→Etxebarri

Udal webgune “eskuragarriagoa, errazagoa eta intuitiboagoa” estreinatuko du Etxebarrik otsailean

Udal webgune berria estreinatuko du Etxebarriko Udalak otsailean // Geuria

Udal webgune berria estreinatuko du Etxebarriko Udalak otsailean. “Eskuragarriagoa, errazagoa, intuitiboagoa eta gailu guztietara egokitzeko modukoa estreinatuko dugu otsailaren hasieran”, diote udal arduradunek: “Atari honek Udalaren jarduera bizia islatu nahi du, bai administrazioaren, kudeaketaren eta herritarrei arreta ematearen alorra, izapidetze elektronikoa erraztuz, bai kultura-, kirol- eta aisialdi-eskaintza anitza, plataforma berrietatik errazago iritsiko dena. Espero daitekeen bezala, etengabeko hobekuntza- eta eguneratze-prozesua da”.

Halaber, herritarrekiko komunikazio kanal berriak zabalduko ditu aurten Udalak: “Adibidez, Hirix bezalako app batzuei euskarria emateari utziko zaio, eta beste aukera batzuk planteatzen dira, hala nola Telegram kanal bat irekitzea, Whatsapp bidezko zabaltze-zerrendak, posta elektronikoaren zerrenda bat sortzea eta egungo sare sozialak indartzea. Hori guztia egungo paperaren eta postontzi-banaketaren erabilera murrizteko”, diote.

“Etxebarriko Udaletik uste osoa dugu herritarrekiko komunikazioa ezinbestekoa dela. Komunikazio hori bi noranzkoetan bideratzea nahi dugu. Horregatik, ez dugu zalantzarik erabiltzen ari garen kanalak egokiak diren edo hobetu daitezkeen birplanteatzeko”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak