Sareak

☉ Etxebarri

Sukaldaritza eta euskara uztartuko duen tailerra antolatu dute Etxebarrin

Etxebarriko Eutsuna Txokoak, Udalarekin lankidetzan, sukaldaritza tailerra antolatu du ekainean. Ikastaroa hilaren 7an, 8an eta 9an izango da.

|

Etxebarriko Eutsuna Txokoak, Udalarekin lankidetzan, sukaldaritza tailerra antolatu du ekainean. Ikastaroa hilaren 7an, 8an eta 9an izango da 18:30ean txokoan bertan (Patxi Bengoa plaza, 8) eta euskaraz izango da.

Parte hartu nahi duenak izena eman behar du aurretiaz 678 976 724 telefonoan (Alazne) edo azkunaga_12@hotmail.com helbide elektronikoan eta 10 euro ordaindu beharko ditu.

Sukaldaritza tailerra euskaraz

Ekainak 7, asteartea

– Barazkiz eta perretzikoz beteriko krepak

– Azpizun tartartea

– Euskal pastela

Ekainak 8, asteazkena

– Hegaluze marmitakoa

– Tripakiak bizkaitar eran

– San Marcos tarta

Ekainak 9, osteguna

– Oilasko brotxetak joja eta eztian marinatuak

– Bakailaoz beteriko piperrak

– Arroz-esne moussa

☉ Etxebarri

Igeriketa sinkronizatuko Bizkaiko txapelketa jokatuko da igandean Etxebarrin

|

Otsailaren 15ean, igandez, izango da txapelketa Etxebarriko kiroldegian // Argazkia: Cottonbro Studio, Pexels

Otsailaren 15ean Etxebarriko kiroldegiak Bizkaiko Igeriketa Sinkronizatua Txapelketa hartuko du.

Urbarri Sinkro Etxebarriko klubak antolatuta, 09:00etatik 15:00etara bitartean izango da txapelketa.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin otsailaren 12tik 22ra bitartean

|

Otsailaren 14an eta 21ean izango dira mozorro desfileak Etxebarrin // Geuria

Otsailaren 12tik 22ra bitartean inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin. Txikientzako, gazteentzako eta nagusientzako ekintzak prestatu dituzte.

Txikientzako prestatu duten programan ludoteka izango da otsailaren 12an 17:00etatik 19:00etara Kultur Etxean; hilaren 13an Kukullaga ikastetxeko inauteriak izango dira; eta otsailaren 14tik 17ra Tarrastako Inauteriak ospatuko dituzte.

Herriko gazteek bazkaria, karaokea, desfilea eta musika izango dituzte otsailaren 14an. Jarduera horiek Kultur Etxea eta Zintururi plazaren artean izango dira.

Eta nagusiei dagokienez, otsailaren 14an Goiko Jubilatuen Inauteriak izango dira eta hilaren 21ean Beheko Jubilatuena.

Ekintza horiez guztiez gain, otsailaren 21ean publiko guztiarentzako inauteriak ospatuko dituzte: desfilea, mozorro lehiaketa, Txiki Festa eta Super Disko Festa antolatuko dituzte herrian.

Egitaraua | Etxebarriko Inauteriak

Otsailak 12, osteguna
17:00-19:00 Txiki Ihauteriak Ludoteka Kultur Etxean (5-9 urte)

Otsailak 13, ostirala
Inauteriak Kukullaga ikastetxean

Otsailak 14, larunbata
Tarrastako Inauteriak: Jaia
Gazte Inauteriak Kultur Etxean eta Zintururin: bazkaria, karaokea, desfilea, poteoa, txaranga, bingoa eta musika
17:30-20:30 Nagusien Inauteriak Goikoa Jubilatuen Etxean

Otsailak 15, igandea
Tarrastako Inauteriak: Filma

Otsailak 16-17
10:00-13:00 Tarrastako Inauteriak

Otsailak 21, larunbata
18:00 Etxebarriko III. Inauterietako desfilearen hasiera Barrondo industrialdetik
18:00-20:00 Nagusien Inauteriak Behekoa Jubilatuen Etxean: dantza, mozorro lehiaketa eta txokolatada
18:30-20:30 Txiki eta helduen mozorro lehiaketa frontoian
18:30-21:00 Disko Festa Txikia udaletxeko karpan
21:15 Sari banaketa udaletxeko karpan
22:00-02:00 Super Disko Festa udaletxeko karpan

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Txalaparta tailerra antolatu dute Etxebarrin helduentzat eta umeentzat

|

Bi lagun txalaparta jotzen // Argazkia: JaviSIfoto, escapadarural.com

Etxebarriko Euskara Zerbitzuak Txalaparta tailerra antolatuko du otsailaren 27an eta martxoaren 1ean.

Otsailaren 27ko saioa helduei zuzenduta dago eta 18:00etan izango da Cime eraikineko bigarren solairuan.

Eta, martxoaren 1eko saioa familientzat izango da: gurasoentzat eta euren seme-alabentzat, hain zuzen. Familientzako tailerra Kultur Etxean izango da 11:30ean.

Txalaparta tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua bidalita edo 944 267 005 telefono zenbakira deituta.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Bideoa | Etxebarriko adinekoek eta aisialdi taldekoek bat egin dute Santa Ageda bezperan

|

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Etxebarriko Partekatu adinekoen proiektuko kideak eta aisialdi taldeko arduradunak kalera atera dira lurra esnaraztera.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Sagardotegira eta Chillida lantokira irteera antolatu dute otsailean Etxebarrin

|

Astigarragako Alorrenea Sagardotegian bazkalduko dute irteerara joango direnek // sagardoa.eus

Sagardotegi garaia hasi da eta Hego Uribe eskualdetik hainbat eta hainbat irteera antolatzen dituzte urtero.

Etxebarrin otsailaren 14an izango da irteera eta Astigarragako Alorrenea Sagardotegian izango da bazkaria.

Aurretik, ordea, Chillida lantokira bisita antolatu dute, Legazpin.

Etxebarritik 09:30ean izango da irteera (Cime eraikinaren aurrean) eta itzulera 21:00etan izango da Hernanitik.

Irteerara joan nahi duenak izena eman behar du etxebarri.eus webgunearen bitartez. Etxebarritarrek 40 euro ordainduko dituzte eta Etxebarrin erroldatuta ez daudenek 45 euro. Leku mugatuak dira.

Osorik irakurri