Sareak

☉ Etxebarri

Gizon bat atxilotu dute Etxebarriko jaietan eraso matxista bat egitea leporatuta

Ukituengatik emakume batek salaketa jarri du bart Ertzaintzan eta ikerketa abiarazi dute. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur

|

Ertzaintzan erregistratu du emakume batek eraso matxista baten salaketa // Argazkia: Pixabay, Pexels

Etxebarriko jaiak bukatu dira, eta ez herritarren gehiengoak nahiko lukeen bezala.

Bart ukituengatik eraso matxista bat salatu du emakume batek Ertzaintzan.

Kasua ikerketapean dago, baina El Correo egunkariak zabaldu duenez, gizon bat atxilotu dute.

Erasoa modu publikoan salatzeko asmoz, elkarretaratzea deitu du Jai Batzordeak jaien amaiera ekitaldia baino lehen.

☉ Etxebarri

Eder Lozano Heras: “Gure helburua da umeek 112ra deitzen ikastea eta larrialdi-zerbitzuak heldu aurretik zer egin behar duten jakitea”

Prebentzioaren eta Segurtasunaren Astea da Etxebarriko Kukullaga ikastetxean eta bertara hurbildu gara gaur goizean!

|

Prebentzioaren eta Segurtasunaren Astean murgildurik daude Kukullaga ikastetxeko ikasleak. Gaur, esaterako, Euskadiko Osasun Larrialdietako Teknikarien Elkarte Profesionaleko (EusTES), Gurutze Gorriko, Osakidetzako Larrialdietako, Udaltzaingoko, Ertzaintzako eta Suhiltzaileetako teknikari eta langileak izan dira prestakuntza ematen Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei.

Eder Lozano Heras osasun-larrialdietako teknikaria da (OLT) eta gaur bertan Kukullaga ikastetxean egin dutena azaldu digu: “Gure helburua da umeek 112ra deitzen ikastea eta larrialdi-zerbitzuak heldu aurretik zer egin behar duten jakitea”.

Besteak beste, Bihotz-biriketako Bizkortzea eta Heimlichen maniobrak zelan egin, eta sute baten aurrean zer egin ikasi dute ikasleek. Gainera, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren lana eta Gurutze Gorriko eta ZIU mugikorreko anbulantzietan zer dagoen ikusi dute.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Lehen sorospenei buruzko ikastaroa jasoko dute Etxebarriko Kukullagako ikasleek

Bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak eta desfibriladore erdiautomatikoak erabiltzea ikasteaz gain, bide-segurtasuna edo indarkeria adibideak identifikatzea ikasiko dute Lehen Hezkuntzako ikasleek

|

Besteak beste, bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak egiten ikasiko dute LHko 3. mailako ikasleek // Etxebarriko Udala

Kukullaga ikastetxeko ikasleak Prebentzioaren eta Segurtasunaren Astea izango dute gaurtik ostiralera bitartean. Besteak beste, bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak eta desfibriladore erdiautomatikoak erabiltzea ikasteaz gain, bide-segurtasuna edo indarkeria adibideak identifikatzea ikasiko dute Lehen Hezkuntzako ikasleek.

Egunero gai jakin bati buruzko ikastaroa jasoko dute eta tailerrak Euskadiko Osasun Larrialdietako Teknikarien Elkarte Profesionaleko (EusTES), Gazteen Gurutze Gorriko, Osakidetzako, Udaltzaingoko, Ertzaintzako, Suhiltzaileetako, Etxebarriko TratuOn proiektuko eta Tarrasta Gazteguneko ordezkariek eskainiko dituzte.

Prebentzioaren eta Segurtasunaren Astea urtero antolatzen dute ikastetxearen eta ikasleen balorazio onen ostean, bide-segurtasuna, haurren tratu ona, larrialdiak eta osasuna bezalako gaietan hezteko.

“Etxebarriko Udalak ikasleak txikitatik prebentzioaren eta segurtasunaren arloan lantzearen eta prestatzearen aldeko apustua egiten du, komunitate osoaren bizitza eta ongizatea babestuko dituzten ohiturak sustatzeko”, diote udal ordezkariek.

Etxebarri | Prebentzioaren eta Segurtasunaren Astea

Urtarrilak 12, astelehena
‘Indarkeria identifikatzea gustatzen zaidanetik eta gustatzen ez zaidanetik’ prestakuntza Etxebarriko TratuOn proiektuaren eskutik
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat

‘Bide-hezkuntza eta istripuetako hasierako arreta’ prestakuntza EusTES, Gazteen Gurutze Gorria era Udaltzaingoaren eskutik
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat

Urtarrilak 13, asteartea
‘112 eta Babes Zibila’ prestakuntza Osakdetzaren eskutik
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzat

Urtarrilak 14, asteazkena
‘Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) eta desfibriladore erdiautomatikoaren (KDEA) erabilera’ prestakuntza EusTESen eskutik
Lehen Mailako 5. mailako ikasleentzat

Urtarrilak 15, osteguna
‘Etxeko arrikuak era larrialdi-zerbitzuek zer egiten duten jakiteko’ prestakuntza EusTES, Gurutze Gorria, Osakidetza, Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren eskutik
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat

Urtarrilak 15-16
‘Idarkeria adibideen bidez identifikatzea’ prestakuntza Tarrasta Gaztegunearen eskutik
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria’ saria berritu du Etxebarriko Udalak

|

Saria 17 udali berritzeko ebazpena argitaratu du Espainiako Gobernuak // Etxebarri Bizi

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak ‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria’ saria 17 udali berritzeko ebazpena argitaratu du. Tartean, Etxebarriko Udalari.

“Aitorpen hori bereizgarri bat baino askoz gehiago da: berresten du Etxebarriko Udalak hasi duen bidea — berrikuntzan, jasangarritasunean, parte-hartzean eta eraginkortasunean oinarritua — fruituak ematen ari dela. Etengabeko lana islatzen du, beti helburu argi batekin: Etxebarriko herritar guztien bizi-kalitatea hobetzea”, diote udal ordezkariek.

‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria’ saria jaso duten hiri guztiak Innpulso Sarearen parte dira. Sare hori tamaina guztietako 109 hirik osatutako topagune bat da, iraunkortasun ekonomikoarekin eta berrikuntzarekin nolabait konprometituta daudenak. Sare horretan, udalerriek esperientziak eta proiektuak partekatzeko aukera dute, udalen arteko lankidetza sustatuz eta beste udalerri batzuetatik ikasteko aukerak sortuz.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Istripu baten ondorioz N-634 errepidea itxi dute Etxebarrin, Bilborako norantzan

|

N-634 errepidean, 105. kilometro-puntuan izan da istripua, Etxebarrin // Utzitakoa

9:00ak aldera ibigailu baten eta anbulantzia baten arteko trafiko istripua gertatu da N-634 errepidean, 105. kilometro-puntuan, Etxebarri parean. Ezbeharraren ondorioz, bidea erabat itxi behar izan dute Bilborako norantzan, eta horrek auto-ilarak eta eragozpenak sortu ditu inguruko sarbideetan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuak bertan ari dira lanean ezbeharra kudeatzeko, eta hiru zauritu daude. Une honetan, trafikoa bideratzen ari dira eta gidariei arretaz ibiltzeko edo ordezko bideak erabiltzeko gomendioa luzatu diete.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Argazkiak | Aterki azpian ongi etorria eman diete Olentzerori eta Mari Domingiri Etxebarrin

|

Abenduak 24 dituen honetan Olentzero eta Mari Domingi sartuko dira gure etxeetan opariak banatzera. Baina lanean hasi aurretik, harrera egin diete goizean Etxebarrin. Euripean, Zintururi plazatik kalejira egin dute Etxebarriko frontoiraino. Bertan izan gara!

Osorik irakurri