Etxebarriko Udalak gaur bertan jakinarazi ditu udalerriko langabezia-tasa. Gobernu taldeak berak zabaldu duen grafikoan ikus daiteke 2016ko urtarriletik abendura bitartean %1,7 jaitsi dela Etxebarriko langabezia-indizea: iaz %12,3ko langabezia-tasarekin hasi zuen urtea eta abenduan %10,6ra jaitsi da (urteko txikiena). Guztira, biztanleria aktibotik 615 pertsonek bukatu dute urtea enplegu barik.

Etxebarriko, Bizkaiko eta Euskadiko 2016ko langabezia-indizeak :: Etxebarriko Udala
Langabetu kopuru osotik, %46a 25 eta 44 urte bitartekoena da, %48a 45 urtetik gorakoena eta %6a 25 urte gutxiagokoena. Genero aldetik, langabetuen %43a gizonezkoa da eta %57a emakumezkoa.
Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako indizeekin alderatuta, langabezia-tasarik baxuena du Etxebarrik: Bizkaian %14,2, Euskadin %13,1 eta Estatuan %20.
