→Etxebarri

Bideoa | Gozoki zaparrada bota dute Olentzerok eta Mari Domingik Zintururitik Etxebarriko herrigunera

Urteko egun desiratuena da abenduaren 24a etxeko txiki askorentzat gaur bertan Olentzero eta Mari Domingi aurrez aurre ikusteko aukera dutelako.

Etxebarrin kalejira berezia prestatu dute Zintururitik hasita udal frontoira eta bidean zehar herriko txikienen irribarre zoragarriak ikusi ditugu, gozokien artean, txundituta. Herritarren artean Iturengo joaldunak, idiak, Olentzero eta Mari Domingi gurdi izugarrian eta Etxebarria Aita-Seme trikitilariak ikusi ditugu kalejira alaitzen.

Frontoira heltzean Olentzerok eta Mari Domingik, haurren azken eskutitzak jaso eta Etxebarriko iragana eta oraina erakusten duten egutegiak oparitu dizkiete, karameluez gainera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak