Sareak

☉ Etxebarri

Ekainean zabalduko dituzte Etxebarriko liburutegiak, “osasun neurri guztiekin”

Ekainaren 1ean zabalduko dituzte Etxebarriko udal liburutegiak. Momentuz zerbitzu hauek soilik eskainiko dituzte: mailegu-zerbitzu presentziala eta irakurtzeko aretoa 16 urtetik gorako ikasleentzat.

|

Bekosolo Liburutegia // Argazkia: David Perosanz, Google Maps

Ekainaren 1ean, astelehenez, zabalduko dituzte Etxebarriko udal liburutegiak. Egoera berrira egokituta, momentuz zerbitzu hauek soilik eskainiko dituzte: mailegu-zerbitzua liburutegietara bertaratuz, beti ere aurretiaz eskatuta; eta aretoan irakurtzea, soilik 16 urtetik gorako ikasleentzat.

“Gure asmoa da ahalik eta zerbitzu onena eskaini ahal izatea, une honetan gauden momentua kontuan hartuta, eta pixkanaka, liburutegiko gainerako eskaintza gehitu ahal izatea”, diote Udaletik.

Mailegu-zerbitzuari dagokionez, oraingoz ezingo da apalategietara sartu, eta interesdunek liburuak telefonoz edota emailez eskatu beharko dituzte. Ondoren, liburutegian bertan jasoko dute eskatutakoa. Erabiltzaileak banaka bertaratuko dira, mendekotasuna duten pertsonak eta 14 urtetik beherakoak izan ezik. Kasu horietan, lagunduta bertaratu ahal izango dira. Barrura sartu ahal izateko, erabiltzaileek maskara eduki beharko dute eta bi metroko distantzia sozialari eutsiz.

Liburutegiak ohiko ordutegian egongo dira zabalik: San Antoniokoaren kasuan, astelehenetik ostegunera 10:00etatik 12:55era eta 16:00etatik 19:55era, eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara; eta Bekosoloren kasuan astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:55era eta 16:00etatik 19:55era.

San Antonioko liburutegiarekin harremanetan jartzeko 94 440 60 10 telefono zenbakia eta sanantonioliburutegia@etxebarri.eus helbide elektronikoa daude, eta Bekosolo liburutegiarekin harremanetan jartzeko 94 426 41 67 telefono zenbakia eta bekosololiburutegia@etxebarri.eus helbide elektronikoa.

Segurtasuna bermatzeko neurriak

Osasun-agintarien gomendioetan adierazitako beharrezko neurri guztiak ezarriko dituzte Etxebarriko liburutegietan. Hala nola, egunero zorrotz garbituko dituzte liburutegiak; mostradoreetan babes-pantailak jarriko dituzte; ateak irekita mantenduko dituzte, heldulekurik hartu behar ez izateko; gel hidroalkoholiko banagailuak jarriko dituzte; erabili eta botatzeko eskularruak emango dituzte; edukiera % 50era murriztuko dute; eta komunak itxita mantenduko dituzte.

☉ Etxebarri

Lasaitasuna mantentzeko deia luzatu du Etxebarriko alkateak, “sexu erasoaren ikerketari aurre hartu gabe”

|

Iker Lopez Etxebarriko alkatea (bigarrena ezkerretik) ekainaren 9an sexu erasoa salatzeko elkarretaratzean // Geuria

Sexu erasoa salatu zuen emakume batek pasa den astean San Antonioko jaietan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina momentuz ez dute inor inputatu.

Ikerketak aurrera jarraitzen duen honetan, Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du: “Ekainaren 8an goizeko 00:00etatik 07:00ak bitartean Eskubaloia eta Areto Futboleko txosnen aurrean dauden komun publikoak erabili zituen edozein pertsonak Ertzaintzarekin kolaboratu dezake, elkarrizketatua izateko bere datuak emanez”.

Ikerketan lagundu dezaketen herritarrek 946 075 360 telefono zenbakira deitzea eskatu dute Ertzaintzatik.

Bitartean, ikerketa horren barruan deklarazioa hartzen ari da Ertzaintza ostiral arratsaldean eta larunbat goizaldean biktimarekin ikusi zituzten pertsonei.

Mehatxu mezuak

Iker Lopez Etxebarriko alkateak komunikatu bat zabaldu du: “Ertzaintzak bere kezka helarazten dit, deklarazioa hartu duten pertsonen familia-inguruan mehatxu mezuak jaso dituztelako”.

“Hau lasaitasunerako deia da, ez dio batere laguntzen egun hauetan bizitzen ari garen egoera latzari, inor epaile bihurtzen saiatzea, ondorioak ateratzea, eta salatutako gertakarien aurreko orduetan biktimarekin ikusi izanagatik deklaratzera deituak izan diren pertsonen familiei ere eragiten dieten ekintzak edo mehatxuak zabaltzea. Uste dut garrantzitsua dela ikerketari bere bidea egiten uztea, eta Ertzaintzak atera ditzala atera beharreko ondorioak, egun hauetan jasotzen ari diren testigantzetan eta frogetan oinarrituta”, adierazi du Lopezek.

Ildo horretan, biktimari “erabateko elkartasuna” adierazi dio Lopezek, eta herritarrei mezu bat helarazi die Etxebarriko alkateak: “Lasaitasuna mantentzeko gai izan gaitezen eskatu nahi dizuet, ez diezaiogun ikerketari aurrea hartu eta ez ditzagun gizarte eta herri mailan inori laguntzen ez dioten akatsak egin”.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

San Antonioko jaietan gertatutako sexu erasoa ikertzeko herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak

|

Ekainaren 9an sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten ehunka herritarrek Zintururin // Geuria

Sexu erasoa salatu zuen emakume batek pasa den astean San Antonioko jaietan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina momentuz ez dute inor inputatu.

Ikerketak aurrera jarraitzen duen honetan, Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du: “Ekainaren 8an goizeko 00:00etatik 07:00ak bitartean Eskubaloia eta Areto Futboleko txosnen aurrean dauden komun publikoak erabili zituen edozein pertsonak Ertzaintzarekin kolaboratu dezake, elkarrizketatua izateko bere datuak emanez”.

Ikerketan lagundu dezaketen herritarrek 946 075 360 telefono zenbakira deitzea eskatu dute Ertzaintzatik.

Bitartean, ikerketa horren barruan deklarazioa hartzen ari da Ertzaintza ostiral arratsaldean eta larunbat goizaldean biktimarekin ikusi zituzten pertsonei.

Mehatxu mezuak

Iker Lopez Etxebarriko alkateak komunikatu bat zabaldu du: “Ertzaintzak bere kezka helarazten dit, deklarazioa hartu duten pertsonen familia-inguruan mehatxu mezuak jaso dituztelako”.

“Hau lasaitasunerako deia da, ez dio batere laguntzen egun hauetan bizitzen ari garen egoera latzari, inor epaile bihurtzen saiatzea, ondorioak ateratzea, eta salatutako gertakarien aurreko orduetan biktimarekin ikusi izanagatik deklaratzera deituak izan diren pertsonen familiei ere eragiten dieten ekintzak edo mehatxuak zabaltzea. Uste dut garrantzitsua dela ikerketari bere bidea egiten uztea, eta Ertzaintzak atera ditzala atera beharreko ondorioak, egun hauetan jasotzen ari diren testigantzetan eta frogetan oinarrituta”, adierazi du Lopezek.

Ildo horretan, biktimari “erabateko elkartasuna” adierazi dio Lopezek, eta herritarrei mezu bat helarazi die Etxebarriko alkateak: “Lasaitasuna mantentzeko gai izan gaitezen eskatu nahi dizuet, ez diezaiogun ikerketari aurrea hartu eta ez ditzagun gizarte eta herri mailan inori laguntzen ez dioten akatsak egin”.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko Institutuak eTwinning 2024 saria jaso du, hizkuntza-gaitasunak garatzeko proiektuarekin

|

Etxebarri Institutuko Batzilergoko 1. eta 2. mailako Biologia eta Geologiako ikasleek hartu dute parte proiektuan // Etxebarri Bizi

Etxebarriko Institutuko batxilergoko 1. eta 2. mailako Biologia eta Geologiako ikasleek Erasmus+ programako eTwinning 2024 saria jaso dute, 2022-2023 ikasturtean garatutako ‘Mikro & Nano’ proiektuarekin.

Proiektua jatorrizko hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan hizkuntza-gaitasunak garatzea datza, hainbat ikaskuntza-eremu erabiliz.

“Proiektuari esker, ikasleek jatorrizko hizkuntzan eta atzerriko hizkuntzan hizkuntza-gaitasuna garatu ahal izan zuten, bai eta gaitasun digitala ere, hainbat tresna digital, sozial eta hiritar erabiliz, ekimenaren zentzua eta espiritu ekintzailea, kontzientzia eta adierazpen kulturalak, gaitasun zientifikoa, pentsamendu kritikoa eta ikasten ikastea”, diote Institutuko eTwinning proiektuko arduradunek.

Etxebarriko ikasleekin batera proiektu honetan lanean izan dira Espainiako, Tunisiako, Bulgariako, Italiako eta Portugalgo ikasleak. “Guztira 200 ikaslek elkarrekin eta modu telematikoan lan egin dute, ikuspegi humanistiko, zientifiko eta sozial batetik ikaskuntza-eremu desberdinetako mikro eta nanoari buruz”, diote.

Saria Espainiako Hezkuntza Ministerioko Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Prestakuntzaren Institutuak (INTEF) ematen du. Amaya Alonso Cabria Etxebarriko Institutuko irakaslea eta eTwinning proiektuko arduradunak Bruselako Europako Parlamentua bisitatuko du eta sari banaketan parte hartuko du.

Etxebarriko Institutuaz gain, eTwinning saria jaso dute Gasteizko Armentia Ikastolak, Iruñeko Julio Caro Baroja Institutuak eta Sevillako Velazquez, Pino Montano eta Antonio Machado institutuek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Argazkiak / San Antonioko jaietan jazotako sexu erasoaren aurrean erantzun du herriak

|

Ekainaren 8ko goizean, San Antonioko jaien lehen gaua eta gero, emakume batek sexu erasoa jasan zuela salatu zuen.

Gaur 17:00etan elkarretaratzea deitu dute Jai Batzordeak eta Etxebarriko Udalak Zintururi plazan. Ehunka herritar batu dira, ‘Erasorik ez, erantzunik gabe’ lemapean.

Arratsaldeko hau bigarren kontzentrazioa izan da; lehena atzo gauerdian egin zuen Jai Batzordeak eta larunbat gaueko ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituzten.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

San Antonioko jaietan jazotako sexu erasoa gaitzetsi dute Etxebarriko Udalak eta Jai Batzordeak

Komunikatua atera dute gaur goizean Etxebarriko Udalak eta San Antonioko Jai Batzordeak: bigarren elkarretaratze bat deitu dute gaur 17:00etan

|

Sexu erasoa salatu du emakume batek San Antonioko jaietan, Etxebarrin. Gertaerak larunbat goizean jazo ziren, eta bart 00:30ean elkarretaratzea egin zuen Jai Batzordeak. Gainera, larunbat gaueko ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituzten.

Gaur goizean komunikatua publikatu dute Etxebarriko Udalak eta Jai Batzordeak: “San Antonioko Jai Batzordetik, txosnetatik eta Udaletik erabateko gaitzespena adierazi nahi dugu, eta biktimari gure elkartasun osoa helarazi nahi diogu”.

Ildo horretan, bigarren elkarretaratze bat deitu dute gaurko (ekainak 9) 17:00etan Zintururi plazan: “Gure jaiak elkartzeko eta ondo pasatzeko guneak dira, eta askatasuna eta bizikidetza errespetatuz gozatu nahi duten pertsona guztiak daude gonbidatuta. Ez dira ongi etorriak izango mezu hori ulertzen ez duten eta bestelako helburuak dituzten pertsonak”, diote.

Etxebarriko Udalak eraso matxisten aurkako protokoloa aktibatu zuen atzo, aurkeztutako salaketaren ondorioz: “Atzo goizean, Jai Batzordeko aginteei eta txosnako arduradunei eman zitzaien erasoen berri”, diote.

Ertzaintza eta Etxebarriko Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari dira.

Osorik irakurri