Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Etxebarri

Etxebarriko saltokietan online eros dezakete herritarrek gaurtik aurrera

|

Plataforman tokiko dendetako "ehunka produktu eta zerbitzu" aurki ditzakete herritarrek // Geuria

Go!!Etxemarket online salmenta plataforma erabilgarri dute herritarrek gaurtik aurrera, eta hortaz, erosketak online egin ditzakete.

“Gaurtik aurrera, herritarrek goetxemarket.eus, izeneko webgunearen bidez eguneroko erosketak egiteko aukera dute, erosotasun guztiarekin eta etxetik irten gabe”, diote udal ordezkariek. Hori bai, produktuak jasotzeko dendara jo beharko dute herritarrek.

Plataforman tokiko dendetako “ehunka produktu eta zerbitzu” aurki ditzakete herritarrek, “nahi duten guztia klik bakar batean erosi eta aukeratutako dendan bertan askatasun osoz jaso”.

Botikako produktuak zein burdindegikoak, estetika, fruta, informatikako produktuak, liburuak, maskotentzako zerbitzuak, arropa edota jatekoa eskaintzen dituzte online plataforman Etxebarriko saltokiek.

Bederatzi saltoki

Guztira Etxebarriko bederatzi saltokik egin dute bat Go!!Etxemarket online salmenta plataformarekin: Ayader Informatika, RoMa Estetika, Gonzalez Burdindegia, Maite eta Alberto fruta-denda, Garbi Txakur, La Antigua Tienda de Gervasio, Hobbiton liburu-denda, Body’s Emi mertzeria eta Titino oinetakoak konpontzeko eta giltzak bikoizteko denda.

“Ekimen honek denda fisikoen hurbiltasuna eta kalitatea merkataritza digitalaren erosotasunarekin eta dinamismoarekin elkartzeko asmoa du. Beraz, GO!!EtxeMarket denda fisikoetarako beharrezko osagarri bezala jaio da, eta, horretarako, proiektuan parte hartu nahi izan duten saltoki guztiekin lankidetza estuan garatu egin da, elikaduraren, modaren, estetikaren, papergintzaren, informatikaren eta burdindegiaren sektoreetatik datozenak. Gainera, marketplace honen eraginkortasuna lehen egunetik bermatzeko eta bere gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, merkatarientzako etengabeko prestakuntza eta laguntza-prozesu bat jarri da abian”, diote udal ordezkariek.

Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan jarri dute martxan Go!!Etxemarket online salmenta plataforma, eta Europako NextGeneration dirulaguntza jaso du Udalak.

☉ Etxebarri

Etxebarriko frontoiaren argiztapena LED teknologiarekin berritu du Udalak

|

Kantxan 39 argi jarri dituzte eta harmailetan 6 proiektagailu // Etxebarriko Udala

Etxebarriko frontoiaren argiztapen-sistema berritu du Udalak. Zehazki, kantxako halogenuro metalikoak eta harmailetako estanka fluoreszenteak azken belaunaldiko LED proiektagailuekin ordezkatuko dituzte.

Kantxan 39 argi jarri dituzte eta harmailetan 6 proiektagailu. “Horiekin % 65 inguruko energia-aurrezpena lortuko dugu”, diote udal arduradunek.

Argiztapen-sistema berriak argi-mailak kontsola batetik zein gailu mugikor batetik erregulatzeko aukera ematen du. “Honek kudeaketa eraginkorra eta malgua eskaintzen du, hainbat premiatara egokitzeko: entrenamenduak, partidak eta telebista-transmisioak”, diote.

Udalak 83.000 euro inbertitu ditu esku hartze horretan. Obrak Martin Facilities enpresak egin ditu eta prezioak barne hartzen du 5 urteko bermealdian mantentze zuzentzailea eta prebentiboa egitea.

“Berrikuntzaren helburu nagusia argiztapen-soluzio eraginkorragoa lortzea da, kirol instalazioetarako indarrean dagoen araudia errespetatuz eta kirolarien nahiz publikoaren baldintzak hobetuz”, diote udal ordezkariek.

Argiztapen berria diseinatzeko, kirol-instalazioei buruzko araudian ezarritako argimailak kontuan hartu dituzte, “ikuspen optimoa bermatzen baitute”, diote. Araudi horretan oinarrituta, argi-azterlanak egin dituzte frontoiaren beharretara ondoen egokitzen diren proiektagailuak aukeratzeko.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Eneko Lekue: “Gutxienez hiru uri buru batzarren babesa behar dut EBBko presidentetzarako hautagai izateko”

Eneko Lekue Etxebarriko EAJko zinegotzia EBBko presidente izateko proposatuko dute

|

Eneko Lekuek 2023ko udal hauteskundeei begira GEURIAn egindako bideo sortan parte hartu zuen // Geuria

Euskadi Buru Batzarreko (EBB) presidentea hautatzeko prozesuan dabil EAJ. Andoni Ortuzar izango da hautagaietako bat, baina ez bakarra: alderdi jeltzaleko sektore kritikoak Eneko Lekue etxebarritarra aurkeztuko du EBBko buru izateko.

GEURIAn Lekueren adierazpenak jaso ditugu: “Alderdiko kide batzuek galdetu didate ea onartuko nukeen proiektu bat zuzentzeko eta proposatzeko ardura hori, lehenengo txanda pasatuz gero. Horretarako, gutxienez hiru uri buru batzarren babesa behar dut”.

“Beti egongo naiz nire alderdiaren zerbitzura, eta afiliazioak ulertzen badu gauza interesgarriak eman ditzakedala, beti egongo naiz prest batzeko”, dio Lekuek.

Lekue Etxebarriko zinegotzia da 2019tik eta alderdi jeltzaleko bozeramailea da. Jaiotzez galdakoztarra, 2008an etorri zen Etxebarrira bizitzera.

2023ko udal hauteskundeetan EAJren hautagai izan zen Lekue eta hauteskunde horiei begira GEURIAn egindako bideo sortan parte hartu zuen:

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Elektronika Industrialeko ingeniari teknikoa da Lekue. Lan esperientzia du industria aeronautikoaren eta berriztagarrien esparruan, eta Accenture eta Deloitte enpresetan lan egin izan du. Gaur egun, proiektu arduraduna da Siemens Gamesa enpresan.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Eneko Lekue Etxebarriko EAJko zinegotzia EBBko presidente izateko proposatuko dute

|

Eneko Lekue 2023ko hauteskunde kanpainan Galdakaon egindako EAJren eskualdeko agerraldian // Geuria

Euskadi Buru Batzarreko (EBB) presidentea hautatzeko prozesuan dabil EAJ. Andoni Ortuzar izango da hautagaietako bat, baina ez bakarra: alderdi jeltzaleko sektore kritikoak Eneko Lekue aurkeztuko du EBBko buru izateko.

Lekue Etxebarriko zinegotzia da 2019tik eta alderdi jeltzaleko bozeramailea da. Jaiotzez galdakoztarra, 2008an etorri zen Etxebarrira bizitzera.

“Alderdiko kide batzuek galdetu didate ea onartuko nukeen proiektu bat zuzentzeko eta proposatzeko ardura hori, lehenengo txanda pasatuz gero. Horretarako, gutxienez hiru uri buru batzarren babesa behar dut”, adierazi dio GEURIAri Lekuek, eta gaineratu du: “Beti egongo naiz nire alderdiaren zerbitzura, eta afiliazioak ulertzen badu gauza interesgarriak eman ditzakedala, beti egongo naiz prest batzeko”.

2023ko udal hauteskundeetan EAJren hautagai izan zen Lekue eta hauteskunde horiei begira GEURIAn egindako bideo sortan parte hartu zuen:

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Elektronika Industrialeko ingeniari teknikoa da Lekue. Lan esperientzia du industria aeronautikoaren eta berriztagarrien esparruan, eta Accenture eta Deloitte enpresetan lan egin izan du. Gaur egun, proiektu arduraduna da Siemens Gamesa enpresan.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Iker Lopez eta Loren Oliva Etxebarriko alkateak ikertuko dituzte, ‘udaltzain faltsuaren kasuan’

Frogatuz gero Udalean bazekitela agentearen titulazioa faltsua zela kargugabetu baino askoz lehenago, prebarikazio delitua egotzi ahal izango dizkiete udal ordezkariei

|

Lopezek eta Olivak epaitegietan agertu beharko dute, baita Etxebarriko azken bi udaltzainburuak ere // Google

LVP udaltaldeak komunikatu bidez zabaldu duenez, Iker Lopez egungo Etxebarriko alkatea eta Loren Oliva alkate ohia ikertuko dituzte ‘udaltzain faltsuaren kasuan’ deliturik egin zuten jakiteko.

“Egoera hau erabateko ezustekoa izan da gu guztiontzat. Gure ustez, Udalak zuzen jokatu du, baina deigarriena da gure ordezkariak ikertuak izatea, udalean ezarritako kontratazio-prozesu guztietan erabakiak alde batera utzi eta prozesu horien emaitzak berrestera mugatu direnean”, adierazi dute LVPtik.

Lopezek eta Olivak epaitegietan agertu beharko dute, baita Etxebarriko azken bi udaltzainburuak ere. Udaltzain “faltsua” ere ikertzen ari da Fiskaltza eta epaitegietara joateko ere deituko dute.

Frogatuz gero Udalean bazekitela agentearen titulazioa faltsua zela kargugabetu baino askoz lehenago, prebarikazio delitua egotzi ahal izango dizkiete udal ordezkariei, baita fondo publikoak bidegabe erabiltzea ere, eskubiderik ez zuen pertsona bati nominak ordaindu baitzizkioten.

“Auzia judizializatuta dagoenez, oraingoz, ezin da xehetasunik eman. Horregatik, harritzekoa da komunikabide ezberdinetan ateratzen ari diren egi-erdiak eta era guztietako informazio partzial eta osatu gabeak argitaratzen egotea. Norbaitek gaia aztertu beharko luke, prozesu judizial batean dagoen informazioa zabaltzea delitua izan baitaiteke”, diote LVPtik.

Justiziarekin “elkarlanean” arituko direla adierazi dute LVP udaltaldetik: “Oraingoz lasai egoteko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko garaia da. Ahal denean, egoerari buruzko informazio zehatza emango da. Bitartean, Etxebarri hobe baten alde lanean jarraituko dugu, hori baita gure izateko arrazoia eta gure helburu bakarra”.

EAJren alerta iaz

“Udaltzain faltsuaren” istorioak zeresana eman zuen abenduan Etxebarriko herritarren artean. Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako titulua ustez faltsutu zuen 30 urteko gizon batek hiru urte baino gehiago eman zituen behin behineko lanetan Etxebarrin, 2019tik 2024ko maiatzera bitartean.

Bajak eta ordezkapenak egiten zituen, Udaleko lan-poltsan izena eman ondoren. Gertakari honen harira, prentsaurrekoa eman zuen Iker Lopez alkateak abenduaren 18an: “Udaltzaingoko kide baten irregulartasuna jakin bezain pronto barne-ikerketa abiarazi genuen, eta hortik eratorritako ondorioekin Fiskaltzaren esku utzi genuen kasua”.

Kasua Fiskaltzaren esku dago eta dokumentuak faltsutzearen delitua egin duen ikertuko du. Era berean, funtzio publikoak usurpatzea eta armak legez kanpo edukitzea ere leporatu ahal dizkiote, eta bost urteetan zehar, bajak eta ordezkapenak egin zituen bitartean, kobratutako dirua itzultzera behartu dezakete: hilero 2.000 euro garbi inguru.

Etxebarriko EAJk idatzi bat aurkeztu zuen Udalean, alkatetzara zuzenduta, udaltzain “faltsu” horri buruzko ikerketaz galdetzeko. Gainera, 2024ko maiatzean gaia osoko bilkuran aurkeztu zuen alderdi jeltzaleak. Hala ere, abendura arte ez zen publiko egin kasua, El Correo egunkariak albistea atera zuen arte.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Koma, Rat-Zinger, Eraso V eta EUKZ izango dira Etxebarriko 2025eko Ehuneko Bat jaialdian

Sons of Aguirre & Scila, Los del Humo, Anal Hard, Chuleria Joder, Bihotza, Skinsects eta talde sorpresa batek osatuko dute 2025eko kartela. Sarrerak salgai daude dagoeneko

|

Koma talde iruindarra izango da Bekosolo parkean maiatzaren 23an, ostiralez // Argazkia: Anatoliy Hlodan

Maitzaren 23an eta 24an izango da Ehuneko Bat Punk-Rock jaialdia Etxebarrin, Bekosolo parkean. Aurten bederatzigarren edizioa da eta antolatu dituzten kontzertu guztien berri eman dute gaur.

Koma, Rat-Zinger, Eraso V eta EUKZ (El ultimo ke zierre) izango dira jaialdian, baita Sons of Aguirre & Scila, Los del Humo, Anal Hard, Chuleria Joder, Bihotza, Skinsects eta talde sorpresa bat.

Sarrerak salgai daude woutick.es webgunean. Etxebarriko Irudi Kafen eta Bilboko Brixton dendan ere salgai daude sarrerak. Bi egunetarako bonuaren kostua 40 eurokoa da, ostiraleko kontzertuak bakarrik ikusteko sarrera 20 eurokoa da eta larunbatekoak bakarrik ikusteko 29 eurokoa.

Ehuneko Bat 2025

Maiatzak 23, ostirala
Koma + Eraso V + Skinsects
Prezioa: 20 euro

Maiatzak 24, larunbata
Rat-Zinger + Sons of Aguirre & Scila + Los del Humo + Anal Hard + Chuleria Joder + EUKZ + Bihotza + Talde sorpresa
Prezioa: 29 euro

*Bi eguneko bonua: 40 euro

Osorik irakurri