→Etxebarri

Loren Oliva ez da 2023ko udal hauteskundeetara aurkeztuko, 12 urtez Etxebarriko alkate izan ondoren

Loren Oliva // LVP

La Voz del Pueblo (LVP) herri plataformak alkategai berria izango du 2023ko udal hauteskundeetan. Oraindik ez dute zehaztu nor izango den hautagaia, baina bai adierazi dute Loren Oliva egungo alkatea ez dela berriro aurkeztuko, 12 urtez Etxebarriko alkate eta beste 4 alkate-orde izan ondoren.

“Hamasei urte zail izan dira: ziurgabetasun ekonomikoak kudeaketa baldintzatu du eta bakoitzak bere onena eman behar izan du ahalik eta Etxebarri onena lortu ahal izateko”, dio Olivak: “Ohorea izan da maite dudan herriko alkatea izatea. Erabakia ez da erraza izan, baina etxebarritarrek hala nahiko balute, egungoa bezain baliotsua edo baliotsuagoa den pertsona talde batek Etxebarriko LVP proiektuarekin jarraitu ahal izateko baldintzak betetzen direla uste dut. Nolanahi ere, talde honetako kide sentitzen naiz, eta talde honek nirekin konta dezake, LVP bezalako proiektu bat beharrezkotzat ikusten bait dut nire herriarentzat”.

LVPtik “eskerrak” eman dizkiote Olivari, “gure auzo-taldearen balioak defendatuz Etxebarri bezalako udalerri batean hain garrantzitsua den erantzukizunean erakutsi duen ahalegin handiagatik, konpromiso maila handiagatik eta ilusioagatik”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak