Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Etxebarri

Etxebarrin garatutako Rexcatering ekimena Berrikuntza Politikoaren Europako Sarietan finalista da

Etxebarriko Udalak Galdakaon jaiotako Rexcatering proiektua aurkeztu du Berrikuntza Politikoaren Europako Sarietan eta Ingurumen Babesaren kategoriako saria jasotzeko aukera izango du

|

Etxebarriko Udalak Galdakaon jaiotako Rexcatering proiektua aurkeztu du Berrikuntza Politikoaren Europako Sarietan eta Ingurumen Babesaren kategoriako saria jasotzeko aukera izango du. Aurten 26 herrialdetako 337 proiektuk hartu dute parte Europako lehiaketan eta Etxebarriko Institutuko jantokiko janari-soberakinak kudeatzeko, berreskuratzeko eta aprobetxatzeko Rexcatering ekimena horien artean dago.

“Europan elikagaien 1/3 alferrik galtzen da, eta hau, 828 milioi pertsonek jatekorik ez duten mundu honetan, mingarria egiten zaigun drama da”, adierazi du Ainhoa Crespo Rexcatering proiektuko teknikariak eta Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko kideak (GBGE). Berrikuntza Politikoaren Europako Sarietako Proiektu irabazleak 2023ko maiatzaren 11ko Nazioarteko Konferentzian eta Sarien Galan iragarriko dituzte, Varsoviako Kultur Jauregian (Polonia).

GBGEren eskutik jaiotako Rexcatering proiektuak Etxebarriko ETE eta ideia Berritzaileen lehiaketa irabazi zuen 2021eko azaroan. Proiektuaren helburua institutuko jantokiko elikagaiak ez xahutzea eta hondakin organikoa murriztea da. Horretarako ‘vending’ makina ezarri zuten iaz Kultur Etxearen ondoan, Andaluzia kalean. Vending makina berezi hura Bizkaiko lehen rexcatering hozkailua da eta iazko maiatzaren 2an jarri zuten martxan.

Etxebarritik mundu zabalera

‘Vending’ makina hori hornitzeko, programa jarri zuten abian Etxebarriko Institutuan. Bertan, DBHko ikasleek, jantokiko langileek eta irakasleek hartzen dute parte. Horretarako, prestakuntza espezifikoa jaso dute, prozesu osoan eman beharreko urratsak ezagutzeko: ontziratzea (% 100 konpostagarriak diren ontzietan); termozigilatzea (film konpostagarriarekin); ontzien etiketak; tenperatura-eraisgailutik pasatzea (izozkailua); eta tuperrak makinara eramatea eta jasotzea. Lehen urratsa Etxebarriko institutuko sukaldeko langileek egiten dute; gainerakoak ikasle-taldeek koordinatzen dituzte, irakasleek eta Rexcateringek gainbegiratuta. Gainera, tuperren jarraipena egiten dute aplikazio informatiko baten bidez, makinan dauden tuperrak kontrolatzeko.

“Rexcatering teknologia, pedagogia soziala eta boluntariotza uztartuz erantzun baliagarria emateko sortu zen, elikagaien kontsumo eta aprobetxamendu adimentsuaren kultura sortzeko”, gehitu du Crespok. “Aintzatespen horrek konfiantza eta motibazio berezia ematen digu, helburu berriak lortzeko eta sinesten dugun horretan lanean jarraitzeko, dena baitago egiteko. Varsoviako Galaren zain gaude ilusioz, gure proiektua ezagutarazteko, lankidetzak ezartzeko eta Europa mailako ikaskuntzak trukatzeko”.

Rexcatering jaio zenetik hozkailu solidario gehiago ipini dituzte Euskal Autonomi Erkidegoan (Hernanin, Azpeitian, Plentzian) eta baita Estatu mailan ere, Valentzian, esaterako. Udalak Etxebarri BHIren inplikazioa eskertu du eta 0 Hondakin Fundazioa zoriondu du ekimen honen bultzatzaile gisa.

