→Etxebarri

Etxebarriko IV. Mendi Martxa antolatu dute irailean, Ukrainako errefuxiatuen alde

Datorren irailaren 11n Ukrainako errefuxiatuen aldeko mendi martxa antolatu dute Etxebarrin. Ikasturte hasiera sasoian hasteko hitzordu honetan 8 urtetik azpiko umeek debalde izena eman dezakete eta opariak banatuko dituzte bertan.

Etxebarriko Mendi Martxa, 2019an // Utzitakoa

Datorren irailaren 11n, domeka, Ukrainako errefuxiatuen aldeko IV. Mendi Martxa antolatu dute Etxebarrin. “Ikasturte hasiera sasoian hasteko” aitzakia duen hitzordu honetan 8 urtetik azpiko umeek debalde izena eman dezakete eta opariak banatuko dituzte bertan. 8 urtetik gorakoen izen-ematea 10 eurokoa izango da.

Irteera Etxebarriko udaletxeko plazan egingo dute 10:00etan eta 3 modalitatetan parte hartu ahalko dute kirolariek: 8kmko Mendi Martxa Txikian, 17kmko Mendi Martxan eta 17kmko Lasterketan.

Antolatzaileek, opari modura hirugiharra eta opariak emango dizkiete kilometro batzuen truke izena emango duten kirolariei. Bildutako diru guztia Ukrainako gerratik ihes egiten duten errefuxiatuen erakundeen proiektuetara bideratuko dute. Antolakuntzakoek iragarri dute lekuak mugatuak direla eta kirolariak parte hartzera animatu dituzte.

Izena eman nahi dutenentzako webgune hau prestatu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak