☉ Etxebarri
Programa / San Antonioko jaiak 2024
Ekainaren 7an hasiko dira San Antonioko jaiak, Etxebarrin. Ekainaren 16ra arte hamaika jarduera antolatu dituzte, hala nola, kuadrillen jaitsiera, gastronomia lehiaketak, gazte bazkaria, gurdien igoera eta dantzaldiak antolatu ditu Jai Batzordeak.
Programa / San Antonioko jaiak 2024
Ekainak 7, ostirala
19:30 Txupinazoa eta pregoia Zintururi plazan
20:00 Kuadrillen jaitsiera
23:00 Dantzaldia: Kresala taberna
Ekainak 8, larunbata
10:00-14:30 X. Lapiko lehiaketa
11:00 Munduaz Blai azoka solidarioa Zintururi plazan
11:30 Helduentzako XI. Tiragoma txapelketa Batzordearen karpan
11:30 Euskal dantzen erakustaldia eta dantza poteoa Zintururin
13:00 Ipuin kontalaria Zintururin: ‘Kiribil doktorea, galdutako animalien bila’
16:30 Kafe-zaporea duen bingo musikatua
18:00 IX. Kuadrillen Ginkana Zintururi plazan
19:30 Hirugihar-jana La Cabaña tabernan
20:00 Hirugihar-jana D’Zero tabernan
20:00 Saiheski-jana Etxezuri tabernan
20:00 Pintxo morunoa Chill Out tabernan
23:00 Dantzaldia Zintururi plazan: La Reina Show
Ekainak 9, igandea
08:00 Jaiki San Antonio!
11:00-14:00 Puzgarriak, pista amerikarra, baby rockodromoa eta tailerrak haurrentzat (0-12 urte) Zintururi plazan
11:00-12:00 Mini-Molto lasterketa Zintururi plazan
12:30 Vermouth eta mokadutxoa Batzordearen Txosnan
13:00 Kontzertua Batzordearen Txosnan: William (Los Brazos taldeko abeslaria eta gitarrista)
14:00 Pintxo solidarioa Etxezuri tabernan
14:00 Paella-jana D’Zero taberban
14:30 Paella-jana La Cabaña tabernan
17:00 Pala txapelketa Zintururiko frontoietan
17:00 Arku-jaurtiketaren stand parte-hartzailea La Presan
17:00 Igel-toka lehiaketa Etxezuri tabernan
18:00-19:30 Nerabeen Prix Erraldoia (13-16 urte)
19:30-21:00 Helduen Prix Erraldoia (+17 urte)
20:00 Txorizo-jana Zintururi plazan
Ekainak 11, asteartea
17:00 Senior Bingo erraldoia Zintururin (+60 urte)
18:00 II. Senior Olinpiadak Zintururin (+60 urte)
19:30 Sari banaketa Zintururin: Olinpiadak; eta pintura, marrazketa, eskultura eta eskulanen lehiaketa
19:45 Luntxa adinekoentzat Zintururin
20:00 Musika
Ekainak 12, asteazkena
17:30 Ludoteka, eskulanak eta jokoak txikientzat
19:30 Txokolatada herrikoia
Ekainak 13, osteguna
18:30 Meza
18:30-19:45 Zumba jaia Zintururin
20:00-22:00 Pintxo-potea San Antonioko jai-esparruan + Orkresta Elektrotxaranga
22:30 Suzko zezena Zintururi plazan
23:00 Etrnty saioa Batzordearen karpan
Ekainak 14, ostirala
15:00 Gazte bazkaria frontoian
17:00 Kalejira poteoa Zintururitik Galizia kaleraino
20:00 Gurdien igoera Galizia kalean
20:00 Hirugihar-jana Etxezuri tabernan
22:30 Sound Land gaua Zintururi plazan
Ekainak 15, larunbata
11:00-14:00 Ur-puzgarriak Zintururi plazan
12:00 Ur-erronka Zintururin
12:45 Apar jaia
12:00-14:00 Pintxo-potea Txosnen eremuan
14:30 Herri bazkaria Institutuan
18:00 Herri Kirolak Zintururi plazan. Erakustaldia
19:30 Txorizo-jana La Cabaña tabernan
20:00 Kontzertua Etxezuri tabernan: Norte por rumbas
20:00 Sardina-jana D’Zero taberban
20:00 Hirugihar-jana Chill Out tabernan
23:00 Dantzaldia Zintururin: La Rebelión
Ekainak 16, igandea
10:00-14:00 Gastronomia lehiaketak Zintururi inguruetan: paella mistoa, patata tortilla eta sangria
16:30 Zirku tailerra
20:00 Santxitxa-jan herrikoia Zintururi plazan
19:00 Jai amaiera
☉ Etxebarri
Euskara ikasteko “eskaintza zabala” prestatu du Etxebarriko Euskaltegiak
Etxebarriko Euskaltegiak matrikulazio epea zabaldu du. Interesdunek irailaren 30era arte dute izena emateko epea zabalik
Etxebarriko Euskaltegiak matrikulazio kanpaina jarri du martxan 2024-2025 ikasturterako. Izena ematea aurrez aurre egin daiteke Euskaltegian bertan, Bekosolo parkeko txalet horian, irailaren 30era arte, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
“Etxebarritarrek euskara ikastaro eskaintza zabala daukate euren herrian bertan, erritmo eta ordutegi zabalarekin, baita ikastaro berezien kasuan Ulibarri euskaltegira bertara joateko, beti ere Udalak eskaintzen dituen baldintza ekonomiko interesgarrietan”, diote udal ordezkariek.
Kostuari dagokionez, aurten Udalak ezarritako tasaren arabera 1,09 euro/orduko eta ikaslekoa izango da, eta ikastaroak behin bukatutakoan diruz lagunduko ditu.
“Aurten berrikuntza gisa HABEk ezarri dituen baldintza bereziak aipatu beharra dago. Izan ere, A1 maila (hasierako maila) eta C1 maila (16-18 urte) bereziki sustatuko dira komunikagarritasun maila handitzeko asmoz, eta horretarako kuota merkea ezarri du HABEk, eta asistentziaren % 75 bermatuz gero, kopurua itzuli egingo dute. Gainontzeko mailetan HABEk dirulaguntza bidez itzuliko ditu ordaindutako kopuruak euskaltegian maila gaindituz gero”, diote.
Pasa den ikasturtean 170 ikasle izan zituen Etxebarriko Euskaltegiak. Aurten, beste behin ere, Euskaltegiaren zerbitzua oraintsu esleitu zaio lehiaketa bidez Ulibarri Euskaltegiari datozen lau urteetarako.
☉ Etxebarri
Euskararen erabilera bultzatzeko Berbalapiko ekimenean izena emateko epea zabaldu dute Etxebarrin
Etxebarrin euskararen erabilera bultzatzeko Berbalapiko ekimena antolatuko du beste urte batez Udaleko Euskara Zerbitzuak.
Irailean zabaldu dute izena emateko epea eta azaroaren 4ra arte luzatu dute. Interesdunek izena eman behar dute Etxebarriko Euskara Zerbitzuan, CIME eraikineko bigarren solairuan.
“Ez da euskara ikastetxeko ikastaro bat, oinarrizko maila izanik, aisialdiarekin lotuz euskaraz hitz egiteko aukera baizik”, diote udal ordezkariek.
☉ Etxebarri
Programa / Kukullagako jaiak 2024
Gaur hasiko dira Kukullagako jaiak, Etxebarrin! Irailaren 15era arte hogeina ekitaldi antolatu ditu Jai Batzordeak.
Egitaraua / Kukullagako jaiak 2024
Irailak 13, ostirala
18:30 Auzoan poteoa Primo Bayoren animazioarekin, kiroldegiko tabernatik
20:00 Txupinazoa San Antonio etorbidean
21:00 Herri afaria San Antonio etorbidean
21:30 Guitarra Cow Boy San Antonio etorbidean
23:00 Rool DJ San Antonio etorbidean
Irailak 14, larunbata
09:30 Indaba lehiaketaren hasiera. Izena ematea 12:00ak baino lehen
10:45 Orienting tailerra familia osoarentzat Eskenatoki plazan
11:45 Haurrentzako puzgariak eta jolas tradizionalak Eskenatoki plazan
14:30 Indabak aurkeztea San Antonio etorbidean
17:30 Mus txapelketa Coto tabernan
18:00 Magia ikuskizuna: Nicolás Chevalie
19:00 Hirugihar-jana La Plaza tabernan
19:00 Haurrentzako animazioa: DJ Kaktus
20:00 Patxangeoa Alo tabernan
23:00 Dantzaldia San Antonio etorbidean: Stereo Star Band
Irailak 15, igandea
09:30 Paella, sangria eta tortilla txapelketen hasiera. Izena ematea 12:00ak arte
11:45 Artzain txakur erakusketa Atzeko plazan
13:30 Apar jaia San Antonio etorbidean
14:30 Paellak, sangria eta tortillak aurkeztea San Antonio etorbidean
17:30 Igel-toka lehiaketa San Antonio etorbidean
18:00 Txokolatada San Antonio etorbidean
18:30 Malabareak San Antonio etorbidean
19:30 Txitxarrilloa San Antonio etorbidean: Orquesta Laklandestina
21:00 Sari banakera San Antonio etorbidean
21:30 Jaien amaiera eta su artifizialak
☉ Etxebarri
Zabor tasa igoko du 2025ean Etxebarriko Udalak, Europak hala behartuta
Araudi berrien arabera, zaborraren bilketaren gastua herritarrek eta enpresek hartu behar dute beren gain
Datorren urtean gora egingo du zabor tasak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri gehienetan, eta horren berri eman die Etxebarriko Udalak herritarrei. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu Etxebarrin igoera hori zenbatekoa izango den: “Zaborraren tasa berria datorren urteko aurrekontuan islatuta egon behar da eta, hortaz, 2024a amaitu baino lehen eztabaidatu eta onartu behar dugu osoko bilkura batean”, diote udal ordezkariek.
Tasaren igoera hori Europako Hondakinen Zuzentaraua eta Estatuko hondakinen eta lurzoru kutsatuen legea ekonomia zirkular baterako betetzearen ondorio da. Araudi berrien arabera, hondakinen kudeaketak “zero kostua” izan behar du erakunde publikoentzat, eta horrek esan nahi du zaborraren bilketaren eta tratamenduaren gastua sortzen duenak bere gain hartu behar duela, hau da, herritarrek eta enpresek.
Gaur egun gastuen eta zabor tasarengatiko diru-sarreren arteko aldea % 40 ingurukoa da Etxebarrin. Nolanahi ere, eta Europako araudiek eskatzen duten bezala, Udala lanean ari da “sortze bakoitzeko ordainketa” sistema bat ezartzeko, erabiltzaile bakoitzeko zerbitzuaren benetako kostua islatzeko. Horrek esan nahi du hondakin gehiago sortzen dituzten erabiltzaileek gehiago ordainduko dutela. Era berean, Udala zaborren tasaren igoeraren eragina arintzeko hainbat neurri aztertzen ere ari da. Horien artean daude, besteak beste, gutxieneko birziklatze organikoa betetzen duten erabiltzaileentzako hobari fiskalak, hondakin gutxiago sortzen dituzten erabiltzaileak saritzeko “sortzeagatiko ordainketa” sistemak ezartzea eta hondakinen murrizketa, berrerabilera eta birziklapena sustatzeko sentsibilizazio kanpainak.
☉ Etxebarri
Etxebarriko dendetan on line erosteko merkataritza plataforma aurkeztu du Udalak
Hilabete honetan webgunearen lehen bertsioa martxan jarri dute, eta etorkizun hurbilera begira erosketak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek
Udalerriko saltokiei laguntzea eta hurbileko ekonomia bultzatzea. Hori da Etxebarriko Udalak aurkeztu berri duen GO!!ETXEMARKET online merkataritza-plataformaren helburua. “Tresna berritzaile honen bidez, bizilagunek aukera dute bertako dendetako ehunka produkturen artean klik bakar baten bidez nabigatzeko eta erosketak edozein unetan egiteko” diote.
Hilabete honetan webgunearen lehen bertsioa martxan jarri dute, eta etorkizun hurbilera begira erosketak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek. Udalaren arabera sistema hau denda fisikoaren “osagarri” izango da. Elikadura, moda, estetika, papergintza, informatika edo burdindegia aurkitu daitezke Go!!Etxemarketen.
Europar Batasunaren NextGeneration laguntza lerroaren bitartez finantzatu dute ekimen berritzaile hau, “tokiko merkatariek eraldaketa digitalarekin bat egin dezaten”. eta eraldaketa hori funtsezkoa delako “lehiakortasuna handitzeko eta merkataritza hurbil eta iraunkor baten biziraupena bermatzeko” borobildu dute udal arduradunek.