Datorren abenduaren 8an Gabonetako Diorama tailerra prestatu du Etxebarriko Krea Lagun Elkarteak, goizeko eta arratsaldeko txandekin. Dioramak neurri handiko panorama edo mihiseak dira, bi aldeetatik margotutako irudi ezberdinekin. Leku ilun batean argi-jokoen bidez, hainbat irudi sortzen dira eta mugimendu-sentsazioa ematen du.
Tailerrean parte hartzeko interesdunek izena eman beharko dute krealagunelkartea@gmail.com e-postara idatziz edo 605 733 301 edo 657 737 922 telefono zenbakietara deituz.