☉ Etxebarri

Lezama Legizamoneko errepidea konponduko du Etxebarrik 175.000 euroko inbertsioarekin

|

Hondoratzeak eta desnibel-arazoak izna ditu errepideak azken urteetan // Google Maps

Lezama Legizamoneko errepidean izandako hondoratzeak eta desnibel-arazoak konpontzeko lanak hasi ditu Etxebarriko Udalak.

Gainera, harri-lubetazko horma bat eraikiko dute euste-sistemarik ez duten bi eremutan: “Horrek aukera emango du lurraren egonkortasun-arazoak eraginkortasunez konpontzeko eta epe luzera bide-segurtasuna bermatzeko”, diote udal ordezkariek.

Obrak egiteko bideko errei bat moztuko dute, eta semaforoak eta behin-behineko seinaleak jarriko dituzte zirkulazioa arautzeko eta herritar guztien segurtasuna bermatzeko.

Etxebarriko Udalak herritarrei dei egiten die kontu handiz ibil daitezen eremu horretatik, eta oinezkoei eskatzen die oinezkoen pasabidea erabil dezaten errepidea gurutzatzeko eta galtzadatik ez ibiltzeko.

Miguel Angel Herrero Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak eta Trantsizio Energetikoa arloko zinegotziak nabarmendu du jarduera honen garrantzia, “udal-azpiegiturak hobetzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko”.

Obrak Ekin Eraiketak enpresak burutuko ditu eta Udalak 175.000 euro bideratuko ditu. Aurreikuspenen arabera, bi hilabetez luzatuko dira lanak.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko bideen iragana ezagutarazteko hitzaldiak antolatu dituzte urrian

‘Harribidea, bide berria’ lelopean hitzaldiak eta bisita gidatuak antolatu dituzte urriaren 18an eta 20an, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan

|

'Harribidea, bide berria' lelopean hitzaldiak eta bisita gidatuak antolatu dituzte urriaren 18an eta 20an // Etxebarriko Udala

Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu ditu berriro Bizkaiko Foru Aldundiak urrian zehar lurraldeko 71 udalerritan. Hego Uribe eskualdean hainbat jarduera antolatu dituzte, tartean Etxebarrin.

Zehazki, ‘Harribidea, bide berria’ lelopean hitzaldiak eta bisita gidatuak antolatu dituzte urriaren 18an eta 20an, “Etxebarriko bideen iragana ezagutarazteko”.

“María López de Haro andreak 1348an berretsi zuen Bilboko Hiribilduaren fundaziorako (1300) herri-gutuna. Bertan, “Echevarritik Ganguren mendilerroraino doan bidea” aipatzen da, baina ba al dakigu zer bide zen? Ba al dago Bilbo eta Etxebarriren arteko muga zehazteko balio izan zuen elementu horren beste konstanterik, orduan Galdakaoko elizateak? Eta zergatik agindu zuen María López de Haro andreak ez erabiltzeko? Urduña eta Bermeo arteko lotura-bidearen zati bat ezagutaraziko dugu jarduera honetan”, adierazi dute.

Jarduera publiko guztientzat antolatu da, eta Lezama Legizamon irin-fabrika zaharrean hasiko da. Eraikin historiko hori Etxebarriko historia aberatsean sartzeko abiapuntua izango da.

Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek bisita gidatua egin ahal izango dute, udalerriko txoko ezezagunenak ezagutzeko eta kultura-ondarea ezagutzeko. Ibilbidea Kebrantezarra San Esteban elizaren goiko aldean amaituko da, eta bertatik inguruko ikuspegi ikusgarria ikusi ahal izango da. Toki pribilegiatu horretatik, bisitariek Gaztelatik zetorren Etxebarriko bide zaharraren trazadura ikusi ahal izango dute, Bermeorako bidean.

Herri berri

Ikusmira enpresak egindako azterlan baten arabera, bide historiko horri buruz idatzitako lehen erregistroak 1300 ingurukoak dira. Garai hartan, Diego Lopez de Haro jaunak, Bizkaiko jaunak, Bilboko hiribildua sortzeko herri-gutuna eman zuen, eta, aldi berean, herri berriaren mugak zehaztu zituen, Etxebarri zeharkatzen zuen bidea barne.

Bisiten dinamizazioa Ikusmira enpresako profesionalek egingo dute, eta ekimen kultural honek, Etxebarriko ondare historikoa ezagutzera emateaz gain, tokiko historiarekiko interesa sustatu nahi du, eta inguruko turismo jasangarria sustatu.

“Aurten ere, Etxebarrik gogo handiz egin du bat Ondareari buruzko Jardunaldiekin. Tradizio horri heldu dio udalerriak 2016az geroztik, bederatzigarren edizioa da oraingoa, Bizkaiko beste udalerri askorekin batera”, diote udal ordezkariek.

Egitaraua eta izena ematea

Urriak 18, ostirala
11:00 Hitzaldia eta bisita gidatua: ‘Harribidea, bide berria’. Irteera: Lezama Legizamon irin-fabrika zaharretik
Izena ematea urriaren 1etik 11ra: esteka honen bitartez, 944 267 005 telefonora deituta, kultura@etxebarri.eus helbide elektrikora idatzita

Urriak 20, igandea
12:00 Hitzaldia eta bisita gidatua: ‘Harribidea, bide berria’. Irteera: Lezama Legizamon irin-fabrika zaharretik
Izena ematea urriaren 1etik 11ra: esteka honen bitartez, 944 267 005 telefonora deituta, kultura@etxebarri.eus helbide elektrikora idatzita

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko saltokietan online eros dezakete herritarrek gaurtik aurrera

|

Plataforman tokiko dendetako "ehunka produktu eta zerbitzu" aurki ditzakete herritarrek // Geuria

Go!!Etxemarket online salmenta plataforma erabilgarri dute herritarrek gaurtik aurrera, eta hortaz, erosketak online egin ditzakete.

“Gaurtik aurrera, herritarrek goetxemarket.eus, izeneko webgunearen bidez eguneroko erosketak egiteko aukera dute, erosotasun guztiarekin eta etxetik irten gabe”, diote udal ordezkariek. Hori bai, produktuak jasotzeko dendara jo beharko dute herritarrek.

Plataforman tokiko dendetako “ehunka produktu eta zerbitzu” aurki ditzakete herritarrek, “nahi duten guztia klik bakar batean erosi eta aukeratutako dendan bertan askatasun osoz jaso”.

Botikako produktuak zein burdindegikoak, estetika, fruta, informatikako produktuak, liburuak, maskotentzako zerbitzuak, arropa edota jatekoa eskaintzen dituzte online plataforman Etxebarriko saltokiek.

Bederatzi saltoki

Guztira Etxebarriko bederatzi saltokik egin dute bat Go!!Etxemarket online salmenta plataformarekin: Ayader Informatika, RoMa Estetika, Gonzalez Burdindegia, Maite eta Alberto fruta-denda, Garbi Txakur, La Antigua Tienda de Gervasio, Hobbiton liburu-denda, Body’s Emi mertzeria eta Titino oinetakoak konpontzeko eta giltzak bikoizteko denda.

“Ekimen honek denda fisikoen hurbiltasuna eta kalitatea merkataritza digitalaren erosotasunarekin eta dinamismoarekin elkartzeko asmoa du. Beraz, GO!!EtxeMarket denda fisikoetarako beharrezko osagarri bezala jaio da, eta, horretarako, proiektuan parte hartu nahi izan duten saltoki guztiekin lankidetza estuan garatu egin da, elikaduraren, modaren, estetikaren, papergintzaren, informatikaren eta burdindegiaren sektoreetatik datozenak. Gainera, marketplace honen eraginkortasuna lehen egunetik bermatzeko eta bere gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, merkatarientzako etengabeko prestakuntza eta laguntza-prozesu bat jarri da abian”, diote udal ordezkariek.

Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan jarri dute martxan Go!!Etxemarket online salmenta plataforma, eta Europako NextGeneration dirulaguntza jaso du Udalak.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Zortzi lagun kontratatuko dituzte Etxebarrin lau lanpostu betetzeko

Bi agente zibiko, hiru administrazio-laguntzaile, komunikazioko bi dinamizatzaile eta informatikako teknikari bat kontratatuko dituzte sei hilabetez lan egiteko

|

arrigorriaga langabetuak informatika ikastaroa 2018 argazkia Headway unsplash
bi agente zibiko, hiru administrazio-laguntzaile, komunikazioko bi dinamizatzaile eta informatikako teknikari bat kontratatukop dituzte // Argazkia: Headway, Unsplash

Etxebarriko Udalak, Lanbiderekin lankidetzan, zortzi lagun kontratatuko ditu lau lanpostu betetzeko. Lanpostu horiek dira: bi agente zibiko, hiru administrazio-laguntzaile, komunikazioko bi dinamizatzaile eta informatikako teknikari bat.

Kontratuak sei hilabetekoak izango dira, % 75 lanaldian. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko interesdunek Lanbiden izena emanda egon behar dute, lanpostu bakoitzerako adierazten den eskaintzan. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 7ra arte.

“Garrantzitsua da gogoratzea enplegua sustatzea ez dela udalen eskumena, baina guretzat berebiziko garrantzia duen gaia da, eta ahalegin eta baliabide asko eskaintzen zaizkio gai horri. Gaur egun, Etxebarriko langabezia-tasa % 7,7 da (2024ko ekaina), eta duela urtebete % 8,1 zen (2023ko iraila)”, adierazi dute udal ordezkariek.

Etxebarriko Udalak 90.830 euro jasoko ditu Eusko Jaurlaritzaren bitartez herrian enplegua sustatzeko eta kontratazioak egiteko.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Euskara ikasteko “eskaintza zabala” prestatu du Etxebarriko Euskaltegiak

Etxebarriko Euskaltegiak matrikulazio epea zabaldu du. Interesdunek irailaren 30era arte dute izena emateko epea zabalik

|

Etxebarriko Euskaltegiak matrikulazio kanpaina jarri du martxan 2024-2025 ikasturterako. Izena ematea aurrez aurre egin daiteke Euskaltegian bertan, Bekosolo parkeko txalet horian, irailaren 30era arte, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

“Etxebarritarrek euskara ikastaro eskaintza zabala daukate euren herrian bertan, erritmo eta ordutegi zabalarekin, baita ikastaro berezien kasuan Ulibarri euskaltegira bertara joateko, beti ere Udalak eskaintzen dituen baldintza ekonomiko interesgarrietan”, diote udal ordezkariek.

Kostuari dagokionez, aurten Udalak ezarritako tasaren arabera 1,09 euro/orduko eta ikaslekoa izango da, eta ikastaroak behin bukatutakoan diruz lagunduko ditu.

“Aurten berrikuntza gisa HABEk ezarri dituen baldintza bereziak aipatu beharra dago. Izan ere, A1 maila (hasierako maila) eta C1 maila (16-18 urte) bereziki sustatuko dira komunikagarritasun maila handitzeko asmoz, eta horretarako kuota merkea ezarri du HABEk, eta asistentziaren % 75 bermatuz gero, kopurua itzuli egingo dute. Gainontzeko mailetan HABEk dirulaguntza bidez itzuliko ditu ordaindutako kopuruak euskaltegian maila gaindituz gero”, diote.

Pasa den ikasturtean 170 ikasle izan zituen Etxebarriko Euskaltegiak. Aurten, beste behin ere, Euskaltegiaren zerbitzua oraintsu esleitu zaio lehiaketa bidez Ulibarri Euskaltegiari datozen lau urteetarako.

Osorik irakurri