→Etxebarri

Bideoa | Sare sozialen eta datuen pribatutasunaren inguruko saioa jaso dute Etxebarri institutuko ikasleek

Gaur goizean Digitalizazioaren Hariak jardueraren bigarren edizioa egin dute Etxebarriko Kultur etxean 09:30etatik eguerdira arte, institutuko DBH3 eta batxillergoko 1 eta 2. mailako ikasleei zuzenduta. Guztira 100 ikasle gerturatu diram txanda bitan antolatuta.

Azkue Fundazioak antolatuta, bigarren edizio honetan Iurdana Acasuso fundazioko zuzendaria eta Etxebarriko Udaleko Iker López Euskara eta Hizkuntza zinegotzia izan ditugu hitzaldi aurreko aurkezpenean. Ondoren, Emaize Sexologia Zentroko Ane Ortiz kideak eta Maider Likona Gipuzkoako Software Askeko kideak metodologia aktibo baten bidez saio arina eta erakargarria ekaini diete ikasleei sare sozialen erabilera kontzienteaz eta datuen pribatutasunaren inguruan.

“Gogoeta prozesu hori ikastetxean egingo dituzten jarduera praktikoen bidez egingo da, urrian eta azaroan”, azaldu dute Azkue Fundaziotik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak