Sareak

☉ Etxebarri

Etxebarriko Inauteriak otsailaren 16tik 18ra antolatuko dituzte

|

Talka Gazteguneko zenbait gazte mozorrotuta 2022ko azaroan // Argazkia: Talka Gaztegunea (Instagram)

Otsaila heldu da: mozorrotzeko garaia. Otsailaren 9ko asteburuan ospatuko dira Inauteriak lekua askotan, eta beste askotan hurrengo astean, otsailaren 16ko asteburuan. Etxebarriren kasua da azken hori, esaterako.

Otsailaren 16an umeentzako tailerrak antolatuko dituzte, hilaren 17an mozorro desfilea egongo da Amezola kalean eta hilaren 18an Inauterietako Jaia eta txokolatada.

Etxebarri / Inauteriak 2024

Otsailak 10, larunbata
18:00 Inauteri Jaia Talka Gaztegunean (12-15 urte). Aldez aurretik izena eman behar da
18:00-21:00 Nagusien Inauteriak: Mozorro-dantza Goikoa Jubilatuen Etxean

Otsailak 16, ostirala
17:00-19:00 Tailerrak eta musika Kultur Etxean (5-9 urte). Aldez aurretik izena eman behar da

Otsailak 17-18
–:– Scape Room Tarrasta Gaztegunean (10-11 urte). Aldez aurretik izena eman behar da

Otsailalk 17, larunbata
15:00 Gazte Inauteriak: Bazkaria Kultur Etxean (+16 urte)
17:00-18:00 Mozorro lehiaketa (txikiak) frontoian
18:00  Poteoa + Txaranga tabernetan zehar
18:00-21:00 Nagusien Inauteriak: Maiteminduen dantza Kultur Etxean
18:30-19:00 Familia Inauteriak: Desfilea Aita Eusebio Arcelai plazatik udaletxeko plazara
19:30-21:00 Mozorro lehiaketa (helduak) frontoian
19:30-21:00 Disko Fest Txiki karpan
21:00 Musika Zintururi plazan
22:00-01:30 Super Disko Fest karpan

Otsailak 18, igandea
18:00-20:00 Nagusien Inauteriak: Dantza, mozorro lehiaketa eta txokolatada Behekoa Jubilatuen Etxean

☉ Etxebarri

Programa / Kukullagako jaiak 2024

|

Besteak beste, Artzain txakurren erakusketa izango da Kukullagako jaietan // Geuria

Gaur hasiko dira Kukullagako jaiak, Etxebarrin! Irailaren 15era arte hogeina ekitaldi antolatu ditu Jai Batzordeak.

Egitaraua / Kukullagako jaiak 2024

Irailak 13, ostirala
18:30 Auzoan poteoa Primo Bayoren animazioarekin, kiroldegiko tabernatik
20:00 Txupinazoa San Antonio etorbidean
21:00 Herri afaria San Antonio etorbidean
21:30 Guitarra Cow Boy San Antonio etorbidean
23:00 Rool DJ San Antonio etorbidean

Irailak 14, larunbata
09:30 Indaba lehiaketaren hasiera. Izena ematea 12:00ak baino lehen
10:45 Orienting tailerra familia osoarentzat Eskenatoki plazan
11:45 Haurrentzako puzgariak eta jolas tradizionalak Eskenatoki plazan
14:30 Indabak aurkeztea San Antonio etorbidean
17:30 Mus txapelketa Coto tabernan
18:00 Magia ikuskizuna: Nicolás Chevalie
19:00 Hirugihar-jana La Plaza tabernan
19:00 Haurrentzako animazioa: DJ Kaktus
20:00 Patxangeoa Alo tabernan
23:00 Dantzaldia San Antonio etorbidean: Stereo Star Band

Irailak 15, igandea
09:30 Paella, sangria eta tortilla txapelketen hasiera. Izena ematea 12:00ak arte
11:45 Artzain txakur erakusketa Atzeko plazan
13:30 Apar jaia San Antonio etorbidean
14:30 Paellak, sangria eta tortillak aurkeztea San Antonio etorbidean
17:30 Igel-toka lehiaketa San Antonio etorbidean
18:00 Txokolatada San Antonio etorbidean
18:30 Malabareak San Antonio etorbidean
19:30 Txitxarrilloa San Antonio etorbidean: Orquesta Laklandestina
21:00 Sari banakera San Antonio etorbidean
21:30 Jaien amaiera eta su artifizialak

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Zabor tasa igoko du 2025ean Etxebarriko Udalak, Europak hala behartuta

Araudi berrien arabera, zaborraren bilketaren gastua herritarrek eta enpresek hartu behar dute beren gain

|

Oraindik ez dute igoera zenbatekoa izango den zehaztu // Geuria

Datorren urtean gora egingo du zabor tasak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri gehienetan, eta horren berri eman die Etxebarriko Udalak herritarrei. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu Etxebarrin igoera hori zenbatekoa izango den: “Zaborraren tasa berria datorren urteko aurrekontuan islatuta egon behar da eta, hortaz, 2024a amaitu baino lehen eztabaidatu eta onartu behar dugu osoko bilkura batean”, diote udal ordezkariek.

Tasaren igoera hori Europako Hondakinen Zuzentaraua eta Estatuko hondakinen eta lurzoru kutsatuen legea ekonomia zirkular baterako betetzearen ondorio da. Araudi berrien arabera, hondakinen kudeaketak “zero kostua” izan behar du erakunde publikoentzat, eta horrek esan nahi du zaborraren bilketaren eta tratamenduaren gastua sortzen duenak bere gain hartu behar duela, hau da, herritarrek eta enpresek.

Gaur egun gastuen eta zabor tasarengatiko diru-sarreren arteko aldea % 40 ingurukoa da Etxebarrin. Nolanahi ere, eta Europako araudiek eskatzen duten bezala, Udala lanean ari da “sortze bakoitzeko ordainketa” sistema bat ezartzeko, erabiltzaile bakoitzeko zerbitzuaren benetako kostua islatzeko. Horrek esan nahi du hondakin gehiago sortzen dituzten erabiltzaileek gehiago ordainduko dutela. Era berean, Udala zaborren tasaren igoeraren eragina arintzeko hainbat neurri aztertzen ere ari da. Horien artean daude, besteak beste, gutxieneko birziklatze organikoa betetzen duten erabiltzaileentzako hobari fiskalak, hondakin gutxiago sortzen dituzten erabiltzaileak saritzeko “sortzeagatiko ordainketa” sistemak ezartzea eta hondakinen murrizketa, berrerabilera eta birziklapena sustatzeko sentsibilizazio kanpainak.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko dendetan on line erosteko merkataritza plataforma aurkeztu du Udalak

Hilabete honetan webgunearen lehen bertsioa martxan jarri dute, eta etorkizun hurbilera begira erosketak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek

|

Etxebarri airetik // Etxebarriko Udala

Udalerriko saltokiei laguntzea eta hurbileko ekonomia bultzatzea. Hori da Etxebarriko Udalak aurkeztu berri duen GO!!ETXEMARKET online merkataritza-plataformaren helburua. “Tresna berritzaile honen bidez, bizilagunek aukera dute bertako dendetako ehunka produkturen artean klik bakar baten bidez nabigatzeko eta erosketak edozein unetan egiteko” diote.

Hilabete honetan webgunearen lehen bertsioa martxan jarri dute, eta etorkizun hurbilera begira erosketak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek. Udalaren arabera sistema hau denda fisikoaren “osagarri” izango da. Elikadura, moda, estetika, papergintza, informatika edo burdindegia aurkitu daitezke Go!!Etxemarketen.

Europar Batasunaren NextGeneration laguntza lerroaren bitartez finantzatu dute ekimen berritzaile hau, “tokiko merkatariek eraldaketa digitalarekin bat egin dezaten”. eta eraldaketa hori funtsezkoa delako “lehiakortasuna handitzeko eta merkataritza hurbil eta iraunkor baten biziraupena bermatzeko” borobildu dute udal arduradunek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Argazkiak / Eta Kitto kuadrillak irabazi du Sokatira lehiaketa Etxebarriko jaietan

|

Sokatira lehiaketa errotuta dago jada Etxebarriko jaietan. Aurtengoa zortzigarren edizioa izan da eta partaide zein ikusle andana bildu ditu. Txapelduna Eta Kitto kuadrilla izan da, bigarren De Perdidos al Rio eta hirugarren Bekosolotarrak.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Bideoa / Drift ikuskizunak abiadura biziak eta adrenalina ekarri ditu Etxebarriko jaietara

|

Etxebarriko jaietan Motor Eguna da gaur. Ildo horretan, besteak beste, Drift ikuskizuna izan da Barrondo industriagunean. Abiadura biziak, adrenalinak, goma erreak eta keak hurbilarazi ditu etxebarritarrak.

Osorik irakurri