ArgipeanClik Argazkigintza Taldeak antolatu du lehiaketa eta argazkiak jasotzeko epea zabalik egongo da irailaren 28tik urriaren 30era arte.
Argazkilaritza arte eta entretenimendu bezala bultzatzeko asmoarekin, Etxebarriko ArgipeanClik Argazkigintza Taldeak I. Argazki lehiaketa digitala antolatu du. 18 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute eta argazkiak bidaltzeko epea irailaren 28tik urriaren 30era arte egongo da zabalik.
I. ARGAZKI LEHIAKETA DIGITALA – SARIAK
1. saria: 200 euroko opari-txekea Foto Samaren argazkilaritza produktuak erosteko.
2. saria (Etxebarritarra bakarrik): 150 euroko opari-txekea Foto Samaren argazkilaritza produktuak erosteko.
3. saritik 10. sarira: Accesit ziurtagiria eta argazkia inprimitua Argitxun.
I. ARGAZKI LEHIAKETA DIGITALA – EZAUGARRI NAGUSIAK
– Lehiaketaren gaia: “Udazken hiritarra”.
– Argazkiaren eduki artistikoa, kalitatea eta bat-batekotasuna baloratuko dira.
– Egokiak diren argazki guztiak lehiaketaren orrialdean argitaratuko dira eta printzipioz ez dira parte hartzaileen izenak argitaratuko.
– Lehiaketa digitala izango da, eta argazkiak argipeanclik@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira.
– Bidalitako e-postetan argazkiak atxikitu behar dira (gehienez 2 argazki parte-hartzaile bakoitzeko) eta artxiboaren izenean argazkiaren izenburua jarri.
– E-postaz bidalitako mezuaren gaian UDAZKEN HIRITARRA LEHIAKETA jarri behar du. Era berean argazkien izenburuak, parte-hartzailearen izen-abizenak, helbidea, adina eta harremanetarako datuak (e-posta, telefonoa, flickr, 500px…) agertzea beharrezkoa izango da.
– ArgipeanClik Argazkigintza Taldeko ordezkariez eta argazkigintzarekin erlazioa duten beste pertsonez osatutako epaimahaia eratuko da.
– Epaimahaian parte hartzen duten kideek ezin izango dute lehiaketan parte hartu. “ArgipeanClik Argazkigintza Taldeko” beste kideek parte hartu ahal izango dute era ezezagun batean, lehiaketan parte hartzen duten beste pertsonak bezala.
– Epaimahaiak aurkeztutako argazki guztien artean 10 onenak aukeratuko ditu eta 2 lehenengo sari eta 8 accesit emango ditu.
– Finalistak izan diren 10 argazki horiekin erakusketa bat antolatuko da (data eta lekua zehazteke).
– Oinarri osoak kontsultatzeko: http://goo.gl/QAVqrc
