Jai-egitaraua prestatzeko Batzorde bilera bihar izango da Kultur Etxean 20:00etan. “Denon gustukoak diren jarduerez beteriko jaiak bermatu” nahi ditu Udalak.
Etxebarriko Udaleko arlo Soziokulturalak eta gaur egun jai-egitaraua lantzen ari den herritar taldeak jakinarazi dutenez, bihar, urtarrilak 15, San Antonio 2015 Jai Batzordea burutuko da eta horregatik herritarrak deitzen ditu bertan parte hartzeko. Izan ere, “jaiak guztionak dira eta horregatik denon gustukoak diren jarduerez beteriko jaiak bermatu behar ditugu“, adierazi du Ina Bermúdez zinegotziak bidalitako iragarkian. Hitzordua 20:00etan izango da Kultur Etxean.
Hala ere, gerturatu ezin duenak bere iradokizunak edo ideiak bidali ahal izango ditu sanantoniokojabatzordea@gmail.com helbide elektronikora edo harremanetan jar daiteke 646 803 750 edo 699 977 236 telefonoetan.
