketa Kultur Etxean

Abenduak 18, ostirala
11:00-20:00 Gabonetako merkatu txikia udaletxeko plazan (Etxebarriko Katuak)

Abenduak 19, igandea
09:30 Futbol 7 txapelketa (Etxebarriko jokalari ohiak) futbol zelaian: Umore Ona, Sestao, Etxebarriko Selekzioa, Baskonia, Gernika, Galdakao
12:30-14:30 Igeriketa sinkronizatua erakustaldia kiroldegian

Abenduak 20+22
Olentzero eta Mari Domingi: telefono deiak (4-8 urte). Izena ematea: abenduaren 13tik 17ra (biak barne), www.etxebarri.eus

Abenduak 22, asteazkena
Arratsaldez Balkoi apainduen kontaketa

Abenduak 23, osteguna
17:00-20:00 Olentzero eta Mari Domingi: bisita presentziala. Gutunak ematea eta oparia jasotzea. San Antonioko Haur Hezkuntzako jolastokian. Izena ematea: abenduaren 13tik 17ra (biak barne), www.etxebarri.eus
17:00-21:00 Areto futbola txapelketa. Kiroldegia

Abenduak 24, ostirala
10:30-15:00 Olentzero eta Mari Domingi: bisita presentziala. Gutunak ematea eta oparia jasotzea. Elkartegunea (Bekosolo parkea). Izena ematea: abenduaren 13tik 17ra (biak barne), www.etxebarri.eus

Abenduak 26, igandea. San Esteban Eguna
12:30-13:30 Herri Kirolak. Frontoia
13:30-14:30 Erromeria. Udaletxeko plaza

Abenduak 27, astelehena
17:00 Haur antzerkia Kultur Etxean: Txanogorritxo eta ahatetxo itxusia (+4 urte)

Abenduak 27-Urtarrilak 5
09:00-13:00 / 09:00-15:00 Gabonetako Ludoteka (2012-2016 urteen artean jaiotakoak)

Abenduak 28-30
10:00-13:00 Gabonetako Parkea (10-12 urte). Frontoia
16:30-20:00 Gabonetako Parkea (+12 urte). Frontoia

Abenduak 28-Urtarrilak 5
09:00-13:00 Mugi zaitez Gabonak, multikirola (2015-2018 urteen artean jaiotakoak)

Abenduak 29-30
11:00-14:00 / 17:00-20:30 Gabonetako Parkea. Kiroldegia

Urtarrilak 3-5
Areto Futbola kanpusa. Kiroldegia. Info: kukuyagafs@yahoo.es

Urtarrilak 3, astelehena
18:30 Gabonetako antzerkia kiroldegian: Tartalo

Urtarrilak 5, asteazkena
17:30-20:30 Errege Magoen kabalgata. Kultur Etxetik frontoira

Urtarrilak 7-8
7: 18:00-21:30 Gabonetako Eskubaloi Txapelketa. Kiroldegia
8: 10:00-14:00 Albino Ramirez Eskubaloi Txapelkera. Kiroldegia

Urtarrilak 13-17
Keramika erakusketa (Mar de Dios). Kultur Etxea

Urtarrilak 16, igandea
09:30 Futbol 7 txapelketa. Al Garbi Liga (jokalari ohien selekzioa). Futbol zelaia

Urtarrilak 23, igandea
09:00-14:30 Herri Kirol Topaketa. Frontoia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak