→Etxebarri

Gazteei zuzendutako inauterien egitaraua prestatu dute Etxebarriko gazteek, otsailaren 29rako

etxebarri inauteriak 2014
2014ko mozorro lehiaketa Etxebarriko inauterietan / Etxebarriko Udala

Inauteriak otsailaren 22an ospatuko dira Etxebarrin. Aurten, inauterietako egitarau ofizialaz gain, gazteei zuzendutako beste programa bat egongo da herrian, kasu honetan, otsailaren 29rako, Etxebarriko Gazteak sortutakoa.

Egun horretan, larunbatean, ordu bietan kultur etxean egingo den bazkariarekin hasiko dute gazteek inauterietako jaia. Ondoren, arratsaldeko 18:00etan, Txaranga batek herriko kaleak alaituko ditu, 21:00etan egongo den erromeria baino lehen.

Aurrekoaz gain, Zintururi plazan afaltzeko aukera ere izango dute bertaratutakoek, 20:30etatik aurrera Food Truck-ak egongo baitira bertan. Ekintzetan 16 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Bazkarirako tiketak Talka eta Mugarri gaztegunetan lortu ahal izango dira, gaurtik, otsailaren 12tik, hilaren 14ra. Pertsona bakoitzak 14 tiket erosi ahal izango ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak