→Etxebarri

Egitaraua | Gabonetako parkea, dantzaldiak eta antzerki saioak ekarriko dituzte Etxebarrira oporretan

Bero datoz aurtengo Gabonetako oporrak Etxebarrin: antzerki ikuskizunak, haur, nerabe eta gazteentzako Gabonetako Parkea, DJ saioa, dantzaldia, txokolatada eta beste hainbeste jarduera prestatu dituzte

Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, 2019an // Geuria

Bero datoz aurtengo Gabonetako oporrak Etxebarrin: antzerki ikuskizunak, haur, nerabe eta gazteentzako Gabonetako Parkea, DJ saioa, dantzaldia, txokolatada eta beste hainbeste jarduera prestatu dituzte Gabonetarako herrian, gaurtik bertatik hasita Gabonetako zuhaitzaren argien piztearekin.

Gainera, Olentzero eta Mari Domingi zein Hiru Errege Magoak ikusteko aukera izango dute herritarrek. Olentzero eta Mari Domingiren kasuan bisita presentzialak eta telefono deiak egiteko aukera izango dute txikienek.

Egitaraua | Etxebarriko Gabonak 2022

Abenduak 16, ostirala

19:00 Tony Ponpa Solidarioak eta musika, udaletxeko plazan

20:30 Gabonetako zuhaitzaren piztea, udaletxeko plazan

20:40 Bekosolo Beti Dantza Taldea, udaletxeko plazan

Abenduak 17, larunbata

11:00 – 20:00 Gabonetako Merkatu Txikia, udaletxeko plazan

16:00 Elkartasuneko igeriketa jarduera, kiroldegian

18:00 Antzerkia, Goikoa Nagusien Etxean

19:30 ‘Munduari Bira 80 Egunetan’ Gabonetako antzerkia, frontoian

Abenduak 18, igandea

09:00 – 14:00 Pala Egokitutako Bizkaiko Txapelketa, frontoian

11:00 – 20:00 Kale antzerkia txu-txu trenean, kiroldegia-Zintururin

Abenduak 19, 20 eta 22

17:00 – 20:00 Olentzero eta Mari Domingi: telefono deiak

Etxebarria aita-semea Trikitilariak, 2019ko Gabonetan // Geuria

Abenduak 20, asteartea

Balkoi apainduen zenbaketa

Abenduak 22, osteguna

18:00 – 20:00 Dantzaldia eta txokolatada, frontoian

Abenduak 23, ostirala

17:00 – 20:00 Olentzero eta Mari Domingi: bisita presentzialak

Abenduak 24, larunbata

10:30 – 15:30 Olentzero eta Mari Domingi: bisita presentzialak

Abenduak 26, astelehena

11:30 – 13:30 San Esteban eguna. Herri kirol tailerra, frontoian

18:00 San Esteban eguna. Emakumezkoen Pilota Txapelketa, frontoian

20:00 San Esteban eguna. Erromeria, udaletxeko plazan

Abenduak 27 – urtarrilak 5

09:00 – 15:00 ‘Negulekuak’, goizez eta egun osokoa

Abenduak 28 – 29

11:00 – 20:30 Haurrentzako Gabonetako Parkea

Abenduak 28 – 30

11:00 – 20:30 Nerabe eta gazteentzako Gabonetako Parkea

Abenduak 28, asteartea

18:00 – 20:00 Jaiotza erakusketa eta Gabon kantak, Behekoa Nagusien Etxean

Abenduak 30, ostirala

20:00 Bertso-poteoa, udaletxeko plazan

22:00 – 01:00 Gazteentzako DJa, udaletxeko plazan

Urtarrilak 2, astelehena

17:30 ‘Misterioa ikasgelan’ umeentzako antzerkia, Kultur Etxean

Urtarrilak 5, larunbata

17:30 Errege Magoen Kabalgata, Kultur Etxean

19:15 Errege Magoen Kabalgata, frontoian

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak