→Etxebarri

Yelco Romero etxebarritarrak Espainiako Openeko eliteko lehen postua irabazi du Granadan

Etxebarriko DownHill riderrak ondo baino hobeto amaitu du 2022ko denboraldia Otivarren (Granada) jokatutako Andaluziako Jaitsiera Txapelketa 2022ko gizonezkoen Scratcha irabaziz: “Helburua lortu dut eta poz-pozik itzuli naiz etxera. Oraindik ezin dut sinetsi: Lehen eliteko postua eta azken probako garaipen orokorra eskuratu ditut”, azaldu du etxebarritarrak.

Yelco Romero, Etxebarriko pump-trackean // Geuria

Etxebarriko DownHill riderrak ondo baino hobeto amaitu du 2022ko denboraldia joan den irailaren 25ean Otivarren (Granada) jokatutako Andaluziako Jaitsiera Txapelketa 2022ko gizonezkoen txapelketa irabaziz: “Helburua lortu dut eta poz-pozik itzuli naiz etxera. Oraindik ezin dut sinetsi: Lehen eliteko postua eta azken probako garaipen orokorra eskuratu ditut”, azaldu du etxebarritarrak.

Aurreko egunean, irailaren 24an entrenamendu saioak egin zituen eta bere burua “oso eroso” ikusi zuela aitortu dio GEURIA komunikabideari. Irailaren 25ean txapelketa egin zuten, txanda bitan antolatutakoa. Lehenengo txandako jaitsieran “oso ondo” egin zuen jaitsiera, bigarren scratcha (sailkapen orokorra) eta eliteko lehen postua eskuratuz: “Motibazio bultzada izugarria izan zen niretzat eskuratutako denbora itzela izan zelako. Ez nuen batere espero” adierazi du Etxebarrikoak.

Bigarren jaitsiera “zoragarri” egin zuela azaldu digu riderrak, “inolako eragozpenik gabe” eta sailkapen orokorrean zein elitekoan lehen postua eskuratu zuen: “Denboraldia horrela bukatzea sekulakoa izan da niretzat”, adierazi du poz-pozik.

Yelco Romero, Etxebarrin // Geuria

Yelco lasterkari arinena izan da antolatzaileek jarritako jaitsiera gogorrari aurre egiten eta bere atzetik Dani Castellanos eta Rafa Bascón izan ditu (Espainiako Kopako Irabazle orokorra). “Denboraldia bukatuta orain atseden hartzeko momentua da eta datorren sasoiari ilusioz ekiteko gogoa daukat”, aitortu du riderrak.

Espainiako Open guztietako emaitzak ez dituzte sailkapenak argitaratu oraindik baina Yelcoren iragarpenen arabera Openeko sailkapen orokorrean “bigarren edo hirugarren postua eskuratuko du ziurrenik”.

Geuria Komunikabideak Yelco Romero ezagutzeko aukera izan zuen ikasturtea hasi baino lehen, Andorran jokatutako Munduko Kopan parte hartu ostean.

Yelco Romero: «Mundu zabaleko riderrekin lehiatzeak nire maila erakutsi dit»

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak