→Etxebarri

Etxebarrik 300 metro karratuko lokal berria egokituko du Udal Gizarte Zerbitzuetarako

Udal Gizarte Zerbitzuetarako erabiliko duten lokal baten egokitze-lanak hasiko dituzte “laster” Etxebarriko Euskaltzaleak plazan, 3. atariaren ondoan. 500.000 euro bideratuko dituzte lan hauetarako eta Udal ordezkarien arabera “lokala prest egongo da 2023ko udaberrirako, gutxi gorabehera”

Lokal berriaren irudia, Etxebarrin // Etxebarriko Udala

Udal Gizarte Zerbitzuetarako erabiliko duten lokal baten egokitze-lanak hasiko dituzte “laster” Etxebarriko Euskaltzaleak plazan, 3. atariaren ondoan. 500.000 euro bideratuko dituzte lan hauetarako eta Udal ordezkarien arabera “lokala prest egongo da 2023ko udaberrirako, gutxi gorabehera”.

Gaur egungo Gizarte Zerbitzuak Santa Ana kalean daude: “Gaur egungo Udal lokala zaharkitu samar dago eta ez da nahikoa azken urteotan gehien hazi den udal zerbitzua hartzeko”, azaldu dute Etxebarriko udal ordezkariek. Horregatik, zerbitzuak Euskaltzaleak plazako egokitzeko dagoen lokal batera eramango dituzte.

Lokal berria

Egoitza berria 300 metro karratuko lokala izango da, “herritarrek gehien erabiltzen duten udal-zerbitzuetako baten egungo instalazioak modernizatuko dituena”. Lanen iraupena sei hilabetekoa izango da “gutxi gorabehera” eta 508.726,75 euro bideratuko ditu Udalak (BEZa barne), horietako 438.750 euro Bizkaiko Foru Aldunditik jasotakoak. Enpresa esleipeduna Construcciones Onetan S.L izango da.

“Jarduera horrek, beraz, udal-arlo hori hobetzeko eta optimizatzeko balioko du, eta arloko langileei erabiltzaileei arreta eskaintzeko aukera emango die, espazioaz, irisgarritasunaz, inguruneaz eta beren zereginen konfidentzialtasunaz arduratu beharrik izan gabe”, azaldu dute Udaletik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak