→Etxebarri

Talde saioak, hitzaldiak eta tailerrak antolatu dituzte Etxebarriko Guraso Topagunean

Otsailaren 13tik martxoaren 27ra Guraso Topagunearen edizio berria antolatu dute Etxebarrin

Guraso Topagunea 2022 // Etxebarriko Udala

Otsailaren 13tik martxoaren 27ra Guraso Topagunearen edizio berria antolatu dute Kukullaga HLHI ikastetxeak, Elkar IGEk, Etxebarri BHI ikastetxeak, Bidea Sortzen IGEk eta Harribide Fundazioak Udalaren babesarekin, Etxebarrin.

Asteroko saioetako talde bakoitzak gai jakin bat landuko du dinamizatzaile aditu batekin. Hitzaldietan, ostera, Autonomia nola landu, Hazkuntzako tresnak, adimen emozionala, Bullinga, Eskola jazarpena eta ziberbullinga jorratuko dituzte. Hezkuntza-une partekatuen helburua, bestalde, familiek euren galderak eta kezkak partekatzea da hezitzaile eta aholkulari zerbitzu baten bidez ordu terdiko saioetan. Familia tailerretan sukaldaritza eta adierazpen-mugimendua landuko dira asteburuetan.

Janaria // Unsplash

Saioak doakoak izango dira adin askotako lagunentzat eta interesdunek izena eman beharko dute asteroko saioetan, hezkuntza-une partekatuetan, hitzaldietan eta familia tailerretan parte-hartzeko. Informazioa handitzeko idatzi e-posta gurasotopagune@harribide.org helbide elektronikora.

Egitaraua | Guraso Topagunea 2023

Asteroko saioak

– Otsailak 17 eta 24 – martxoak 3, 10, 17 eta 24.  0-2 urte bitarteko haurrak 15:00 – 16:30, Haurreskola Barandiaran edo Zintururi

– Otsailak 16 eta 23 – martxoak 2, 9, 16 eta 23. 2-6 urte bitarteko haurrak 15:00-16:30, Tarrasta

– Otsailak 13 eta 17 – martxoak 6, 13, 20 eta 27. 7-10 urte bitarteko haurrak 15:00-16:30, Kukullaga ikastetxea

– Otsailak 20 eta 27 – martxoak 6, 13, 20 eta 27. Nerabeak 15:00-16:30, Kultur Etxea

– Otsailak 16 – martxoak 2, 16 eta 23. Bikoteak 18:30-20:00, Kultur Etxea

Hezkuntza-une partekatuak

Haur eta Lehen Hezkuntza

– Otsailak 15 – martxoak 1, 15 eta 29. 3-10 urte bitarteko haurrak 09:30-11:00

– Otsailak 15 – martxoak 1, 15 eta 29 10 urteko haurrak eta nerabeak 11:00-12:30

– Otsailak 15 – martxoak 1, 15 eta 29 Arratsaldeko taldea 15:00-16:30

Hitzaldiak

– Otsailak 20, astelehena ‘Eskolako zereginetan laguntzeko autonomia nola sustatu’ 17:30-19:00, Kultur Etxea

– Martxoak 13, astelehena ‘Hazkuntzan tresna-kaxa betez: emozioen mugak eta kudeaketa’ 17:30-19:00, Kultur Etxea

– Martxoak 27, astelehena Nola sustatu lankidetza adimen emozionaletik’ 17:30-19:00, Kultur Etxea

Lehen eta Bigarren Hezkuntza

– Martxoak 6, astelehena ‘Bullyinga, eskola-jazarpenak eta ziberjazarpenak’ 17:30-19:00, Kultur Etxea

Familia tailerrak

– Martxoak 5, igandea, Sukaldaritza tailerra 7-10 urteko haurrentzako 11:00-12:30, Talka Gaztegunea

– Martxoak 11, larunbata, Sukaldaritza tailerra 3-6 urte bitarteko haurrentzako 11:00-12:30, Talka Gaztegunea

– Martxoak 16, osteguna, Mugimendu espresiboko tailerra 6 urtetik gorako umeentzako 17:30-19:00, Talka Gaztegunea

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak