→Etxebarri

Iker Lopez izango da LVPren alkategaia Etxebarrin 2023ko udal hauteskundeetan

Gaur egun Hirigintza, Euskara, Hezkuntza eta Familia zinegotzia eta alkateordea da Iker Lopez // LVP

2023an udal hauteskundeak izango dira. Pixkanaka ari gara Hego Uribe eskualdeko hautagaiak ezagutzen. Etxebarrin, Loren Oliva egungo alkateak ez zuela berriro errepikatuko iragarri ondoren, LVP (La Voz del Pueblo) plataformak gaur eman du bere hautagaiaren izena: Iker Lopez. 

Gaur egun Hirigintza, Euskara, Hezkuntza eta Familia zinegotzia eta alkateordea da. “Herrian 20 urte baino gehiago bizitzen daramatzan etxebarritarra da, herriko gizarte eta bizitza kulturalean integratzen jakin izan duena, bai bera eta baita bere familia ere. Talde honek defendatzen dituen baloreak hasieratik ulertu eta bereganatu dituena, balore horiekin eta taldearekin konprometituz ahalik eta Etxebarri hoberena lortzearen alde lan egiten jarraitzeko”, diote LVPtik. Lopezek 49 urte ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak