Bonuak Udal Informatika Zentroan (CIME) eta Kultur Etxean daude salgai abenduaren 23ra arte. Abenduaren 24a bonuak gastatzeko aukera bukatuko da.
Merkataritza txikiari babesa emateko ekintza gisa Etxebarri Bonua 2014 kaleratu du Udalak. “Kontsumituz guztiok irabazten dugu” lelopean, Gabon garaian udalerriko saltokietan eta jatetxeetan kontsumoa sustatu nahi da. Kanpainaren alde 40 merkatari eta Etxebarriko Merkatarien eta Profesionalen Elkartea agertu dira. Hori ikusita, Udalak kanpaina martxan jartzea erabaki du.
20 euroko 2.000 bonu jarriko dira salgai 15 eurotan. “Horrela bada merkataritza txikiari 40.000 euroko inbertsio txikia zuzentzea bermatzen da, Udalak 10.000 euro jarriko dituelarik“, diote udaletxetik. Oraingoz 14 saltoki atxikitu dira eta besteek aukera izango dute kanpaina bukatu bitartean bat egiteko.
Bonuak Udal Informatika Zentroan (CIME) astearte eta ostegunetan eta Kultur etxean astelehen eta asteazkenetan eskuratu daitezke. Bonuak erosteko azkenengo eguna abenduaren 23a izango da, eta abenduaren 24ra arte gastatu ahal izango dira. NAN bakoitzeko gehienez 2 bonu eros daitezke.
