2015eko Jai Batzordearen osatze-bilera martxoaren 16an izango da udaletxeko pleno aretoan. Udal agintariek herritarren parte hartzea lortu nahi dute, “denon gustukoak diren jarduerez beteriko jaiak” sustatzeko.
Etxebarriko Udaleko arlo Soziokulturalak luzatu berri duenez, 2015eko Jai Batzordea osatzeko bilera antolatu dute. Hitzordua martxoaren 16an izango da udaletxeko pleno aretoan 20:00etan. Bertaratu ezin duenak ere ideiak proposa ditzake aitor@etxebarri.net helbide elektronikoaren bidez.
“Denon gustukoak diren jarduerez beteriko jaiak sustatu nahi ditugu eta helburu hori lortzeko modu bakarra ahalik eta herritar gehien eta talde kopuru handienaren parte hartzea lortzea da“, diote Etxebarriko Udaletik.
