→Etxebarri

Tranbia Etxebarrira eramateko 150.000 euroko aurrekontua onartu du Jaurlaritzak

Bilboko Tranbia Boluetatik Kukullagaraino eraman nahi du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta  tranbiaren zati berri honen eraikuntza-proiektua lizitatu du gehienezko 150.000 euroko aurrekontuarekin (181.500 euro BEZarekin).

Bidaiariak tranbiara igotzen, Abusun // Geuria

Bilboko Tranbia Boluetatik Kukullagaraino eraman nahi du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta  tranbiaren zati berri honen eraikuntza-proiektua lizitatu du gehienezko 150.000 euroko aurrekontuarekin (181.500 euro BEZarekin).

Asmoa Boluetatik Kukullagarako tranbiaren ibilbide berrirako Euskotrenen Durango eta Bilbo arteko trazadura erabiltzea da (tarte horretako trenbideak tranbiarako doituz). Bolueta eta Kukullagako kilometro biko zati berrian geltoki berri bi eraikiko dituzte: beilatokikoa (Bolueta geltokitik 700 metrora) eta Kukullagakoa (Beilatokitik 1.100 metrora). Gauzak horrela, tranbiak 19 geltoki izango ditu eta Bizkaiko hiriburuko tranbia-sarea 10 kilometro ingurukoa izango da.

Tranbia bi, Abusu geltokian // Geuria

Kukullaga, erdigunea

Tranbia Kukullagara heltzean konexioa izango du Bilboko metroaren L3 (Matiko-Kukullaga) eta Euskotreneko  E1 (Amara Donostia-Atxuri), E3 (Lezama-Kukullaga) eta E4 (Bermeo-Atxuri) lineekin. Gainera, urte batzuetara, Kukullagatik gertu geltoki intermodala eraikiko du Eusko Jaurlaritzak Sarratun. Bertan metroko L1 (Sarraturainokoa), L5 linea berriak (Sarratu-Usansolo ospitalea) eta Euskotreneko E3 lineak bat egingo dute.

Enpresen proposamenak jasotzeko azken eguna irailaren 12a izango da. Epea igarota, kontratazio mahaia bilduko da kontratua esleitzeko eta aukeratutako enpresak 10 hilabete izango ditu proiektua idatzi ahal izateko: “Horietan hirigintza integrazio proposamenak jaso beharko dira, Telleria kalearen eta Ibarsusibidearen artean dagoen eremuari arreta berezia eskainiz, haien arteko lotura bilatzeko helburuarekin”, azaldu dute Euskal Trenbide Sareatik.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak