→Etxebarri

Euskarazko prentsak lekua izango du Etxebarriko tabernetan

Etxebarriko Udalak eta Arpela udalerriko Euskaltzaleen Topaguneak kanpaina bat jarri dute martxan: eguneroko prentsa eskaintzen duten tabernek euskarazko prentsa ere eskaintzea. Era horretan, euskarari agerikotasun handiagoa eman nahi diote Udalak eta Arpelak.

Taberna batzuek dagoeneko kanpainarekin bat egin dute -argazkian, Arkupe taberna- Honek dirauen bitartean, Berria egunkariak %25eko deskontua egingo die Etxebarriko tabernei urteko harpidetza kuotan, eta Udalak gainontzeko zatiaren bi heren ordainduko ditu. “Horrela, Berriaren harpidetza egin nahi duten Etxebarriko tabernek urtean 113 euro baino ez dute ordaindu beharko”, diote Arpelatik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak