Urteko azken bertso poteoa ospatuko dute etxebarriarrek abenduaren 26an. Gabonak ere bertsotan pasatzeko aukera eskainiko du Eustuna Elkarteak, Udalaren Euskara zerbitzuaren laguntzarekin batera.
Fredi Paia eta Oihana Bartra izango dira bertsotan eta saioa udaletxeko plazatik aterako da 20:00etan.
