→Etxebarri

Herri Krosa eta Patin lasterketa antolatuko dituzte martxoan Etxebarrin

2019ko Etxebarriko Herri Krosa // Geuria

Herri lasterketak antolatuko dituzte berriro Etxebarrin. Hain zuzen ere, Herri Krosaren 26. edizioa eta Patin lasterketaren 10. edizioa antolatuko dituzte martxoaren 13an, igandez. Guztira lau lasterketa izango dira: 2 kilometroko patin lasterketa, 10 kilometroko patin lasterketa, 2 kilometroko Herri Krosa, eta 10 kilometroko Herri Krosa.

Lasterketetan parte hartzeko interesdunek izena eman behar dute www.sportmaniacs.com webgunearen bitartez. Otsailaren 27ra arte prezioa 10 eurokoa da, eta egun horretatik aurrera martxoaren 12ra arte 15 euro ordaindu beharko dira, eta egunean bertan 20 euro. Etxebarritarrek 5 euro ordainduko dituzte eta txikiek doan parte hartu ahalko dute.

Ordutegiak

10:30 Patinak (2 km) | Lehiaketatik kanpo Adinez Nagusiak – Txikiak
11:00 X. Patin-lasterketa (10 km)
12:00 Lasterketa (2 km)
12:30 XXVI Herri Krosa Etxebarri (10 km. Homologatua RFEA)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak