Sareak

☉ Etxebarri

Jose Iragorriren oroimenezko txapelketa apirilaren 21ean eta 22an Etxebarrin

Apirilaren 21ean eta 22an ospatuko da Etxebarrin Jose Iragorri kazetariaren omenezko txapelketa. 16 futbol talde arituko dira Etxebarriko futbol zelaian.

|

etxebarri jose iragorri torneoa 2017 kartela

Apirilaren 21ean eta 22an ospatuko da Etxebarrin Jose Iragorri kazetariaren omenezko txapelketa. Etxebarriko futbol zelaian izango da 09:30etik aurrera eta honako taldeek hartuko dute parte: Etxebarri, Ariznabarra, Sestao River, Bermeo, Amorebieta, Bizkaiko Selekzioa, Galdames, Lakua, Athletic Club, Somorrostro, Kostkas, Portugalete, Valvanera eta Herrerako Sporting.

JOSE IRAGORRI III. TXAPELKETA – EGUTEGIA

APIRILAK 21, OSTIRALA
A TALDEA

09:30 ETXEBARRI A – ARIZNABARRA

10:15 SESTAO RIVER – BERMEO

11:00 ARIZNABARRA – SESTAO RIVER

11:45 BERMEO – ETXEBARRI A

12:30 ARIZNABARRA – BERMEO

13:15 SESTAO RIVER – ETXEBARRI A

B TALDEA

09:30 AMOREBIETA – BIZKAIKO SELEKZIOA

10:15 PEÑA GALDAMES – LAKUA

11:00 BIZKAIKO SELEKZIOA – PEÑA GALDAMES

11:45 LAKUA – AMOREBIETA

12:30 BIZKAIKO SELEKZIOA – LAKUA

13:15 PEÑA GALDAMES – AMOREBIETA

C TALDEA

15:00 ETXEBARRI C – ATHLETIC

15:45 SOMORROSTRO – KOSTKAS

16:30 ETXEBARRI C – SOMORROSTRO

17:15 KOSTKAS – ATHLETIC

18:00 ETXEBARRI C – KOSTKAS

18:45 SOMORROSTRO – ATHLETIC

D TALDEA

15:00 PORTUGALETE – VALVANERA

15:45 ETXEBARRI B – HERRERAKO SPORTING

16:30 VALVANERA – ETXEBARRI B

17:15 HERRERAKO SPORTING – PORTUGALETE

18:00 VALVANERA – HERRERAKO SPORTING

18:45 ETXEBARRI B – PORTUGALETE

☉ Etxebarri

Etxebarriko Arcelor Mittal lantegian enplegu-erregulazio espediente berria ezarri nahi dute, “eskaeren beherakadagatik”

|

Etxebarriko ArcelorMittal lantegia // Wikipedia

ArcelorMittaleko zuzendaritzak aldi baterako enplegu-erregulazio espediente berriak ezarri nahi ditu Etxebarriko lantegian, baita Lesakan (Nafarroa), Gijonen eta Avilesen (Asturias) eta Sangunton (Valentzia).

Siderurgiak argudiatu duen arrazoia izan da instalazio batzuetan eskaerak gutxitu direla. Sindikatuek adierazi dutenez, zuzendaritzak bilerak deituko ditu plan soziala baloratzeko. Hala ere, zuzendaritzaren asmoa da lan-erregulazio espedientea irailaren amaierara arte luzatzea.

Apiriletik

Aldi baterako enplegu-erregulazio espedientea apirilean adostu zuen ArcelorMittalek, eta orain espediente berria ezartzea aztertzen ari da zuzendaritza. Neurriak Asturias, Sagunto, Etxebarri eta Lesakako lantegiei eragiten die, guztira 7.000 langileri.

Langile batzordea 13 ordezkarik osatzen dute (UGTko 6, CCOOko 4, ELAko 2 eta LSBko 1). Zuzendaritzak aldi baterako enplegu-erregulazio espediente berriaren justifikazio-memoria eta txosten teknikoa entregatu die: “Txosten horretan, produkzio-arrazoiengatiko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea justifikatzen duten arrazoiak eta datu teknikoak jasotzen dira”, diote.

Orain sindikatuetako ordezkariek dagokion azterketa egingo dute, baina hasteko, ekoizpen guztien produkzio-galeraren ehunekoa eskatu diote zuzendaritzari.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

«BTT txirrindularitzarako oso leku onak dituzten mendiak daude eskualdean»

Eguzkia ala euria egin, Etxebarriko Basahuntzek bizikletetara igo eta pedalei eragiten diete mendi aldera. Beraiekin elkartu gara herrian, elkartea gertutik ezagutzeko

|

Basahuntzak taldeko kideak, Juan Ignaciorekin // Geuria

Ahuntzek mendira egiten duten bezala, gaur txirrindula irteera dute Etxebarriko Basahuntzak Txirridularitzako Taldekoek. Herriko termometroek 35 gradu adierazten dute pantailetan, baina berdin-berdin joango dira asteko “paseotxoa” egitera. Basahuntzak dira. Horietako bat Juan Ignacio Mateos Solis da (Etxebarri, 1965), elkarteko idazkaria. Berarekin berba egin dugu, hilabete honetan bertan Eskolarteko IV. Txirrindularitza Topaketa eta Bizikleta Eguna antolatu dutelako Etxebarrin.

Basahuntzak taldeko kide batzuk // Geuria

Datorren irailaren 23an Eskolarteko IV. Txirrindularitza Topaketa ospatuko da. Zer prestatu duzue jardunaldi horretarako? Eskola egutegiaren barruan eskolek antolatzen dugun Bizkaiko Txirrindularitza Federazioaren bidez Aldundiaren Eskola Kirolaren barruan kokatzen den proba da Eskolarteko IV. Txirrindularitza Topaketa. Haurren kategorian 2009/2010, 2011/2012 eta 2013/2014 ikasturteetan jaiotako MTB diziplinako proba da eta 200-250 parte-hartzaile inguru aurreikusi ditugu.

Nahiz eta aurten ez antolatu, zer helburu dago proba honen atzean? Txikien ongizatean gure harri-koskorra jartzea, kirolera eta, bereziki, txirrindularitzara lotu daitezen, edozein modalitatetan. Badakigu zer kostatzen den horrelako proba bat antolatzea baimen, laguntza eta boluntarioei dagokienez. Gure ‘txikiak’ beste proba batzuetara joaten direnean, atzean dagoen lan guztiaz jabetu daitezke, haiek lasterketa egin eta beren kirolaz goza dezaten. Hala ere, datorren urtean egitea da gure asmoa eta ziurrenik lortuko dugu!

Irailaren 24an Bizikleta Eguna antolatuko duzue eta ibilbide bat prestatu duzue Etxebarrin barrena. Lan eta konpromiso handiko asteburua da, gurasoen, begiraleen eta klubeko bazkideen aldetik. Ez dizkiogu familia-denborari bi asteburu kendu nahi eta, horregatik, iaz asteburu berean antolatzea erabaki genuen. Bizikletaren Eguna Europa osoan mugikortasuna sustatzeko ekintzen barruan dago, eta Etxebarriko kaleetan barrena ibilbide bat prestatu dugu bizikleta bat duen jende guztiarentzat.

Nortzuk osatzen duzue Basahuntzak? 70 bazkide inguru gara, gehienak Etxebarriko bizilagunak, baina Basauri, Arrigorriaga, Galdakao eta Bilboko bazkideak ere baditugu. Bazkideak 18 urtetik hasi eta erretiratuetarainokoak dira. Beti saiatzen gara elkarrekin irteerak egiten, mailen arteko aldea gorabehera, eta ez dugu inoiz inor bakarrik uzten. Pena ematen digu emakume gehiago ez izateak. Gaur egun hiru emakume baino ez ditugu, eta beraiei zuzendutako ikastaro batzuk egiteko lanean ari gara, gero eta gehiago izan daitezen gure mendi eta errepideetan ibiltzera animatzen direnak.

Kideen artean kirolari bat nabarmentzen da, Espainiako txapelduna txirrindularitza egokituan. Eneko Arrieta Ibarretxe galdakoztarra da bera, eta 12 urte bete ditu joan den abuztuaren 27an. Oso harro gaude gure artean izateaz. Basahuntzak Eskolaren hasieratik dabil gure artean, eta beti izan da bat gehiago taldean. Bizikletan ibiltzea besterik ez zaio gustatzen, eta beti izan du Basahuntzak Eskola osatzen dugun guztion babesa eta animoa. Iaz, Espainiako Federazioak antolatutako txirrindularitza egokituko selekzio baterako izena eman zuen, eta Cuencako kontzentrazio baterako hautatu zuten. Han, ezgaitasun desberdinak zituzten txirrindulariekin egon zen, eta Cofidis Kids txirrindularitza paralinpikoko programarako deitzea erabaki zuten, olinpiadetarako etorkizuneko balio gisa.
Aurten Begoña Luis Espainiako hautatzaileak deitu du ekainaren amaieran antolatu zituzten Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Jokoetarako. 12 kilometroko erlojupekoan parte hartu zuen, eskolarteko jokoak inauguratuz. Egun batzuk lehenago Cartagenako CARean kontzentratu zen. Ez du esperientzia hori ahaztuko, ezta guk ere.

Beharrezkoa al da eskarmentu handiko pertsona izatea zuekin kirola egiteko? Ezta gutxiago ere! Maila guztietako jendea gaude bertan, eta beti saiatzen gara mundu guztiak goza dezan.

Nola eta noiz jaio zen txirrindulari taldea? Kluba 2008an sortu zen Etxebarriko lagun talde baten baitan. Taldean eta, batez ere, MTBn ibili nahi zuten.

Eta zuk zenbat denbora daramazu taldean, Juan Ignacio? 2011tik nago bertan. Urte horretara arte alde batera utzita neukan txirrindularitza, beste kirol batzuengatik. Ordutik, egiten dudan txirrindularitza motarekin eboluzionatu dut. MTBtik errepidera igaro naiz nagusiki, eta orain mendiko txirrindularitzari ekin diot berriro. Batez ere, gozatu eta fisikoki ondo egotea da nahi dudana.

Zeri zor zaio Basahuntzak izena? Garai hartan ni oraindik ez nintzen klubeko kide, baina pentsatu nahi dut ahuntzak beti mendira doazen bezala, hortik datorrela Basahuntzak izena ere. Urte batzuetan klub bezala funtzionatu ondoren, Basahuntzak Eskola 2017ko urtarrilean sortu zen, bazkideen seme-alabek kirol hau egiteko aukera izan zezaten. Bizikletaren erabilera sustatu nahi dugu osasuna hobetzeko, kirola egiteko eta egunero erabiltzeko, hala nola, mandatuak egiteko eta baita lanera joateko ere.

Juan Ignacio, Basahuntzakeko kideekin // Geuria

Nolako ekitaldiak antolatzen dituzue talde gisa? Nagusiki, Bizikleta Eguna eta Eskola Topaketa, eta ondoren, ostegun arratsaldero MTBn eta larunbat eta igande goizetan antolatutako irteerak, errepideko eta mendiko irteerak, bazkideei eta bazkide ez direnei irekiak.

Hego Uriben egiten dituzue irteerak edo eguneko edo asteburuko irteerak ere antolatzen dituzue? Mendian, Ganguren mendira, Pagasarrira, Mandoiara irteerak egiten ditugu eta, noizbait, pixka bat gehiago urruntzen gara gure mendiez gozatzeko. Errepidean ibilbide luzeak egiten dira, eta batzuetan Araba, Gipuzkoa, Kantabria eta Burgosekin muga egiten duten probintzietara iristen gara. Hainbat ibilalditan parte hartzen dugu, BTTko zein errepideko talde gisa.
Asteburu bat antolatzen dugu Eskolako gurasoekin, anai-arrebekin eta haurrekin irailaren amaieran. Espinosa de los Monteros aterpetxera joaten gara, eta asteburua familian pasatzen dugu, denok elkar pixka bat gehiago ezagutuz eta maila guztietarako egokiak diren ibilbideak eginez.

Zuen jarduerez gain, eskualdeko beste klub edo elkarte batzuekin ere harremanetan zaudete, hala nola, Igor Anton buru duen Galdakao Gelarekin. Zer proiektu dituzue esku artean? Harreman ona dugu Bizkaiko eskolekin eta Galdakao Gelarekin, haurrak hazten ari dira eta gure bi eskolak utzi behar dituzte. Horrek pena ematen digu eta jarraipena eman nahi diegu nolabait. Gure artean hitz eginez eta Igor Antonen ibilbidea ezagutuz, bilera bat izan zuen Galdakaoko Gelarekin Xabier Fernandez Basahuntzakeko presidenteak, eta berehala ados jarri ginen zerbait egin behar genuela.
Gure eskualdea eta osatzen duten herriak barne hartzea nahi dugu. Enpresa eta erakundeen babesa bilatzen ari gara, pixkanaka aurten hasteko.
Asmoa prestatzaile batekin entrenamenduak programatzea da, beti ere presiorik gabe eta bizikletaz gozatzea eta parte hartzea bilatuz. Halaber, haurrek egunen batean kadeteekin entrenatu ahal izatea nahi dugu, bi kategorien arteko ezberdintasunaz jabetu daitezen eta, gainera, elkar ezagutzen joan daitezen.

Parte hartzen al duzue eskualdeko klub edo talde gehiagok parte hartzen duten beste ekitaldiren batean? Etxebarriko Udaletik jakinarazten dizkiguten eta gure kirolarekin zerikusia duten proposamen guztiekin elkarlanean aritzen gara, ahal dugun heinean.

Basahuntzakeko txirrindulariak, Etxebarrin // Geuria

Etxebarrik, Hego Uribe eskualdeko herria izanda, zer eskenatoki eskaintzen die kirol hau egiten duten txirrindulariei? Mendi txirrindularitzarako oso leku onak dituzten mendiak ditugu Hego Uriben. Mendiko eta haren pistetako segurtasuna ona da, kontuz eta lehiatu gabe joaten garen guztietan, gozatzera atera behar gara, eta jakin behar dugu mendiaz oinez gozatzen duen jendearekin partekatu behar dugula espazio hori. Bizikidetza, gizalegea eta espazioak partekatzen jakitea da kontua.
Errepidean, Euskadin txirrindulari asko daudela eta motordun ibilgailuen gidariak gu errepideetatik ikustera ohituta daudela kontuan hartuta, nahiko segurua da, oro har. Beti izaten dugu gizalegearen kontrako jendea ibilgailu motordunetan, segurtasun-distantzia gordetzen ez dutenak eta DGTren araudi berria ezagutzen ez dutenak, bai eta arauak betetzen ez dituzten txirrindulariak ere.

Urte gutxi barru, ondo bidean, bidegorri bat sortuko dute Arratiako trenbide zaharretik barrena, Hego Uribe eta Bilbo lotzeko. Etxebarri zeharkatzen duen bizikletentzako pista lotzea ere pentsatzen ari dira. Zer ekarriko die horrek txirrindulariei? Espero dugu aurrerapen handia ekarriko digula udalerri batetik bestera bizikletan ibiltzeari dagokionez, baita segurtasun handiagoa ere zirkulatzeko eta istripuak saihesteko orduan. Gure eskualdeko udalerrietara eta inguruko beste batzuetara hurbiltzea erosketak egitera, haurrekin paseatzera, lanera, eta abar, autoak gutxiago erabiltzea ekarriko du eguneroko zereginetarako, eta kutsadura eta aurrezpen txikiagoa.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Garagardo artisauen lehen azokak foodtruckak eta kontzertuak ekarriko ditu Etxebarrira

Etxebeer Festibala garagardo artisauen lehen azoka antolatu dute irailaren 30ean Etxebarrin. Azokak eskaintza gastronomiko zabala eta kontzertuak izango ditu

|

Drunken Bros, Boga, TitoBlas, LauGar eta La Txika de la Cerveza garagardoak dastatzeko aukera egongo da // Argazkia: Boga

Etxebeer Festibala antolatu dute Etxebarrin irailaren 30ean, larunbatez, udaletxeko plazan 12:30etik 01:00etara. Bizkaian ekoizten diren 0 kilometroko garagardo artisauen azoka izango da, eta besteak beste, Drunken Bros, Boga, TitoBlas, LauGar eta La Txika de la Cerveza garagardoak dastatzeko aukera egongo da.

Azokak eskaintza gastronomiko zabala izango du eta taloak eta foodtruckak izango dira, baita euskal produktu gozoak ere. Thate Street Food, Txokomex Mexican Food, Talotoki Taloak eta Roskogintza Gozoa dira Etxebeer Festibalean izango diren foodtruckak.

Era berean, eguna girotzeko, blues eta rock kontzertuak izango dira: Betileit talde etxebarritarra, Los Bribones, The Big Flyers eta Micky & The Buzz.

“Helburu nagusiak Etxebarriko bizitza soziala eta komertziala dinamizatzea eta Bizkaian 0 Km-ko garagardo artisauen elaborazioa sustatzea dira, zeinak, aldi berean, nolabaiteko nazioarteko proiekzioa duten”, diote udal ordezkariek. Ekitaldirako diseinatutako edalontzia erosi ahal izango da, baina etxetik edalontzia ekartzea gomendatu dute Udaletik.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Euskararen Jaiak Peru Krokodiloa eta haurrentzako tailerrak ekarriko ditu Etxebarrira gaur

Jaia 16:30ean hasiko da zenbait familia-tailerrekin. Ostean Peru Krokodiloa ikuskizuna ekarriko du Kantu Kolore taldeak

|

Etxebarriko Bekosolo parkeak Euskararen Jaia hartuko du gaur eta haur eta familientzako jarduerak prestatu dute Kukullagako Guraso Elkarteak eta Arpelak-ek, Etxebarriko Udalaren babesagaz.

Jaia 16:30ean hasiko da. Ordu horretan Txapa tailerra, ‘Euskaraz Familian Jolasten’ jarduerako “Haurren aurrean helduok heldu” helduen arteko euskarazko praktikak eta Burbuila Erraldoien tailerra prestatu dituzte. 18:00etan txikienentzako ikuskizuna ekarriko du Peru Krokodiloak Kantu Koloreren eskutik: “Haurren aurrean helduok heldu” prakatikan parte hartzen duten familien artean sariak zozketatuko ditugu”, nabarmendu dute Udaletik.

Kontzertu amaieran txokolatea banatuko dute herritarrentzat bertan: “Etxetik edalontzia ekartzea beharrezkoa izango da”, iragarri dute Etxebarriko Udaletik.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Programa | Kukullagako jaiak 2023

|

Apar festa iaz Kukullagako jaietan // Geuria

Kukullagako jaiak izango dira irailaren 15etik 17ra bitartean, Etxebarrin. Besteak beste, herri afaria, karaoke lehiaketa, paella eta indaba txapelketak, umeentzako jarduerak eta dantzaldiak antolatu ditu Kukullagakoak Elkarteak.

Kukullagako jaiak 2023 | Egitaraua

Irailak 15, ostirala
18:30 Auzoan poteoa kiroldegiko tabernatik, Primo Bayoren animazioarekin
20:00 Txupinazoa Eskenatoki plazan
21:00 Herri afaria San Antonio etorbidean
23:00 Dantzaldia Eskenatoki plazan: Laklandestina Orquesta

Irailak 16, larunbata
09:30 Kukullaga jaiki!
09:30-14:30 Paella lehiaketa Eskenatoki plazan. Izena ematea 12:00ak arte
10:00 3×3 Saskibaloi txapelketa kiroldegian. Izena ematea: 605 722 328 edo rotia1983@yahoo.es
11:30 Puzgarriak, aurpegi margoketa eta haur jolasak Atzeko plazan
17:30 Mus txapelketa Coto tabernan
18:00 Legion 501 Eskenatoki plazan
19:30 Haurrentzako jarduerak Eskenatoki plazan: burbuilak, esperimentu zientifikoak…
21:00 Karaoke lehiaketa Eskenatoki plazan
21:30 Food Truck San Antonio etorbidean
23:00 Maelxtrom DJ Eskenatoki plazan

Irailak 17, igandea
09:30-14:30 Indaba lehiaketa. Izena ematea 12:00ak arte
10:00 Kukullaga jaiki!
11:30 Herri Kirolak San Antonio etorbidean
13:30 Apar festa San Antonio etorbidean
18:30 Etxebaila Eskenatoki plazan
20:00 Bakarrizketa Eskenatoki plazan: Gustavo Biosca
21:00 Sari banaketa Eskenatoki plazan
21:15 Jaien amaiera su artifizialekin

Osorik irakurri