Ekainaren 27tik aurrera eta uztailean zehar EtxebarriBus zerbitzuak ordutegi aldaketa izango du. Horiek horrela, lanegunetan 06:00etan hasiko da zerbitzua Santa Marinatik Metro geltokiraino eta kontrako norabidean 06:20etan izango da.
07:00ak arte 30 minutuz behineko maiztasuna izango du EtxebarriBusek lanegunetan eta ondoren 20 minuturik behin izango da zerbitzua. Azkenengo lanzaderari dagokionez, 22:30ean irtengo da Santa Marinatik eta 22:50etik Metrotik Santa Marinaraino.
Asteburuetan 30 minuturo
Asteburuetan eta jaiegunetan EtxebarriBus zerbitzua ordu erdiro izango da. 07:00etatik hasita 22:00etara bitartean Santa Marina Metro Bilbao ibilbidea egingo du eta 07:20etik 22:30era Metrotik Santa Marinaraino.
