→Etxebarri

Grafikoak | Etxebarriko jaiotza-tasaren booma apaldu da, baina hazkundea eman da herrian 2017tik

Jaiotza-tasa Etxebarrin beti izan da azpimarratzekoa azken urteotan. Eskualdeko zein EAEko jaiotza-tasarik altuenetarikoa izan du urte luzez Etxebarrik. 2021ean 73 ume jaio ziren herrian (eta beste horrenbeste herritar hil ziren), 2001etik gaur egunera arte izan duen zenbatekorik txikiena (2001ean 56 ume jaio ziren Etxebarrin). 2017tik aurrera jaiotza-tasa herrian gutxiagotzen ari da: boom handiena 2010ean eta 2011an eman zen 171 jaiotzekin. Hain zuzen ere, 2011tik aurrera Etxebarriko biztanleria hazi egin da urtetik urtera: orduko 9.644 biztanletik gaur egungo 11.535 biztanlera.

“Udalerriko jaiotza-tasak azken bi urteetan beherakada txikiak jasan dituen arren, Etxebarrik ia bikoizten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoko zifra hori”. Albiste hori publikatu genuen 2014. urtean. Hain zuzen ere, nahiz eta jaiotza gutxiago izan, 2014an bertan Bekosolo Haurreskolan bi gela berri egokitu zituzten. Hala ere, 2012tik aurrera jaiotza-tasa apaltzen joan da eta 2020an 2003ko jaiotza kopuruetara heldu zen (85 jaiotza).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak