Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Etxebarri

Saltokien Jaia antolatuko dute apirilean Etxebarrin: haurrentzako jarduerak, pintxoak eta Xaibor Diskofesta

|

Xaiborren diskofesta izango da Zintururin apirilaren 30ean arratsaldean-gauean // Argazkia: Xaibor Diskofesta

Etxebarriko merkatariek jaialdia antolatuko dute apirilaren 30ean, larunbatez, herritarren konpromisoa eskertzeko. Pandemiarekin eta izan dituen ondorioekin “hilabete zailak” igaro ondoren, Etxebarriko Merkatari eta Profesionalen Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, “denbora horretan zehar emandako bermeagatik”, diote. Horregatik antolatuko dute Saltokien Jaia.

Hiru gunetan banatuta, haurrentzako jarduerak, saltxitxada eta txorizada herrikoia eta Xaiborren diskofesta izango dira apirilaren 30ean. Haurrentzako jarduerak udaletxeko plazan izango dira 12:00etatik 14:00etara, eta besteak beste, puzgarriak eta tailerrak izango dira. Saltxitxada eta txorizada herrikoia kiroldegiaren inguruan izango da 14:00etatik 16:00ak bitartean, eta 0,50 euroko dohaintzarekin Ukrainara bidalitako laguntzen garraioan lagundu ahal izango da. Eta azkenik, 20:00etatik 22:00etara bitartean diskofesta izango da Zintururi plazan Xaiborren eskutik.

“Ospakizun honekin eskerrak eman, herritarrentzat ikusgai izatea eta, merkatari eta bizilagunen arteko harremana indartzea nahi da, kalitatezko eta hurbiltasunezko zerbitzua ematen jarraitzeko, betidanik egin den bezala”, diote antolatzaileek. Udalak iaz onartutako Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziaren datuen arabera, azken hamarkadan % 26 hazi da biztanlegoa Etxebarrin: “Datu horiek negozio-aukera handia erakusten dute. Elkartuta lan egiten badugu, ziur gaude gure merkataritza-sarea mantentzeko eta, ahal bada, handitzeko helburuak lortuko ditugula”, diote udal ordezkariek.

Tokiko saltokietan kontsumitzea

Saltokien Jaia ‘Nik Etxebarriko saltokiekin konpromisoa hartzen dut’ kanpainaren barruan antolatu dute. Udalak herriko Merkatarien eta Profesionalen Elkartearekin eta beste eragile batzuekin lankidetzan gauzatzen ari den kanpaina da, eta helburua da tokiko merkataritzarekin inplikatzen jarraitzeko deia egitea, bertan kontsumitzea sustatzeko.

Kanpainara atxikita dauden saltokietan 150 binilo itsasgarri jarri dituzte. Gainera, herritarren artean 2.000 iman-txapa banatuko dituzte.

☉ Etxebarri

Etxebarriko Kukullaga ikastetxeak bat egin du elikagai-soberakinak berreskuratzeko Rexcatering ekimenarekin

|

Etxebarriko Institutuko ikasleak 2022an hasi ziren jantokiko soberakinak hozkailura eramaten // Etxebarriko Udala

Duela hiru urte, 2022ko apirilean, jarri zuten Etxebarrin lehen Rexcatering hozkailua. Institutuko jantokiko janari-soberakinak kudeatzeko, berreskuratzeko eta aprobetxatzeko ekimen bezala hasi zen.

Orain, hiru urte ondoren, proiektua hazi da eta Etxebarriko Institutuaz gain, ekimenarekin bat egin du Kukullaga ikastetxeak.

“Aste honetatik aurrera, eskola-jantokian elikagai-soberakinak berreskuratzeko proiektua inauguratu dute ofizialki, Residuo Cero fundazioarekin lankidetzan eta Etxebarriko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketari esker”, diote udal ordezkariek.

Berreskuratutako elikagaiak herritar guztien eskura daude, doan, Etxebarriko Kultur Etxearen kanpoaldean dagoen vending makinan.

4.000 errazio

Hozkailua Etxebarrin martxan dagoenetik, 2022ko apiriletik, 4.000 errazio berreskuratu dituzte Institutuko ikasleek. “Hau da, 1.752,53 kg CO2, 49.034,40 litro ur eta 22.740 euro inguru berreskuratu dira”, diote udal arduradunek.

“Jana denetarikoa da, bereziki barazki-plater ugari; hala nola, zopak eta pureak”, diote.

Udal ordezkarien arabera, “zentroen, inplikatutako langileen eta sozietatearen beraren balorazio orokorra positiboa baino gehiago izaten ari da, makinan utzitako janariaren % 100 kontsumitu baita”, diote.

“Etxebarri BHIko eta Kukullaga HLHIko ikasleak dira proiektuaren protagonista eztabaidaezina, prozesu osoan parte hartzen baitute. Elikagaiak berreskuratzeaz gain, janariaren aprobetxamenduaren garrantziaz kontzientziatzeko balio du”, diote.

Ikasleak inplikatzea

Ikasleak arduratzen dira, langile prestatuekin batera, soberan geratu diren elikagaiak ontziratzeaz, etiketatzeaz eta hozkailura garraiatzeaz. Era berean, Tarrastak (Harribide Fundazioa) errazioak ikastetxetik makinara eramaten parte hartuko du.

“Elikagaiak xahutzea ez da arazo etiko bat bakarrik, baita ekonomia- eta ingurumen-arazo bat ere. Munduan ekoitzitako elikagai guztien herenak zaborretan amaitzen du (1.600 milioi tona). Horregatik, Rexcatering ingurumen-, hezkuntza- eta gizarte-proiektua bat dator erabat GJHekin (12.3) eta Europar Batasunak bultzatutako politika berriekin. Berrikuntza teknologikoan osagai handia du, eta dagoeneko beste udalerri batzuetan ezarrita dago, hala nola Azpeitian, Plentzian, Durangon, Lemoan, Portugaleten, Orion, Bilbon, Donostian, Bermeon, Eibarren edo Urdulizen”, diote Udaletik.

2021ean Etxebarriko Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) eta Ideia Berritzaileen lehiaketa irabazi zuen Rexcatering proiektuak. Ainhoa Crespo eta Álvaro Saiz galdakoztarrek eta Residuo Cero fundazioko kideek aurkeztu zuten ideia. Besteak beste, Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko (GBGE) kide ere badira Crespo eta Saiz.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Munduko sukaldaritza tailerra antolatu dute euskaraz Etxebarriko Eutsuna txokoan

|

Azaroaren 19an eta 21ean izango dira sukaldaritza tailerrak Eutsuna Txokoan // Artxiboa. Geuria

Munduko sukaldaritza tailerra antolatu du Eutsuna Elkarteak azaroaren 19an eta 21ean 18:00etataik 21:00etara Eutsuna Txokoan.

Tailerra euskaraz izango da, eta interesdunek izena eman beharko dute 608 621 658 telefono zenbakira deituta. Tailerraren prezioa 15 eurokoa izango da.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Irakasle eta begirale euskaldunentzako lan-poltsa zabaldu dute Etxebarrin

|

Haur-zaintzaileen, irakasle partikularren eta begiraleen lan-poltsa euskaldunak zabaldu ditu beste urte batez Etxebarriko Udalak // Standsome Worklifestyle, Unsplash

Haur-zaintzaileen, irakasle partikularren eta begiraleen lan-poltsa euskaldunak zabaldu ditu beste urte batez Etxebarriko Udalak. Interesdunek beren curriculumak bidal ditzakete euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora, eta edozein kontsulta egiteko 944 267 005 telefono zenbakia dago herritarren eskura.

“Era berean, aita edo ama bazara eta profesional euskaldun baten bila bazabiltza zure seme-alabak zaintzeko, ikasketak indartzeko, edo aisialdiko jarduerak antolatzeko begiraleak behar dituzun Etxebarriko klub edo elkarte bat bazara, jar zaitez gurekin harremanetan. Zure beharretarako pertsona egokia aurkitzen lagunduko dizugu”, diote udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Zabor-tasa hilean 1,42 euro gehiago ordainduko dute etxebarritarrek 2025ean

|

Zabor tasari dagokionez, % 20 igoko du Etxebarrik, Europak hala behartuta // Geuria

2025eko zergak eta tasak onartu ditu Etxebarriko udalbatzak urriko osoko bilkuran, LVPren eta EAJren aldeko botoekin eta EH Bilduren kontrakoekin. Zehazki, % 3,5eko igoera izango dute Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergak (TMIZ), estolderia tasak, lizentziak ematekoak, udal hilerriko zerbitzuengatikoak, salmenta ibiltariagatikoak eta jabari publikoaren erabilera eta aprobetxamendukoak. “Aitzitik, ez da igoerarik egongo Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan; Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko Zergan; CIMEko zerbitzuengatikoan; edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan”, diote udal ordezkariek.

“Igoera hori egitera bultzatu gaituen beste faktore bat Bizkaiko Foru Aldundiak Udalkutxa funtsaren bidez egiten duen banaketa da, eta funts hori Bizkaiko udal guztien artean banatzeko parametroetako bat udal horietan dagoen presio fiskala da. Hau da, zenbat eta presio fiskal handiagoa izan, orduan eta funts gehiago iristen dira Aldunditik Udalera. Adibide gisa, 2025. urterako, honako hau izan da funts horien banaketa gure inguruko udalerrietan, presio fiskal horren arabera: Basaurin 122, Galdakaon 112 eta Arrigorriagan 111. Etxebarriren kasuan biztanleko 110 euroko presio fiskala dago. Horrek erakusten du, egindako proposamena gorabehera, Etxebarri oraindik ere gure inguruko udalerrietatik herritarren gaineko zerga-presiorik txikiena duena dela”, diote.

Gobernu taldearen ustez, % 3,5eko igoera hori arrazoizkoa da horrek dakartzan kopuruei dagokienez: “Eta erantzukizun-ariketa bat da, etxebarritarrek dituzten zerbitzuei eutsiko zaiela bermatuko duen aurrekontu bat planteatu ahal izateko”, diote.

Zaborrak: % 20 gora

Zabor tasari dagokionez, % 20 igoko du Etxebarrik, Europak hala behartuta. “Etxebarritar bakoitzak hilean 1,42 euro gehiago ordaindu beharko du zaborren kontzeptuagatik”, zehaztu dute udal arduradunek.

“Etxebarriren kasuan, orain arte zerbitzu hori funts propioekin finantzatzen zen, % 25 inguruan. Hala ere, Nerbioi-Ibaizabal mankomunitateko kostu-azterlan baten emaitza izango den doikuntza finik ez dagoenez, aurten tasa % 20 igoko da, kontuan hartuta datorren urtean azken doikuntza egin beharko dela Europako Zuzentarau horretara egokitzeko”, diote.

Kiroldegia: % 8 gora

Etxebarriko Udalak igoko duen beste tasa bat da kiroldegiarena. Zehazki, % 8ko igoera onartu dute: “Aurreko ekitaldian gertatu zen bezala, argi dago pandemiaz geroztik asko igo direla energiaren kostuak, eta, horregatik, beharrezkoa da udal-kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuen prezioak % 8 ere igotzea, azken urteetako hazkunde ikaragarri horien ondorioz ustiapenean sortutako defizita arintzeko”, arrazoitu dute udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Zergak eta tasak % 3,5 igoko ditu Etxebarrik, “zerbitzuei eusteko asmoz”

📩 ✏️ Olentzero eta Mari Domingiri gabon gutuna
📩 ✏️ Gabon gutuna