→Etxebarri

Oinarrizko materialez eta elikagaiez betetako 23 pale bidaliko ditu Etxebarrik Siriara

etxebarri siria 2016 elkartasuna paleak

Apirilaren 15etik maiatzaren 6ra bitartean Etxebarrik kanpaina bat ireki zuen Siriar herriari bere babesa emateko. Hiru aste horietan zehar, etxebarritarrek hainbat ekarpen egin dituzte eta guztira 23 pale betetzea lortu dute.

Apirilaren 15etik maiatzaren 6ra bitartean Etxebarrik kanpaina bat ireki zuen Siriar herriari bere babesa emateko. Hiru aste horietan zehar, etxebarritarrek hainbat ekarpen egin dituzte eta guztira 23 pale betetzea lortu dute. Osasun, garbitasun eta ospitaleko materialak, umeentzako elikagaiak, umeen eta helduen fardelak, umeentzako aulkiak, hiru aulki gurpildun, garun-paralisia dutenentzat egokitutako aulki bat eta eskola materiala bildu dituzte.

Paleak Madrilera bildaliko dituzte. Hain zuzen ere, Asociación de Apoyo al Pueblo Sirio (A.A.P.S) izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundera.

1.000 euro dohaintzan

Era berean, Etxebarriko Udalak Madrileko GKEari 1.000 euro eman dizkio. Ekarpen hori adierazpen instituzionalarekin batera 2016ko udalbatzan onartu zuten aho batez. Adierazpen horretan gogorarazten zen irailean udal etxebizitza bat prest jarri zela errefuxiatu familia bat jasotzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak