→Etxebarri

Saharan auzolandegia antolatuko du Munduaz Blai elkarteak Aste Santuan

etxebarri munduaz blai sahara bidaia apirila 2015

Saharako auzolandegian parte hartu nahi duenarentzako bilera informatiboa antolatu du Munduaz Blai elkarteak urriaren 27an, ostiralez, Etxebarrin.

2015eko apirilean Munduaz Blai elkarteko kideak Saharako kanpamenduetan // Munduaz Blai

Etxebarriko Munduaz Blai elkarteak auzolandegia antolatuko du Saharako kanpamenduetan datorren urteko Aste Santuan, martxoa eta apirila bitartean. “Hainbat lagunek Saharar herriaren egoera eta bizimodua ezagutzeko aukera izango dute“, diote elkartetik. Auzolandegi honetan parte hartu nahi duenarentzako bilera informatiboa antolatu dute urriaren 27an, ostiralez, Talka Gaztegunean 18:30ean.

Munduaz Blain, urteak daramatzagu elkarlanean Smarako kanpamenduan. Familia batekin senidetze harremanak izateaz gain, beste familia batzuetan eta hainbat eskolatan ere egiten ditugu ekarpenak. Hala ere, lana ez da Saharara mugatzen, elkartean hamaika ekimen egiten ditugu hemen ere: lankidetza, sentsibilizazioa, herrien arteko elkartasuna eta kontzientzia soziala sustatzeko“, diote Munduaz Blaiko kideek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak