→Etxebarri

Etxebarrik 5.000 eurotan handitu du harrera-partida, Ukrainako errefuxiatuak hartuko balitu ere

Gainera, Larrialdietarako Laguntza Humanitarioen Funts osoa (2.000 euro) Ukraina-Euskadi elkarteari ematea adostu du aho batez udalbatzak.

Etxebarriko laguntzaile taldea Ukrainarako bilketan // Argazkia: Utzitakoa

Ukrainako gerrak elkartasun keinuak azaleratu ditu gizartean. Hego Uribe eskualdean elikagai eta produktu bilketak edota diru-bilketak egin dira, eta zenbait Udalek ere laguntza eman dute. Etxebarriren kasuan, Larrialdietarako Laguntza Humanitarioen Funts osoa (2.000 euro) Ukraina-Euskadi elkarteari ematea adostu du aho batez udalbatzak. Halaber, atzerritarrentzako harrera-partida 5.000 eurora handitzea erabaki du Udalak, Errusiak Ukrainari egindako inbasioak eragindako aparteko harrerarik balego.

“Eskerrak eman nahi dizkiegu udalerrian sortutako batzordeari eta Poloniara laguntza humanitarioa eramateko laguntza eman duten pertsona guztiei, Ukraina-Euskadi elkartearekin koordinatuta. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu trukean ezer kobratu gabe garraioak egiteko konpromisoa hartu duten gidariei”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak